Ahuntz
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahuntza landareak jaten.
|
||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Ahuntza (aitzineuskaraz: *(h)an-huntz[1] > *(h)anuntz[2]) animalia ugaztun eta hausnarkaria da, mendian libre (basahuntza) edo etxekoturik baserrietatik hurbil bizi dena. Ahuntz izena espezie honetako emearentzat erabiltzen da soilik; arra adierazteko aker hitza erabiltzen da. Kumeak, berriz, antxume edo ahume izendatzen dira. "Azienda xehe"tzat hartuta dago, ardi eta txerrien moduan.
Gizakiek erabiltzen ditu, besteak beste, esnea eta gazta egiteko.
Eduki-taula |
[aldatu] Basahuntzak
Mendi aldean basahuntz piriniarra (Capra pyrenaica) bizi da.
[aldatu] Munduko aziendak
Hauek dira gaur egun ahuntz gehien dituzten herrialdeak: · Txina : 173.000.000. · India : 124.500.000. · Pakistan : 52.800.000. · Sudan : 40.000.000. · Bangladesh : 34.500.000. · Nigeria : 27.000.000. · Iran : 26.000.000. · Indonesia : 12.450.000. · Tanzania : 11.700.000. · Kenia : 11.000.000.
[aldatu] Esamoldeak
- "Ahuntzaren gauerdiko eztula" bezala izan: Oso garrantzi gutxiko zerbait izan.
- "Ahuntzak adarrak dituen aldera": Alderantziz.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Joseba Lakarra (2002) 65 etimologías del protovasco.
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.