Groenlandia
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Hizkuntza ofizialak | Groenlandiera, Daniera | ||||
Hiriburua | Nuuk (Godthåb) | ||||
Erregea | Margrethe II | ||||
Lehen ministroa | Hans Enoksen | ||||
Azalera - Total - % ura |
13. azalera rankingean 2,166,086 km² %81.1 |
||||
Biztanleria - 2005 est. - Dentsitatea |
210. Biztanleriaren rankingean 56,375 0.025/km² |
||||
Estatus politikoa | Danimarkako probintzia autonomoa. | ||||
Txanpona | Koroa (Danimarka) | ||||
Ordutegia | UTC 0 eta -4 | ||||
Interneteko domeinua | .gl | ||||
Groenlandia (groenlandieraz Kalaallit Nunaat edo Grønland danieraz) munduko uharterik handiena da. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Batez ere, Groenlandiako irlan osatzen da, Ozeano Atlantikoa eta Artiar Ozeanoaren artean, eta Amerikako kontinenteari dagokio.
Honen azaleraren %81 baino gehiago izotzez estalita dago, eta munduko irlarik handientzat hartzen dugu.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak aurkitu zuen irla hau mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko. Baina kolonoak klima hotz eta gogor bat aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baina samurragoa zen.
[aldatu] Politika
Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregea da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.
Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.
Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.
[aldatu] Geografia
2.166.086 km²-ekin Groenlandia munduko irlarik handiena da. 1.755.637 km² gutxi gora-behera izotzez estalita dago, munduko izotz erreserbetan bigarrena bihurtuz.
[aldatu] Demografia
2005ean uhartean 56.375 pertsona bizi ziren (0.025 biz./km2) eta haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan bizi ziren.
Etniei dagokienez, biztanle gehienak (%87) inuit eta europarren arteko nahasketakoak dira, groenlandiarrak alegia.
[aldatu] Hizkuntzak
Groenlandiera da hizkuntz nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina mintzaira gutxitua da.