Mendi
Wikipedia(e)tik
Mendi bat inguruko lurrak baino gorago dagoen lur-eremua da. Mendi batek aldapa handiak izaten ditu eta lekuaren arabera altuera ezberdinetatik gora kontsidera daitezke mendiak.
Encyclopædia Britannicaren arabera, adibidez, mendi bat kontutan hartzeko 2.000 oinbetezko altuera izan behar du (610 m).
Munduko %24a menditsua da (lur-lehorraren arabera). Munduko populazioaren %10a gune menditsuetan bizi da. Munduko ibaia guztien sorburua mendietan dago eta munduko populazioaren erdiak baino gehiagok mendiak behar ditu bere ura lortzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Mendirik garaienak
[aldatu] Munduan
Sakontzeko, irakurri: Zortzimilako
Munduko mendirik garaienak Himalaia mendilerroan daude eta 8.000 metrotik gora igotzen diren 14 mendi-tontor daude. Munduko mendirik garaiena Everest mendia da, (8.850 metro). Bigarrena K2 (8.861) da eta hirugarrena Kangchenjunga (8.586).
Kontinenteen arabera honako hauek dira munduko mendirik garaienak.
- Afrikan: Kilimanjaro (5.895 m)
- Amerikan: Aconcagua (6.959 m). Ipar Amerikan, McKinleya da (6.194 m)
- Asian: Everest (8.850 m)
- Europa: Elbrus (5.633 m). Europar Batasuna bakarrik kontutan hartuta Mont Blanc da (4.808 m)
- Ozeania: Puncak Jaya (5.029 m).
- Antartika: Vinson mendigunea (4.897 m).
[aldatu] Euskal Herrian
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak
Euskal Herriko mendi garaiena Hiru Errege Mahaia (2.428 m) da, Nafarroan dagoena.
Probintziaka, Orhi (2.017 m) Zuberoako altuena da, Atxuri (Aizkorri) (1.551 m) Gipuzkoakoa, Gorbeia (1.481 m) Araba eta Bizkaikoa, Okabe (1.466 m) Nafarroa Beherekoa eta Artzamendi (931 m) Lapurdikoa.
[aldatu] Mendigoizale ezagunak
- Edmund Hillary (Zeelanda Berria, 1919-2008), Everestera igo zuen lehen alpinista.
- Wanda Rutkiewicz (Polonia, 1943-1992), zortzimilako gehien igo duen hirugarren emakumea da (8).
- Reinhold Messner (Italia, 1944-), 14 zotzimilakoak egin dituen lehen pertsona.
- Martin Zabaleta (Euskal Herria, 1949-), lehen euskalduna Everestera igotzen.
- Juanito Oiarzabal (EH, 1957-), lehen euskalduna 14 zortzimilakoak lortzen.
- Felix Iñurrategi (EH, 1967-2000), 12 zortzimilako igo zituen anaiarekin batera, horrelakorik lortzen euskaldunik gazteen bihurtuz. Zoritxarreko istripuan hil zen, Himalaian.
- Alberto Iñurrategi (EH, 1968-), euskaldunik gazteena 14 zortzimilakoak lortzen.
- Gerlinde Kaltenbrunner (Austria, 1970-), zortzimilako gehien igo dituen emakumea (10).
- Edurne Pasaban (EH, 1973-), zortzimilako gehien igo dituen emakume euskalduna eta munduko bigarrena (9).