Har
Wikipedia(e)tik
Harrak (aitzineuskara zaharrez: *narr > *na-narr; aitzineuskaraz: *anarr) ornogabeko animaliak dira, zilindro-formakoak eta luzeak. Txikiak eta beratzak dira. Ezagunena lur harra da, anelidoa hala ere phylum ezberdinetan aurki daitezke harrak, izaera parafiletikoa dutelako.
Zoologian Carl von Linnek jarri zien izena, Vermiformes moduan sailkatuz. Izena latinezko vermisetik dator. Askotan ere Helminto erabiltzne da, grezierazko ἕλμινθος hitzetik. Hitz hau har parasitoetarako erabili ohi da.
Har gisa hartzen diren izakiak dituzten phylumak honakoak dira:
- Acanthocephala
- Ancylostoma
- Annelida
- Cestoda
- Chaetognatha
- Ectoprocta
- Gnathostomulid
- Hemichordata
- Kinorhyncha
- Nematoda
- Nematomorpha
- Nemertea
- Onychophora
- Phoronida
- Platyhelminthes
- Priapula
- Sipuncula
Hala ere phylum hauetariko batzuetan harrak euren kume fasean baino ez dira dietzen, duten itxura dela eta. Horrela gertatzen da tximeleta edo eltxo askorekin.
Animalien klaseak | ||
---|---|---|
har eta zizareak • intsektuak • arrainak • anfibioak • hegaztiak • ugaztunak. |