Wikipedia(e)tik
Urtarrilen 1a gregoriar egutegiaren urteko lehen eguna da. 364 egun falta dira urtea amaitzeko, 365 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
- 1804 - Haiti: Jean-Jacques Dessalinesek Frantziaren menpe zegoen Haitiren independentzia aldarrikatu zuen.
- 1823 - Argentina: El Argos de Buenos Aires egunkariaren lehen zenbakia argitaratzen da.
- 1863 - Estatu Batuak: Abraham Lincoln presidenteak, esklabutzaren abolizioa aldarrikatu zuen.
- 1919 - Alemania: Alemaniako Alderdi Komunista sortzen da, Rosa Luxemburg, Karl Liebnecht eta Guillermo Piecken eskutik.
- 1956 - Sudan: Britainia Handitik independizatu zen.
- 1959 - Kuba: Fulgencio Batista diktadoreak Kubatik ihes egiten du Fidel Castroren erasoaren ondoren.
- 1960 - Kuba: Gobernuak United Fruit Co. nazionalizatzen du.
- 1960 - Kamerun: Frantzia eta Britainia Handitik independizatu zen.
- 1962 - Samoa: Zeelanda Berritik independizatu zen.
- 1964 - Rhodesia eta Nyasaland: Hiru estatutan zatitu zen: Malawi eta Zambia (errepublika independenteak) eta Rhodesia (Britainia Handiak kontrolatutakoa).
- 1973 - Europar Batasuna: Danimarka, Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika Europar Batasunan sartu ziren.
- 1975 - Mundua: Nazioarteko Emakumearen urtea hasten da.
- 1981 - Europar Batasuna: Grezia Europar Batasunan sartu zen.
- 1984 - Brunei: Britainia Handitik independizatu zen.
- 1986 - Aruba: Curaçaotik independizatu zen, hala ere Holandarekin asoziazio askean jarraitzen du.
- 1986 - Europar Batasuna: Espainia eta Portugal Europar Batasunan sartu ziren.
- 1994 - Mexiko: Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak 12 eguneko gatazka armatuari hasiera eman zion Chiapasen
- 1999 - Eurogunea: Euroa 11 herrialdetako txanpon ofiziala bihurtu zen (Austria, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia, Irlandako Errepublika, Finlandia, Alemania, Frantzia, Espainia eta Portugal, nahiz eta oraindik billete eta txanponik ez kaleratu.
- 2002 - Eurogunea: Euroa erabiltzen hasi ziren 12 herrialdetan (aurrekoak gehi Grezia).
- 2006 - Tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zen Espainia eta Euskal Herrian.
- 2008 - Kenia: Mwai Kibaki presidenteak hauteskundeak berriz irabazi zituela jakinarazi ostean, hamarna hildako egon ziren hauteskunde iruzurra salatzeko istiluetan.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
- Kristauen egutegian, Andre Maria Jaungoikoaren Amaren jaia.
- Urtero - Zaldiaraneko igoera, Araban.
Abenduaren 31 | Urteko egutegi | Urtarrilaren 2