Milafranga
Wikipedia(e)tik
Milafranga |
|||
---|---|---|---|
Lapurdi | |||
|
|||
Izen ofiziala | Villefranque | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Hiriburu |
||
Posta-kodea | 64990 64558 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 0-31 m | ||
Eremua | 17,17 km2 | ||
Biztanleria | 1.742 (1999) | ||
Dentsitatea | 101,46 bizt/km2 | ||
Distantzia | 8 km Baionara | ||
Herritarra | milafrangar | ||
Alkatea | Robert Dufourcq (2008-2014) |
Milafranga Lapurdiko udalerria da, 1742 biztanle zituen 1999. urtean eta Hiriburuko Kantonamenduan dago kokatua.
Eduki-taula |
[aldatu] Toponimia
Milafranga hitza, gaskoierazko bièla francatik (herri frankoa) dator. Bere izen originala Bazter zen (1200. urtean Baster moduan adierazia).
[aldatu] Geografia
Errobi ibaiak udalerria gurutzatzen du
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Baiona iparraldean
- Basusarri mendebaldean
- Uztaritze eta Jatsu hegoaldean
- Hiriburu eta Mugerre ekialdean
[aldatu] Historia
Antzinean Saint-Martin de Basters izeneko parrokia, elizaren lurrak izan ziren XI. menderarte, Baionako apezpikuak elizbarrutiko lurralde franko egin zuen arte (hortik izena). Kondairaren arabera 1343ko abuztuaren 24an (herriko jaietan), Baionako alkateak, bost noble lapurtar atxilotzeko agindua eman zuen eta Errobi ibaiaren gaineko zubi batean (Miotz gazteluaren ondoan zegoena) lotzeko agindua eman ere, marearen igoerarekin batera ito egin zirelarik.
Hiribururekin batua izan zen Frantziako iraultzan eta udalerri berriak Tricolore izena hartu zuen 1794 eta 1795 urteen artean. Wellington jeneralaren eta Soult mariskalaren arteko bataila napoleonikoen eszenatoki ere izan zen (Errobiko eta Hiriburuko batailetan hain zuzen ere).
Beherehata auzunea izan zen herriko gune ekonomiko garrantzitsuenetarikoa, ibai-portu eta zapatagintza zonalde garrantzitsuekin.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera
|
2004ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da
[aldatu] Eraikin nagusiak
[aldatu] Eraikin zibilak
[aldatu] Eraikin erlijiotsuak
San Bartolome eliza XVII. mendekoa da, eta ezaugarri garrantzitsu gisa erretaula edota 1632ko data duten galeriak aipa daitezke.
Elizaren ondoan dagoen kanposantuan honako hilarriak topa daitezke:
[aldatu] Herritar ezagunak
- Jean Saint-Pierre (1884-1951), euskal idazlea (bere hilobia elizaren atariaren azpian dago)
Lapurdiko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |