Aral itsasoa
Wikipedia(e)tik
Aral Itsasoa (kazakheraz: Арал Теңізі; errusieraz: Аральскοе мοре; tajikera/persieraz Daryocha-i Khorazm) Erdialdeko Asiako laku, edo barrualdeko itsasoa da. Iparraldean Kazakhstan du eta hegoaldean Karakalpakia, Uzbekistango eskualde autonomoa.
Lakuaren urak gazikoak dira.
1960ko hamarkadatik, Aral Itsasoko area gutxitu egin da, bere kostaldean dauden ibaien ur-aldatzeak direla eta. Sobietar garaian, Amu Darya eta Syr Darya ibaietatik ura aldatzen hasi zen Uzbekistan eta Kazakhstango soroak ureztatzeko. Gainera, Itsasoan dirauten urak zeharo kutsatuta daude, nuklear armen frogak, proiektu-industrialak eta ongarrien isurpenen ondorioz. 1960an 68.000 kilometroko karratutako area izatetik gaur egun (2004ko datuak) 17.160 kilometrokoa izatera pasatu da.