Erresuma Batua
Wikipedia(e)tik
Britania Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua United Kingdom of |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Dieu et Mon Droit ( Jainkoa eta Nire Eskubidea ) |
|||||
Ereserkia: God Save the Queen de facto' | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Londres 51°30′ N 0°7′ W |
||||
Hiri handiena | Londres | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ez du (Ingelesa de facto)1 | ||||
Gobernua
Erregina
Lehen Ministroa |
Monarkia parlamentarioa Elisabete II.a Gordon Brown |
||||
Batasunaren sorrera |
1801 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
241.590 km² (76.) 1,319% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
60.270.708 (21.) 249 biztanle/km² ([[Estatuen zerrenda biztanle dentsitatearen arabera|]]) |
||||
Dirua | Libera Esterlina (£) (GBP ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +0) Bai (UTC +1) |
||||
Interneteko domeinua | .uk | ||||
Telefono aurrezenbakia | +44 |
||||
Herritarra | britainiar | ||||
1beste hainbat hizkuntza ofizialki eskualdeko hizkuntzatzat hartzen dira. Erresuma Batuaren izan ofiziala hizkuntza hauetan hurrengo hauek dira:
|
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua Europako ipar-mendebaldean kokatzen den herrialdea da. Europar Batasunaren kide dena. Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda osatzen dute. Falkland-Malvinak, Hebrida, Shetland eta Orkney uharteak ere Britainia Handiako zati dira.
Hiriburua Londres da, Ingalaterrako hiriburua ere badena. Galesko hiriburua Cardiff da, Ipar Irlandakoa Belfast eta Eskoziakoa Edinburgh.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Artikulu nagusia: Erresuma Batuko geografia
Britainia Handia zati menditsu eta behe-lurraren zati biren artean banatzen da. Zatiren arte muga bi daude: Exe ibaiaren ahoa hego-mendebaldean eta Tees ibaiarena ipar-ekialdean.
Mugak
- Guztira: 360 kilometroak
- Herrialdeak: Irlanda 360 kilometroak.
Itsasertzea: 12.429 kilometroak.
Agindupeko Itsasoa:
- Kontinental Plataforma: nazioarteko akordioen arabera.
- Arrantza egiteko area baztertzailea: 200 milia.
- Lurraldeko Itsasoa: 12 mila.
[aldatu] Eguraldia
Epela; hego-mendebaldeko haizeek Ipar Atlantiko korrontea gailentzen dute. Baita Golkoko Korrontea edo The Gulf Stream eraginaren menpe. Egun gehienetan lainotuta, britainiar eguraldia aldakorra da oso, azkar aldatu dezake egun eguzkitsu batetik hotza eta euria aritzera.
[aldatu] Lurrazala
Batez ere muino eta mendixkak; lautadak eki eta hego ekialdean.
Muturrak:
- Beheena: Fenland -4 metroak itsasoen gainean.
- Altuena: Ben Nevis 1.343 metroak itsasoen gainean.
[aldatu] Natur-Baliabideak
Ikatza, petrolioa, gas naturala, eztainua, kareharria, burdina, gatza, buztina, beruna, oloa, garagarra, lupulua, patatak, erremolatxa, azukrea, tomateak eta garia.
Abeltzaintza eta deribatuak: erdi, behi eta txerri-azienda, haragia, artilea, esnea eta gurina.
Industriak: burdingintza eta metalurgia, kimikoa, tresneri eta transformaziokoa, ehungintza eta elikagaigintza.
- Iraunkor Uzta: %0
- Iraunkor Larrea: %58,8886
- Arboladia: %20
- Besteak: %19 (1993ko datuak)
Lur ureztatua: 1.080 kilometro karratua (1993ko datuak)
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Erresuma Batuko historia
Eskozia eta Ingalaterra X. mendetik berezko erakundeak izan dira . Gales, 1284ko Rhuddlan Estatututik ingelesez kontrolaren menpe, Ingalaterra erresumaren zati bat bihurtu zen 1536ko Batasun Aktari esker. 1707ko Batasun Akta eta gero, Ingalaterra eta Eskozia erresuma banatuak, 1603tatik errege berbera izan ondoren, Britainia Handiko Erresuma Batuan behi-betiko batasuna adostu zuten.
1800ko Act of Union-ek (Batasun Aktaren ingelesko izena) Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlandako Erresuma batu zuen, honek 1169 eta 1691 urteen artean apurka-apurka britainiar kontrolpean erori zen, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua osatzeko. Erabakia ez zen denon gustukoa izan, 1798an Irlandar Batuen Matxinadaren porrota oraino gogoan zutela. Batasuna finkatzeko aukera seguritate arazoen ondorioa izan zen, Napoleon Armadaren inbasioaren beldur.
1922an, Anglo-Irlandar Gudaren ostean, Anglo-irlandar Akordioak Irlanda bitan zatitu zuen: Irlandako Estatu Askea eta Ipar Irlanda, honek Erresuma Batuko behin-betiko zati bihurtua. Akordua adostu zenean, Ipar Irlandak, Ulsterko irlandar herrialdearen bederatzi konderritik sei, berehala Estatu Askea utzi eta Erresuma Batuan geratzea erabaki zuen. Horrexegatik, 1927an Erresuma Batua izena aldatu zuten eta geroztik Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartu zuen.
1952ko otsailaren 6an Elizabeth II.ak erregetza hartu zuen.
[aldatu] Gune interesgarriak
Ness aintzira (Eskozia iparraldean, Inverness herritik hurbil), "Erraldoien bidea" (Ipar Irlandan, Derry hiritik ipar-ekialdera), eta Stonehenge (Ingalaterran, Salisbury hiritik hurbil).
[aldatu] Hizkuntzak
Munduko hizkuntzarik hedatuena eta garrantzitsuena den ingelesarekin elkarbizi behar dute beste hizkuntza britainiar batzuk, gutxituak direnak: galesera, Scotsa eta Eskoziako gaelera, gaelikoa (Ipar Irlandan), manxera (Man uhartean) eta kornubiera Kornuallesen. Hauek hizkuntza zeltak dira.
[aldatu] Politika
Artikulu nagusia: Erresuma Batuko politika
Erresuma Batua 'common law'-en oinarritutako monarkia parlamentarioa baina ez dauka konstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioak Magna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinete, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.
Britainiar erregea Estatuburua eta Ingalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio. Botere betearazlea ministroek osatzen dute Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. Gobernatzeko Komunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernuak osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu. Britainiar sistema, nahiz eta alderdianiztasuna izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da: Alderdi Kontserbadorea edo Tory eta Alderdi Laborista edo Labour Lehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta. Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handien papera Europar Batasunaren barruan. Britainiar euroeszepticismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begikoa nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen da Schengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da. Bigarren Mundu Gerralz ezkeroztik, alderdi politikoek Welfare State edo Ongizate Estatua adostu zuten, heroek (gudan borrokaturiko soldaduek) merezi zuen herria ideapean. Baina, esku-hartze eta nazionalizatzaile programa apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzalaren galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuen Margaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politika neoliberalak hartu zituen. Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburua London (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zatitan, edota herria, banatuta dago: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda, Estatuaren hiriburua baita Ingalaterrarena da. Besteen herrien hiriburuak Edinburgh, Cardiff eta Belfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomi dauka.
[aldatu] Ekonomia
Artikulu nagusia: Erresuma Batuko ekonomia
Erresuma Batua munduko herrialde komertzial eta industrialik nagusienetariko bat da. Bere Barne Produktu Gordina (BPG), munduko bosgarrena da, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania eta Txina ostean. 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolarrekoa izan da, hau da 41.777 dolarrak per capita.
Bigarren Mundu Gerra bukatuta eta apurka-apurka koloniak galduta, herrialdeak bere behin indartsu ekonomiaren sustapenari ekin zion elkartasun bi sendotzen: alde batetik, Europar Batasunan parte hartzen, eta bestetik Estatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker, XX. mendearen bigarren zatiaren zehar iraunkor eta sendo garapena mantendu du.
Herrialde garatuetan guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ere Txina, Taiwan, India eta Hego Korea, dira.
Nekazaritza BPGren %1 baino ez da eta nahiko mekanizatuta dago. Industria arloan, aktibitate nagusiak makineria, garraio-materiala (ibilgailuak, trenbideak eta aeronautika) eta produktu kimikoak dira. Meatzaritzan antzinako Yorkshire, Gales, Eskozia eta Lancashireko ikatz meategiek Zentral Termikoei behar duten energia eman diote. 1970an Ipar Itsasoan aurkitutako petrolioei esker bigarren europar ekoizlea bihurtu da Norvegiaren atzean. Baina, hirugarren sektorea da herriko BPGri gehien jartzen duena, batez ere Londoneko city-an dauden Burtsa, finantza-zerbitzuak eta Aseguru-etxeak.
Nahiz eta Europar Batasunaren parte izan, britainiar euroeszepticismoak euro-gunetik at mantentzen du. Hori dela eta, bere dibisa Libera Esterlina da, nahiz eta Tony Blairrek Lehen Ministroa erreferenduma agindu hau erabakitzeko.
[aldatu] Kanpo loturak
- Britainiar Monarkiaren web ofiziala
- Erresuma Batuko Gobernuaren web ofiziala
- Lehen Ministroaren web ofiziala
- Erresuma batuko Gida Turistikoa
- Erresuma Batuko estatistikak
![]() |
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | ![]() |
|||
---|---|---|---|---|---|
|
![]() |
Europa | ![]() |
---|---|---|
Herrialdeak: |
![]() |
Europar Batasuneko kideak | ![]() |
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |