Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Aitzineuskara - Wikipedia, entziklopedia askea.

Aitzineuskara

Wikipedia(e)tik

Aintzineuskararen hedapena 1 urtean.
Aintzineuskararen hedapena 1 urtean.

Aitzineuskara esaten zaio euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoari. Euskarak ahaide ezagunik ez daukanez barne berreraiketa izeneko teknikaren bidez garatzen da teoria hau. Arlo honetan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza-egoerak proposatu arren. Mitxelenarenak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke, eta Lakarrarenak, bigarren urrats moduan, zeltak etorri aurretikoa.

Eduki-taula

[aldatu] Fonologia

André Martinet izan zen aitzineuskararen sistema fonologikora arrakastaz hurbildu zen lehena. Latinetiko maileguetan hitz barruan leherkarien [+/- ahots] tasuna mantentzen zen, baina hitz hasieran ez zen holakorik eta [+ahots] gertatzen ziren guztiak. Esaterako pace(m)>"bake". Proposatu izan zen euskaraz ezberdintze hori hitz barruan baino ez zela gertatzen, baina honek ez lirudike normala munduko hizkuntzen artean. Martinetek eztabaidara ekarri zuen danieraren leherkarien sistema, non tasuna ez den [ahostun/ahoskabe], baizik eta [ fortis/lenis ], hau da, fonema batek gauzatze indartsua du eta besteak ahulagoa. Horretaz aparte, bakoitzak ebakera ezberdina du kokapen indartsuan (berba hasieran) edo ahulean (bokal artean) dagoen. Latinetiko hotsak batekin ala bestearekin ordezkatzen ziren kokagunearen arabera.

Mitxelenak sistema hau onartu, eta gainera, sistema osora zabaldu zuen. Honela, fortis sail oso bat gertatzen zen, bakoitzak bere pareko lenisarekin. Honez gain, Mitxelenak /m/-a sistematik baztertu zuen, hots bigarrenkaria zelakoan (gehienetan /b/ baten lekuan dago, hurbileko /n/ baten eraginez sortua), /p/ fonema ere baztertu zuen banaketa osagarrian agertzen zelakoan eta hots sabaikariak ere adierazgarritzat jo zituen. Bestalde /n/ eta /l/-ren forma fortisak (/N/ eta /L/) proposatu zituen. /N/ fonemak azaltzen du zergatik latinez <nn> grafia duena /n/ bezala mantentzen den gaurko euskaraz eta <n> zena desagertu egin da. Era berean lehengo /L/ak gaur /l/ bezala gordetzen dira eta /l/ zirenak /r/ bakunak dira. Lenizio prozesu hauek Erdi Aroa baino lehen gertatu bide ziren.

Beraz, Mitxelenak honako sistema proposatzen zuen, Lakarrak ere onartzen duena:

fortis-ak (p) t k L N R s z

hasperenketa h

lenis-ak b d g l n r ts tz

[aldatu] Erro silabikoa

Lakarrak CVC eredu silabikoa proposatzen du Aitzineuskara Zaharrerako, euskal ondare zaharreko hitzetatik ondoriozta daitekeenez, aurretik proposatua izan zen CVCV eredua baztertuz. Mitxelenak ostera (C)V(W)(R)(S)(T) proposatua zuen, baina Lakarraren ustez eredu zabalegia da, eta gainera kokagune guztiak ez dira inongo berbatan betetzen. Eredu honetako hitzak dauzkagu oraindik gaur egingo euskaran, hala nola "lur", "zur" edo "gar". Dena den, erro silabiko hauek fonologia atalean azaltzen diren murriztapenak zituzten.

[aldatu] Morfosintaxia

Idatzizko testurik ez izateak aitzineuskararen morfosintaxia ezagutzea asko oztopatzen du. Hala ere aditz trinkoen ezaugarriek, esaterako, bidea ireki zioten Ricardo Gómezi euskarak gaurko SOV hitz hurrenkera beharrean VSO izango zuela. Beste ezaugarri bat izango zen adjektibo kategoria itxia izatea, gaur adjektiboa erabiltzen dugun kokalekuetan partizipio, mailegu edota erlatibozko perpausak erabiliz, guztiak izenaren eskumatan.

[aldatu] Lexiko sorkuntzarako baliabideak

Garai berantiarrago batean aipatutako CVC erroek aurrizkiak hartzeko gaitasuna garatu zuten (gaurko euskarak ez bezala) eta CV-CVC moduko hitzak daukagu garai honetakoak ("lagun", "mehar" <*benar).

Joseba Lakarraren aitzineuskara zaharraren erro monosilabiko bikoiztuaren eredu zenbait hitzak:

Euskara Aitzineuskara Aitzineuskara zaharra
adar *adaR *da-dar*dar
adats *adats *da-dats*dats
idi *idi *di-di*di
azal *azal *za-zal*zal
eder *edeR *de-der*der
odol *odoL *do-dol*dol
gogor *gogoR *go-gor*gor
ahal *anaL *na-nal*nal
ahantzi *anan-tz *na-nan*nan
har *anaR *na-nar*nar
ihintz *inin-tz *ni-nin*nin
ohol *onoL *no-nol*nol
hur *unuR *nu-nur*nur
ohoin *(h)onoin *(h)oin-(h)oin
zezen *zezen *ze-zen*zen

Beste aitzineuskal adibide batzuk:

Iturria Euskara Aitzineuskara
Joseba Lakarra ahari
ahuntz
*(h)an- + lat. ARIES
*(h)an-(h)untz
FHV ardo *ardano
FHV arpin
artzain
*ardi-bini
*ardi-zani
FHV elkar *(h)ark-(h)ar
FHV arrain *arrani
FHV mehe *bene
FHV mihi *bini
FHV ekaitz *egu-gaitz
FHV elai *eLana
FHV enara *eNala
FHV hezur *enazur (*anezur?)
FHV eme *en-be
FHV ikatz *enikatz edo *inikatz
FHV ez *eze
FHV gazta *gaztana
FHV ilargi *(h)iL(e)-argi
FHV ihi *ini
FHV orga *organa
FHV seme *sen-be
FHV sehi *seni
FHV suhi *suni
FHV ume *un-be
FHV zain (jarduera) *zani
FHV zii, zi *zini

Aditz zahar eredua Koldo Mitxelena, Alfontso Irigoien, Larry Trask, Ricardo Gómez, Joseba Lakarra, etb. arabera.

Euskara Aitzineuskara Aitzineuskara zaharra
jakin *e-aki-n
ibili
erabili
*e-biL-i
*e-ra-biL-i

dut
duk
*e-du-n
*dadut*da-du-da
*daduk*da-du-ga
egon
nago
hago
gaude
daude
*e-go-n
*nago*ni-da-go
*hago*hi-da-go
*gagode*gu-da-go-de
*dagode?
izan
naiz
haiz
*e-iza-n
*naiza*ni-da-iza
*haiza*hi-da-iza

di(n)aust, di(n)ost
*enau(t)si
*dinau(t)sda
joan
eraman
*e-oa-n
*e-ra-oa-n

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com