Itsaso
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau ur eremu zabalei buruzkoa da, Ezkio-Itsaso osatzen duen herrietako batiri buruzko artikulua ikusteko: Itsaso (Ezkio-Itsaso)
Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan, laku handiei ere itsaso deitzen zaie.
Euskeraz, itsasoa eta eratorriko hitzak (itsasoratu...) ez dute zertan zehatz-mehatz itsaso bati buruz hitz egin behar (ozeano baten itsasoratzen da, ez ozeanoratzen), edozein kostatik haratago dagoen eremuei buruz baizik.
Eduki-taula |
[aldatu] Termino anbiguoak
Ur eremu batzuk itsaso izena hartzen dute, nahiz eta itsaso ez izan. Beste hainbat, nahiz eta beste izen bat erabili, itsasoak dira. Adibidez, golko eta badia. Hurrengo zerrendan izen nahasgarri batzuk agertzen dira:
- Bizkaiko Golkoa: Ozeano Atlantikoaren itsasoa da.
- Pertsiar Golkoa itsasoa da, Mediterraneoaren antzekoa.
- Itsaso Hila berez aintzira bat da.
[aldatu] Itsaso estralurtarrak
Ilargiko itsasoak zabaldi basaltikoak dira berez. Lehen astronomoen ustetan ur eremuak zirenez, itsaso izena hartzen dute. Izena latinez dute, hau da, mare, baina baita ere oceanus (ozeanoa), lacus (lakua), palus (zingira) edo sinus (badia).
Ur likidoa aspaldi existitu ahal izan da Marteko lurrazalean. Horregatik, hainbat zabaldi itsaso lehortuak direlako teoriak daude. Handiena Vastitas Borealis da; beste batzuk Hellas Planitia eta Argyre Planitia dira.
Hainbat ilargiren lurrazpian ur likidoa dagoela uste da, batez ere Europa ilargian.
[aldatu] Zientzia
Itsaso terminoa Fisika kuantikoan ere erabiltzen da. Dirac itsasoa energia negatiboaren egoeren interpretazio bat da, hutsa barnean hartzen duelarik.
[aldatu] Itsasoen zerrenda
Barrualdeko Itsasoak |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Ozeanoei buruz hitz egin dezagun Unesco Etxearen txostena