Txekiar Errepublika
Wikipedia(e)tik
Txekiar Errepublika Česká republika |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Pravda vítězí ( Egia Gailentzen da ) |
|||||
Ereserkia: Kde domov můj' | |||||
Hiriburua | Praga Koordenatuak: |
||||
Hiri handiena | Praga | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Txekiera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Václav Klaus Mirek Topolánek |
||||
Eraketa Independentzia Banaketa |
9. mendea 1918 urriaren 28 1993 urtarrilaren 1 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
78.866 km² (114) 2,0 % |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2001) - Dentsitatea |
10.241.138 (79.) 10,230,060 130 biztanle/km² (77.) |
||||
Dirua | Txekiar Koroa(Kč) (CZK ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .cz | ||||
Telefono aurrezenbakia | +4201 |
||||
Herritarra | txekiar | ||||
11997 arte +42, Eslovakiarekin banatua |
Txekia edo Txekiar Errepublika Europa erdialdeko estatu itsasgabea da. Bi eskualdetan banatuta egon da historikoki: Bohemia eta Moravia. Gainera Txekiar Silesia ere barnean hartzen du. Mugakide hauexek ditu: Ipar-mendebaldean Alemania, ipar-ekialdean Polonia, hego-ekialdean Eslovakia eta hego-mendebaldean Austria.
Hiriburua Praga da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Txekiar Errepublikako geografia askotarikoa da. Bohemia, mendebaldean, Labe eta Vltava ibaien arroak osatzen du, mendi ez oso garaiek inguratua. Bertan kokatua dago herrialdeko tontor handiena, Sněžka mendia (1.602 m). Moravia, ekialdean, nahiko menditsua da. Morava ibaia da bertako garrantzitsuena, eskualdeari izena ematen diona, eta Odra ibaiaren sorlekua. Estatu itsasgabe honetako ibaiak hiru itsaso desberdinetan isurtzen dira: Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza.
Txekiar Errepublikak Moldauhafen izeneko lurraldea du aldi baterako exklabe modura, Hamburgoko portuko 30.000m², Versaillesko Itunak Txekoslovakiari emandakoa itsasora irteera izan zezan. Lurralde hau Alemaniari itzuliko zaio 2028an.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Txekiar Errepublikako historia
Antzinatean, K. a. III. mendetik aurrera boii izeneko zeltak igaro ziren egungo Txekian. Geroago marcomanni eta quadi tribu germaniarrak finkatu ziren bertan. Emigrazioen Garaian, Erdialdeko Europatik hegoaldera eta mendebaldera jo zuten germaniar askok. Maila bereko migrazio batean, eslaviarrak zonalde horretan kokatu ziren Itsaso Beltzatik eta ekialdetik abiatuta.
Moraviako Printzerria VIII. mendean sortu zen, eta lehen estatu bohemiarra Přemyslid leinuak batu zuen. Erdialdeko Europako Erdi Aroko erresuma garrantzitsu samarra izan zen, eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduan egon zen beti. XIV. mendean erlijio-gatazkak gertatu ziren Hustar Gerretan. Baina XVII. mendeko Hogeita Hamar Urteko Gerrak are eragin txarragoa izan zuen herrialdearen gainean.
Habsburgotarrak, XVI. mendetik aurrera, Bohemiako agintari bihurtu ziren. Napoleon Gerretan Inperioa desegindakoan, Bohemia Austriako Inperio, eta geroago, Austria-Hungariako Inperioko zatia bilakatu zen.
Lehen Mundu Gerraren amaieran, Austria-Hungariako inperioa bukatuta, Txekoslovakiako Errepublika independentea eratu zen 1918an. Bohemia, Moravia, Silesia, Eslovakia eta Karpetako Rutenia zeuden bilduta. Honela, alemaniar, hungariar, poloniar eta ruteniar gutxiengoak zituen estatu berriak. Hainbat eskubide eman bazitzaizkien ere, lurralde-autonomia izan gabe, nahigabea eta Txekoslovakiatik alde egiteko gogoa hedatu ziren zenbaiten artean. Adolf Hitlerrek, aldarrikapen hauetaz baliatuta, Sudeteak eskuratu zituen 1938ko Municheko Itunaren bidez. 1939ko martxoan Eslovakia independizatu zen, Hitlerrekin aliatuta. Txekia Alemaniak okupatu zuen, eta Hirugarren Reicharen barnan sartu. Okupazioa 1945eko maiatzaren 9an amaitu zen, sobietarrak iritsita. Hurrengo urteetan, 2.7 milioi alemaniarrak Alemaniara edo Austriara kanporatu zituzten.
1946ko hauteskundeetan, komunistek bozken %38 eskuratu zuten, alderdi handiena bilakatuz. Koalizioa osatu ondoren, ordea, 1948ko otsailean komunista hutsezko gobernua eratu zen. Hurrengo 41 urtetan, estatu komunista izan zen Txekoslovakia. Errepresioa 1950eko hamarkadan handia izanda ere, 1960ko hamarkadan Alexander Dubcek buru zuen gobernuak "aurpegi gizatardun sozialismoa" sortu nahian, tolerantzia nagusitu zen. Nolanahi ere, 1968ko abuztuaren 21ean Varsoviako Ituneko tropek eraso egin zuten.
Komunismoa 1989ko abenduan amaitu zen. Eslovakiaren nahi nazionalak areagotuta, 1993ko urtarrilaren 1ean Txekiar Errepublika eta Eslovakia jaio ziren. Harrezkero, merkatu-ekonomia eratzeko asmoz, erreforma andana jarri dira abian. NATOn 1999an eta Europar Batasunean 2004an sartu zen Txekia.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Txekiar Errepublikaren banaketa administratiboa
2000tik, Txekia 13 eskualdetan (kraje, singularra kraj) eta hiriburuan banatua dago. Eskualde bakoitzak Eskualde Batzar bat du (krajské zastupitelstvo) eta hejtman edo lehendakari bat. Pragan, botere hauek udalbatzak eta alkateak dituzte.
Lehenagoko banaketa administratiboa, 76 barrutikoa (okresy, sing. okres), 1999an aldatu zen.
(Matrikula) | Eskualde | Hiriburua | Biztanleria (2004) | Biztanleria (2007) |
---|---|---|---|---|
A | Praga hiriburua (Hlavní město Praha) | 1,170,571 | 1,212,097 | |
S | Bohemia Erdialdeko eskualdea (Středočeský kraj) | bulegoak Pragan kokatuak | 1,144,071 | 1,201,827 |
C | Bohemia Hegoaldeko eskualdea (Jihočeský kraj) | České Budějovice | 625,712 | 633,264 |
P | Plzeň eskualdea (Plzeňský kraj) | Pilsen (Plzeň) | 549,618 | 561,074 |
K | Karlovy Vary eskualdea (Karlovarský kraj) | Karlovy Vary | 304,588 | 307,449 |
U | Ústí nad Labem eskualdea (Ústecký kraj) | Ústí nad Labem | 822,133 | 831,180 |
L | Liberec eskualdea (Liberecký kraj) | Liberec | 427,563 | 433,948 |
H | Hradec Králové eskualdea (Královéhradecký kraj) | Hradec Králové | 547,296 | 552,212 |
E | Pardubice eskualdea (Pardubický kraj) | Pardubice | 505,285 | 511,400 |
M | Olomouc eskualdea (Olomoucký kraj) | Olomouc | 635,126 | 641,791 |
T | Moraviar-Silesiar eskualdea (Moravskoslezský kraj) | Ostrava | 1,257,554 | 1,249,897 |
B | Hego Moraviar eskualdea (Jihomoravský kraj) | Brno | 1,123,201 | 1,140,534 |
Z | Zlín eskualdea (Zlínský kraj) | Zlín | 590,706 | 590,780 |
J | Vysočina eskualdea (Vysočina) | Jihlava | 517,153 | 513,677 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Txekierazko literatura
Idazle txekiarren artean, azpimarragarriak dira Franz Kafka, alemanez lan egin zuena, eta Milan Kundera, txekieraz eta frantsesez idatzi zuena.
[aldatu] Musika
Antonin Dvorak (1841-1904) musikagilerik ezagunena da.
[aldatu] Zinema
- Milos Forman (1932-), zuzendaria.
[aldatu] Kirolak
- Emil Zátopek (1922-2000), atleta.
- Martina Navrátilová (1956-), tenislaria.
- Pavel Nedved (1972-), futbolaria.
- Jaroslav Plasil (1982-), futbolaria.
Europa | ||
---|---|---|
Herrialdeak: Albania Alemania Armenia Andorra Austria Azerbaijan Belgika Bielorrusia Bosnia-Herzegovina Bulgaria Danimarka (Faroe Uharteak) Erresuma Batua (Gibraltar Man Uhartea Guernesey Jersey) Errumania Errusia Eslovakia Eslovenia Espainia Estonia Finlandia (Aland Uharteak) Frantzia Georgia Grezia Herbehereak Hungaria Irlanda Islandia Italia Kosovo Kroazia Letonia Liechtestein Lituania Luxenburgo Malta Mazedoniako Errepublika Moldavia Monako Montenegro Norvegia ( - Svalbard eta Jan Mayen Uharteak) Polonia Portugal San Marino Serbia Suedia Suitza Turkia Txekiar Errepublika Ukraina Vatikano Hiria Zipre |
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |