Ugaztun
Wikipedia(e)tik
Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu hau hobetzeko
Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
|
||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lehoia (ugaztuna)
|
||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||
|
||||||||||
|
||||||||||
Ugaztunak (Mammalia) mundu osoan zehar bizi den goi mailako ornodunen talde bat da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.
Ugaztunen ezaugarri bereizgarri nagusiak hauek dira:
- Ugatz-guruinak dituzte. Emeetan, ugatz hauek esnea sortzen dute beren kumeak elikatzeko.
- Ilea edo larrua dute.
- Endotermikoak dira, hau da, odol beroko gorputzak dituzte.
- Burmuinak zirkulazio-sistema eta odolaren tenperatura kontrolatzen du, baita lau gelatako bihotz bat ere.
Filogenetikoki Mammalia definitzeko monotremek (ekidna eta ornitorrinkoak) eta ugaztun teridoen (martsupialak eta plazentaridoak) arbaso komuna hartzen da. Gizakia ere talde honetan sartzen da.
[aldatu] Sorrera eta eboluzioa
Gaur egungo ugaztunak sinapsido-etatik datozte, talde bat hazi zena hazten orain dela 280 milioi urte, eta jarraitu zuena menperatzen narrasti lurtarrei, orain dela 245 milioi urte gutxi gora-behera, hasi zirenean kamusten lehenengo dinosauroak.
[aldatu] Kladograma laburtua
-Tetrapoda | `--Amniota | `--Synapsida | `--Therapsida | `--Theriodontia | `--Cynodontia | `--Mammaliaforme | `--Mammalia
[aldatu] Kanpo loturak
- Paleocenoko ugaztunak
- Ugaztunen eboluzioa
- Carnegie Museum of Natural History
- Mikko-ko Filogeniako artxibua
- Ugaztunen obserbazioak
Animalien klaseak | ||
---|---|---|
har eta zizareak • intsektuak • arrainak • anfibioak • hegaztiak • ugaztunak. |