Abeltzaintza
Wikipedia(e)tik
Abeltzaintza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen dena. Euskal Herrian tradizionalki oso lanbide hedatua izan da, tipikoki baserriarekin lotutakoa, gaur egun gainbehera doan arren.
Orokorrean, abere edo animaliak bi taldetan sailkatu ditzakegu: Azienda larria (behiak, zezenak eta zaldiak) eta xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak). Hauen ustiapenaren bidez, esnea, arrautzak eta bestelako janariak lortzen ditugu.
Abeltzainak dira lanbide hau dutenak. Askotan nekazaritzarekin lotura handia daukate.
[aldatu] Azienda motak
- Ardi-azienda edo azienda zuria.
- Behi-azienda edo azienda gorria.
- Txerri-azienda edo azienda beltza.
- Zaldi-azienda.