See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Baliarrain - Wikipedia, entziklopedia askea.

Baliarrain

Wikipedia(e)tik

Baliarrain

GipuzkoaGipuzkoa
Baliarraingo armarria
Izen ofiziala Baliarrain
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Posta-kodea 20259
Koordenatuak 43°4′10″N 2°7′40″W / 43.06944, -2.12778 Koordenatuak: 43°4′10″N 2°7′40″W / 43.06944, -2.12778
Garaiera 292 m
Eremua 2,70 km2
Biztanleria 95 (2006)
Euskaldunak  %98,94 (2001)
Distantzia 36 km. Donostiara
Sorrera 1615 - 1991
Herritarra baliarraindar
Alkatea Martzelino Dorronsoro Galarraga
[-]

Baliarrain Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean dagoen herria da. 2,5 km² ditu eta 2006. urtean 95 biztanle zituen. Herriaren iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Baliarrain, Donostiatik 36 kilometrora dago, Tolosaldean eta Gipuzkoako erdi-hegoaldean kokatzen da. Baliarrainetik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarrainetik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzagako herriak ere Baliarrainetik gertu daude (herri hauen batzeak osatu zuten 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria).

Baliarraingo mendirik garrantzitsuenak Astatokomendia eta Belkoain dira 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.

Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, Tolosaldea urez hornitzen duena.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] 2007ko Hauteskunde Munizipalak

Bi alderdi aurkeztu zuten zerrendak udalerri honetan; Herriko talde independiente bat "Herritarrak" izenekoa, eta Alderdi Popularra. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herritarrak : 53 bozka.
  • Alderdi Popularra : 0 bozka.

Emaitz hauekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen udalerriaren alkatea, 53 bozkekin,  %100 lortuz. Alderdi Popularrak azkena geratu zen, eta ez zuen alkataritza lortu, 0 bozka eduki zituelako.

[aldatu] Historia

Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batean alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independiente izan 1615era arte, orduan Tolosatik banandu zelarik. Ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketako udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde honen helburua herri txiki hauen interesak Gipuzkoako Batzar Nagusietan defenditzea zen.

Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Bere tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967ean inguruko Ikaztegieta eta Orendaingo herriekin batu zen. Herri hauek 1991ean berriz banandu ziren.

Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako foru aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarraingo herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzearen iragarpenak, kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraineko biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.

Urtegiaren eraikitze lanak 2008 eta 2009. urteen artean amaitzea espero da. Guztira 6,5 hektometro kubikoko edukiera izango du eta urtegiaren uharkak 70 metroko altuera izango du. Andoain eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak beteko ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonen ur-korronte beharrak alegia. Urtegiaren eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraikiko da.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1842 186
1857 224
1877 244
1887 229
1897 207
1900 216
1910 194
1920 210
1930 186
1940 191
1950 193
1960 180
1991 99
2001 97

Baliarrain, Gipuzkoan biztanle gutxien duen herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleri galera hori saihesteko Baliarraingo herria Ikaztegieta eta Orendaingo herriekin batu zen Iruerrietako herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro karratuko azalera.

Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991ean banatu ziren berriro ere, eta gaur egun independiente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen arren, 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle zenbatuz. 1970eko hamarkadako industrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanleek herria utzi zuten.

2004etik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan du, izan ere, eraikiko den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraisteko beharra ekarri du. Urtegia 2008rako amaiturik egongo da.

[aldatu] Gehiago jakiteko

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Baliarrainek Abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.

[aldatu] Kanpo loturak

Geografia
Geografia
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -