Hendaia
Wikipedia(e)tik
Hendaia |
|||
---|---|---|---|
Lapurdi | |||
|
|||
Izen ofiziala | Hendaye | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Hendaia (burua) |
||
Posta-kodea | 64700 64260 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 25 m | ||
Eremua | 795 ha = 8 km2 | ||
Biztanleria | 12.596 (1999) | ||
Dentsitatea | 1.584 bizt/km2 | ||
Distantzia | 22 km Baionara | ||
Sorrera | ? Urruñatik banandua 1654 urtean | ||
Herritarra | hendaiar | ||
Alkatea | José-Louis Ecenarro (2001-2008) | ||
ville.hendaye.com | |||
Hendaia Lapurdiko bosgarren udalerririk populatuena da, Txingudi eskuin aldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan. Hendaiako Kantonamenduko herri nagusia da.
Irun eta Hondarribiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua.
Udalerri honetan dago Ondarraitz hondartza luzea.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Biriatu hegoaldean
- Urruña ekialdean
- Irun mendebaldean
- Hondarribia Txingudiren beste aldean
[aldatu] Ikustekoak
- San Bixintxo eliza: 1598 urtean eraikia. Barnealdean zurezko galeriak agertzen dira, meza entzutean sinesleen kopurua handitu ahal izateko. Eskuin alboan harrizko gurutze bat du, non ikur eta idazkun aski bereziak agertzen diren, balio esoteriko handia omen dutenak:
OCRUXAVES
PESUNICA - Abbadia jauregia. Viollet-le-Duc arkitektoak XIX. mendean eraikia, estilo neogotiko-exotikoan. Ingurua balio natural handikoa da.
- Ondarraitz: higadurak sortutako harrizko irudi bereziak. Hondartzan "arabiar" estiloko kasino zaharra dago.
- *Konpantzia edo Faisaien Uhartea, Irunekin erdibana duen Bidasoa ibaiko uhartea. Bertan Frantziaren eta Espainiaren arteko bakea hitzartu zen 1659an.
[aldatu] Biztanleria
Biztanleriaren eboluzioa
[aldatu] Zerbitzuak
- Marin Ville Paris Ospitalea
[aldatu] Kanpo loturak
Lapurdiko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |