Hondarribia
Wikipedia(e)tik
Hondarribia |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Hondarribia | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Bidasoaldea |
||
Posta-kodea | 20280 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 11 m | ||
Eremua | 28,63 km2 | ||
Biztanleria | 16.430 (2007) | ||
Euskaldunak | %60,85 (2001) | ||
Distantzia | 19 km. Donostiara | ||
Sorrera | 1203 Donostiako Forua | ||
Herritarra | hondarribiar | ||
Alkatea | Aitor Kerejeta Cid(EAJ-EA) | ||
www.hondarribia.org | |||
Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko herria da, Txingudiko ezker aldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasortaen den lekuan.
Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua.. 1203an Alfontso VII.ak hiribildua titulua ematen zion, Donostiako Forua emanez.
Gaur egun 16.000 biztanle ditu, bere jarduera nagusiak zerbitzu sektorea, turismoa, arrantza eta nekazaritza dira. Ikuspuntu militar batetik, bere kokagune estrategikoagatik, gaztelua eraiki zuten eta hesi batez inguratu zuten, hiri erdia bere urbanismo mediebala kontserbatu du urteren poderioz. Alde zaharretik kanpo Portu dago, arrantzaleen auzoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Hondarribiko historia
1203. urtean Alfontso VIII.a erregeak Hondarribiari hiri-gutuna eman zion. Erdi Araon Hondarribia merkataritzako portu aberatsa ere izan zen; izan, ere, bertatik itsasoratzen ziren Gaztelako eta Nafarroako hainbat gai (garia , ardoa, metalak...) Flandeserako eta Europarako beste portu askotarako.
Mendetan zehar Hondarribia ia gotorleku menderaezina izan zen . Kubuz eta bastioiez babestutako harresiek hiri osoan inguratzen zuten. Hainbat setiotan babestu zuten hiria mendetan zehar.
XIX. mende hasieran Hondarribia erabat suntsituta zegoen, bere alde zaharrean hondamendia besterik ez zegoen. 1805ean egoera horretatik ateratzeko udal agintariek Nafarroarekin bat egitea proposatu zuten. Erregea proposamena onartu zuen eta Hondarribia, Irun eta Lezo Nafarroaren baitan geratu ziren. 1810ean Thouvenot jeneralak agindua berriro Gipuzkoara itzuli ziren.
Napoleonen garaietan hiria frantsesen menpe egon zen.
Lehen Gerra Karlistaren hasieratik karlisten eskuetan erori zen, hiria gotortuz. Alkateak, Jose Maria Iriarte, liberala zenez, Hendaiara alde egin behar zuen. 1836ko uztailaren 11n Lacy Evans, Britaniar Legio Laguntzailearen burua, hiria menderatzen saiatu zen, karlisten eta Frantziaren arteko komunikazioa deuseztatzeko asmoz. Hala ere ez zuen bere helburua lortu, eta britainiarrek atzera egin behar izan. Tropa karlistak Gibelalde buru zutela, ingelesei erasotzea lortu zuten eta Jaizkibelgo bidetik atzera egitera behartu zituzten, Pasaiara. Hurrengo urtean liberalak berriro saiatu ziren hiria menperatzen eta Oiartzun eta Irun konkistatu ondoren Hondarribiko goarnizioaren errendizioa lortu zuten 1837ko maiatzaren 17an.
Bigarren Gerra Karlista 1872an hasi zen, baina horren eraginak ez ziren Bidasoa Behera heldu 1874. urtera arte. Urte horretan Karlosen tropek Irun eraso zuten. Hondarribia ere inguratu zuten baina ez zuten bere asmoa bete eta setioa amaitu behar izan zuten.
Gerra bukatu ondoren berpizkunde bat eman zen, udatiarren fenomeno berria aprobetxatuz hiri berri bat eraikiz. Zabalguneak egin eta Portu auzoa hirigunea bihurtu zen alde harresituaren kalte.
[aldatu] Udala
Sakontzeko, irakurri: Hondarribiko Udala
Aitor Kerejeta Cid (Euzko Alderdi Jeltzalea) da Hondarribiko alkatea 2007ko hauteskundeez geroztik. Eusko Alkartasunarekin batera gobernatzen du Hondarribiko hiria.
2007ko hauteskundeetan EAJk 6 ziengotzi lortu zituen EAk 4 zinegotzi EAE-ANVk 3 zinegotzi, PSOEk 2 EBk 1 eta PPk 1
[aldatu] Auzoak
2001. urtean Udalak auzo izen ofizial hauek onartu zituen:
- Akartegi
- Alde Zaharra
- Amute-Kosta
- Arkolla
- Gornutz (Montaña)
- Jaitzubia
- Mendelu
- Portua
- Puntalea
- Zimizarga
[aldatu] Ikustekoak
- Jasokundeko eta Sagarrondoko Andra Mariaren eliza (1474 - 1549 artean eraikia, dorrea XVIII. mendean)
- Guadalupe ermita (XVIII. mendekoa)
- Karlos V gaztelua
- Zuloaga jauregia
- Mugaretenea etxea (XVI. mendekoa)
- Egiluz jauregia (XVII. mendekoa)
- Udaletxea (1731 - 1740)
- Harresiak
- Santa Maria atea
- San Nikolas ateak
- San Telmo gaztelua
- Guadalupeko gotorlekua
- Portuko etxe koloretsuak
[aldatu] Jaiak
- Inauteriak
- Apirilaren 25: San Markos, Opila eguna
- Ekainaren 29: San Pedro arrantzaleen eguna
- Uztailaren 25a: Kutxa entrega
- Irailaren 8a: Guadalupeko festak, ohiko Alardearekin
[aldatu] Biztanleria
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4.345 | 5.175 | 5.570 | 6.181 | 5.994 | 7.363 | 8.581 | 10.471 | 11.276 | 13.524 | 14.946 | 15.955 | 16.073 | 16.430 |
[aldatu] Hondarribiar ezagunak
- Candido Saseta(1904-1937) militarra
- Fernando Artola Bordari(1910-1983) idazlea
- Remigio Mendiburu(1931-1990) eskultorea
- Txomin Artola(1948-) abeslaria
- Javier Busto(1949-) konpositorea
- Mikel Garmendia Ugarte(1961-) idazlea
- Jose Maria Olazabal(1966-)
- Ane Muñoz Mitxelena(1967-)
- Kote Pikabea(1970-)
- David de Jorge(1970-)
- Judas Arrieta(1971-)
- Joseba Llorente(1979-)
- Ainhoa Etxaide(1972-) sindikaria
- Juan Jose Lapitz
- Xabier Lapitz
- Unai Emeri
Herritik kanpo jaiotako hondarribitarrak:Hondarribiak bere inguruneak eta lasaitasunagatik betidanik jende asko erakarri du bere baitara bizitzera. Hauen artean:
- Salbador Zapirain Ataño
- Alfonso Sastre
- Nestor Basterretxea
- Txabi Basterretxea
- Eva Forest
- Andrés Vilariño
- Klaudio Otaegi
- Jose Maria Etxaburu Kamiñazpi
- Arantxa Urretabizkaia
[aldatu] Musika taldeak
- Dut
- Chicago Botanic Garden
- Sorotan Bele
- Beti Mugan
[aldatu] Ekonomia
Arrantza
Hondarribiko arrantza-portua baxurako azpisektorean baizik ez da aritzen. Ontziak bi arrantza-motakoak ditu:ur azaleko arrantza (inguraketa-arrantza eta beita biziko atun-arrantza) eta artisau-arrantza (hegaluzerako eta legatzerako ontziak)
Hondarribiko arrantza-flota 2002. urtean 28 itsasontziz osatutakoa zen. Horietako %39,5, hau da, 15 ontzi (69 marinel), artisau-arrantzakoak ziren, eta gainerako % 60, 5a, hots, 23 ontzi (312 marinel) azaleko arrantzan aritzen ziren.
Hondarribiko arrantza-flotak gehien harrapatzen dituen espezieak hauek dira: lehenbizi berdela, eta gero atuna, sardina, hegaluzea eta txitxarroa.
[aldatu] Komunikabideak eta azpiegiturak
- Aireportua: Zerbitzuak eskaintzen dizkie Donostialdea eta Bidasoaldeako hiritarrei.
- Arrantza portua: Euskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa da.
- Kirol portua
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |