Mexiko
Wikipedia(e)tik
Mexikoko Estatu Batuak Estados Unidos Mexicanos |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Mexikoko ereserki nazionala | |||||
Hiriburua | Mexiko Hiria 19°03′ N 99°22′ W |
||||
Hiri handiena | Mexiko Hiria | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Gaztelania1 de facto | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika federala Felipe Calderón |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Espainiatik 1810 irailaren 16 1821 irailaren 27 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
1.964.375 km² (13.) 2,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
103.088.021 (11.) 97.483.412 54,3 biztanle/km² (117.) |
||||
Dirua | Mexikoko Pesoa (MXN ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -8 > -6) hainbat (UTC ) |
||||
Interneteko domeinua | .mx | ||||
Telefono aurrezenbakia | +52 |
||||
Herritarra | mexikar | ||||
1ez dago gaztelaniaren ofizialtasuna aldarrikatzen duen legerik, baina dokumentu ofizial guztietan hzkuntza hura soilik erabiltzen da. Beste 60 hizkuntza ere hitz egiten dira, biztanleen % 8k mintzatuak. |
Mexiko Ipar Amerikako estatua da, Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoaren Mexikoko Golkoaren artean kokatua. Iparraldean Ameriketako Estatu Batuak daude eta hegoaldean Guatemala eta Belize. Estatu hispanofono populatuena da. Hiriburua Mexiko Hiria da, munduko handiena eta bigarren populatuena.
Herrialdearen izena nahuatl hizkuntzako Mexihko hitzetik datorkio, hots, Ilargiaren zilborraren lekua.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Mexikoko geografia
Mexiko Ipar Amerikako hegoaldean dago. Geologiazi, Yucatan penintsula (estatuaren % 12) Erdialdeko Amerikan dago, bien arteko banaketa Tehuantepec istmoa baita. Hala ere, geopolitikaz, Mexiko ez da Erdialdeko Amerikako herrialdetzat jotzen, Belize eta Guatemalan ez bezala.
Mexiko 1.972.550 km² luze-zabal da, 6.000 km² inguru uharte barne. Uharteok Ozeano Barean (Guadalupe eta Revillagigedo uharte urrunak gehituta), Mexikoko Golkoan eta Karibe itsasoan daude. Iparraldeko muga Estatu Batuekin 3.141 km luze da eta hegoaldean, 871 km Guatemalarekin eta 251 km Belizerekin.
Bi mendilerrok zeharkatzen dute herrialdea ipar-hego, Sierra Madre Oriental eta Sierra Madre Occidental, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Ekialdetik mendebaldera, erdialdean, Sierra Nevada mendilerroa dago, jatorri bolkanikoa duena. Laugarren mendilerro bat Michoacán estatutik Oaxacara doa. Hori guztia dela-eta, Mexikoko erdi eta iparraldeko lur gehienak garaiera handian daude. Gailur nagusiak Sierra Nevada mendilerroan daude: Pico de Orizaba (5.700 m), Popocatepetl (5.462 m), Iztaccihuatl (5.286 m) eta Nevado de Toluca (4.577 m). Hirigune handienak lau gailurron arteko haranetan daude: Toluca, Mexiko Hiria eta Puebla.
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Mexikoko historia
Hiru mila urtez, Mesoamerika hainbat zibilizazio aurreraturen eskualdea zen, hala nola olmekak, maiak eta aztekak. 1519an, Espainia orain Mexiko den lurraldeen konkistatzen hasi zen, Ameriketako konkista kanpaina nagusietakoa. Bi urte geroago, 1521an, azteken hiriburu zen Tenochtitlan hartu zuten espainiar eta tlaxkalteken arteko koalizioak (tlaxkaltekak azteken etsai nagusiak ziren). Horrela, 300 urteko aginte espainiarra ezarri zen. Mexiko Hiria Espainia Berriko erregeordetzako hiriburua izan zen, Espainiar Inperioko lehen hornitzailea, herrialde populatuena eta Ipar Amerika, Karibe eta Filipinetako aginte gunea. Horrela, Mexikoko gizarte oinarria garatuz joan zen eta bertakoen eta europar kulturen nahasketa berezia sortu.
1810eko irailaren 16an, Miguel Hidalgo apaizak Mexikoren independentzia aldarrikatu zuen Dolores herrixkan (Guanajuato). Independentista errepublikazaleen eta Espainiari leial zirenen arteko gerra luzea hasi zen. 1824an herrialdeko lehen konstituzioa indarrean jarri zen, Mexikoko Estatu Batuak izenpean, sistema federala ezarriz. Hala ere, federalisten eta zentralisten arteko liskarrak sortu ziren, Texas eta Yukatan estatu burujabe aldarrikatzeraino 1836an. 1845an Ameriketako Estatu Batu sortu berriak Texas beregenatzen saiatu ziren eta Mexikori gerra egin. AEBak izan ziren garaile eta Kalifornia, Arizona, Mexiko Berria, Colorado eta Nevada estatuez eta Utah eta Wyomingeko zenbait zatiz jabetu.
1910eko azaroaren 20an, Mexikoko Iraultza hasi zen, Porfirio Díaz jeneralaren aurka, tartean Francisco Maderok, Pancho Villak eta Emiliano Zapatak zihardutela. Urte batzuen ondoren, iraultzaren botere guztiak bateratu nahian, Alderdi Nazional Iraultzailea sortu zen (Partido Nacional Revolucionario) Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren antzindaria (Partido Revolucionario Institucional, PRI). Alderdi hark Mexikon eragin nagusia izan zuen, 70 urtez botereko ia maila guztiak bete baitzituen.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Mexikoren banaketa administratiboa
Mexikoren izena Mexikoko Estatu Batuak da, 31 estatuk eta Barruti Federal batek (Mexiko DF)k osatzen dutelako. Estatu bakoitza 3 kidek ordezkatzen dute senatuan dago. Haietako bi zuzenean aukeratzen dira eta bestea, ordezkaritza politikoaren arabera.
Estatu bakoitza librea da bere barne politika zehazteko.
|
|
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Mexikoko hizkuntza nagusiak1 | |
Hizkuntza | Hiztunak |
---|---|
Nahuatla | 1.659.029 |
Maia | 892.723 |
Mixtekoa (Tu'un sávi) | 510.801 |
Zapotekoa (Binizaa) | 505.992 |
Tzotzila (Batsil k'op) | 356.349 |
Tzeltala (K'op o winik atel) | 336.448 |
Otomia (Hñä hñü) | 327.319 |
Totonaka (Tachihuiin) | 271.847 |
Mazatekoa (Ha shuta enima) | 246.198 |
Huastekoa (Téenek) | 173.233 |
1 Ez da gaztelania azaltzen, biztanleriaren %97ak mintzatua |
|
Iturria: CDI (2000) [1] |
Mexikon gaztelania da de facto ofiziala. Hala ere, Herri Indigenen Hizkuntz Eskubideen Lege Orokorraren arabera, gaztelania eta 65 hizkuntza indigena "nazional" izendatu eta aitortzen dira.
Biztanleriaren % 7 hizkuntza indigenaren batean mintzatzen da. Hedatuenak maia iukatekoa eta nahuatla dira: batera, 2 milioi hiztun dituzte. Beste aldean, maia lakandona dago, ehun hiztun baino gutxiago dituena. Indigena asko, bestalde, elebidunak dira.
[aldatu] Artea
- Frida Kahlo (1907-1954) margolaria.
- Diego Rivera (1886-1957) margolaria.
[aldatu] Literatura
- Octavio Paz (1914-1998).
- Juan Rulfo (1917-1986).
[aldatu] Musika
- Lila Downs (1968-), abeslaria.
- Paulina Rubio (1971-), abeslaria.
[aldatu] Zinema
- Anthony Quinn (1915-2001), aktorea.
- Salma Hayek (1966-), aktorea.
- Alejandro González Iñárritu (1963-) zinema zuzendaria
[aldatu] Demografia
[aldatu] Talde etnikoak
Mexikoko talde indigena nagusiak | |
Taldea | Biztanleria |
---|---|
Nahuatlak | 2.445.969 |
Maiak | 1.475.575 |
Zapotekoak | 777.253 |
Mixtekoak | 726.601 |
Otomiak | 646.875 |
Totonakak | 411.266 |
Tzotzilak | 406.962 |
Tzeltalak | 384.074 |
Mazahuak | 326.660 |
Mazatekoak | 305.836 |
Iturria: CDI (2000) [2] |
Estatuak ez ditu talde etnikoak era zehatz batean zenbatzen. Herri Indigenen Garapenerako Komisioak (CDI) 65 talde etniko zenbatzen ditu, hizkuntzaren arabera sailkatuak. Nagusiak nahuatlak eta maiak dira.
[aldatu] Euskal diaspora
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak