Karako itsasoa
Wikipedia(e)tik
Karako Itsasoa (errusieraz: Карское море) Ozeano Artikoaren zati bat da, Siberiako iparraldean. Mendebaldean, Karako itsasartea Barentseko itsasoa, Severnaya Zemlya Uhartedia eta Laptev itsasoarekin lotzen zaio.
Ia 1.450 kilometroko luzera du eta 970 kilometroko zabalera, hau da, 880.000 km² area. Bataz besteko sakonera 110 metrokoa da.
Barentseko itsasoarekin alderatuta, Karako Itsasoa hotza da oso, urteko bederatzi hilabete ematen baititu izoztuta.
Karako itsasoan Ob, Jenisei, Pyasina eta Taimyra ibaiek ahoratzen dute.
XVI. mendeko mapetan Oceanus Scythicus edo Mare Glaciale izena izan arren, XIX. menderaino ez zen ondo esploratua. Ipar itsasoen ibilbidea aurkitu ondoren, Alemaniako urpekontziek patruilatu zuten sobietar itsasontziak hondoratzeko asmotan 1942ko udako Wunderland Operazioan.