Uharte (geografia)
Wikipedia(e)tik
Uhartea (aitzineuskaraz: *(h)ur-arte) alde guztietan urez inguratuta dagoen lur eremua da.
Uharteak ibai, aintzira, itsaso eta ozeanoetan aurki daitezke, eta hauen tamaina aldakorra da, metro karratu gutxi batzuetatik, bi milioi kilometro karratura iritsi daitezke, Groenlandiaren kasua adibide.
Uharteek hainbat jatorri desberdin izan ditzakete, sedimentuen depositoak, jatorri bolkanikoa, erosioak sortuak...