Alegia
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da, Ezkio-Itsasoko auzoariri buruzko artikulua ikusteko: Itsaso-Alegia
Alegia |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Alegia | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
Posta-kodea | 20260 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 94-575 m | ||
Eremua | 7,59 km2 | ||
Biztanleria | 1.671 (2006) | ||
Euskaldunak | %85,44 (2001) | ||
Distantzia | 32 km. Donostiara | ||
Sorrera | 1457 | ||
Herritarra | alegiar | ||
Alkatea | Aitor Sarasola (EAE) | ||
www.alegia.eu | |||
Alegia Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean, Oria ibaiaren ertzean kokaturik dagoen udalerria da.
2006. urtean 1.646 biztanlekoa, Donostiatik 32 km-tara dago, hegoaldean hain zuzen. Beheko aldea, hirigunea eta industrigunea bertan kokatzen direlarik, Oria eta Amezketa ibaien ibar estuen artean dago, 94 m-ko garaieran: Gainontzeko lurraldeak malda biziak ditu, baso-zelaiz josita dagoelarik. Udalaren guztizko azalera 7,8 km2koa da eta orografiaren punturik garaiena 575 m-ra dago, itsasaldearen arabera. Alderik altuenean dagoen baserria Ariztizabal izenekoa da, 415 m-ra, hain zuzen.
Kokapenak eta komunikazio-sistemak eskualde txiki baten erdigune bihurtzen dute Alegia, RENFEren geltokia hor baitago, Donostia - Gasteiz autobidea ondoan du eta bertatik igarotzen dira Altzo, Amezketa, Ugarte, Bedaio, Orendain, Abaltzisketa, Larraitz eta Aldabara doazen errepideak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Nondik dator Alegria hitza? Baiezta daitekeena zera da: hitz hau jatorriz gaztelaniako toponimo bat ez zela eta, beraz, gaztelaniara egokitu den euskal hitza dela.
Alegria de Oria izena Alegia izenarekin ordezkatzeari dagokionez, espedientearen tramitazioa 1980ko martxoaren 11n burutu zen Udalaren Osoko Bilkurak hartu zuen erabakiarekin hasi zen, eta Toki Administrazioko Sailordetzak 1986ko urtarrilaren 22an eman zuen eta 1986-01-29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ebazpenarekin amaitu zen.
Bere armarrian, bost otso odoleztatu agertzen dira urrezko hondoan, gerrarako bandera eta sinboloekin. Armarri hau Enrike IV.a erregeak eman zion Alegiako herriari, bertako biztanleek Olmedoko batailan erakutsitako adorea sarituz.
Alegiaren sorkuntza-data zehatza ezezaguna da. 1319. urtean Tolosako jurisdikzioan barne hartu zen, eta urtarrilaren 21ean bertako bizilagunen eskariz anexioa izenpetu zen, bi mendeetan zehar hiri honetako jurisdikzioan barne hartuta egon ziren hogeita lau auzoetako bat izan zelarik.
1454. urtean hiribildu titulua lortu zuen, Enrike IV.a erregeari egindako zerbitzu garrantzitsuen ordainsari gisa. Nolanahi ere, arlo zibil eta kriminalerako eskumen osoa, bai eta erabat independentea zen hiri izaerari loturiko gainontzeko eskubideak ere, 1615. urteko apirilaren 3an lortu zituen, Felipe III.ak Madrilen emandako pribilegioaren indarrez.
Probintziako Batzar Nagusietan eta Partikularretan ordezkari gehiago izateko xedez, Ikaztegieta eta Orendainekin batera Aizpuruako Batasunean barne hartu zen. Batasun hau 1625. urteko apirilaren 7an izenpetu zen kontratu baten bitartez gauzatu zen. Hiru hirien artean ahaldun komun bat izendatzen zuten. Hitzarmenak hogei urtero berritzen ziren. 1660. urtean Altzo Batasunera elkartu zen. Aizpuruako Batasunak 43 su izan zituen, ondoko eran banatuta zeudenak: 11 su Alegiari zegozkion, 13 Orendaini, 8 Ikaztegietari eta 11 Altzori. Bertako dolareetatik ateratzen zen sagardoa mendeetan zehar ospetsua izan zen, bai kalitateagatik bai eta kantitateagatik ere. Hirigunean 26 dolare zeuden sagardoa egiteko, zenbait baserritan etxeko kontsumorako zeudenez gain.
Lau iturri izan zituen, bertako bizilagunen erabilera publikorako. Iturri bat Linapozuelon zegoen, beste bat Artosinen, hirugarrena Langatu baserritik hurbil, eta laugarrena Amezketa ibaiaren ezkerreko bazterrean.
1532. urtean, ia herri osoa suntsitu zuen sute bat egon zen. Bederatzi etxe bakarrik geratu ziren. Eta 1648. urtean hemeretzi etxe erre ziren.
Ibaitik hain gertu dagoenez gero, uholdeak beti izan dira kontuan hartu beharreko mehatxua. 1762. urteko ekainaren 20ko uholdean zenbait pertsona hil ziren. Baina ezagutzen diren uholderik larrienak 1953. urteko urriaren 15ean eta 1983. urteko abuztuaren 26an gertatu ziren. Ura 2,10 metroko altuerara iritsi zen lehenengoan eta 2,30 metroko altuerara bigarrenean.
[aldatu] Ondarea
[aldatu] Udaletxea
Udaletxeak estilo barrokoa du, alabaina, egileak, Martin Karrera Aranburu arkitektoak, bertako elementu herrikoiez osatutako apaingarriak ere sartu zizkion jakinduriaz. 1770 urte inguruan Alegiako Udalak eraikin zaharra moldatzeko edo berreraikitzeko lanak egiteari ekin zion. Eraikin zahar hori (ziurrenik Udaletxea zen lehen ere) Plaza Nagusian zegoen. Garai hartan eraikinaren lehen bi hormateak (erdia gutxi gora behera) kendu eta eraikin berri bat egin zuten, izaera noble eta kultua zuena, orduan indarrean zeuden eraikuntza-era eta irizpideen araberakoa. 1986. urtean eraiste, berreraikitze eta zaharberritze lanak hasi ziren, fatxada nagusia errespetatuz eta alboetakoak eta atzeko aldekoa berreraikiaz Iñaki Albisu Aparizio arkitektoaren proiektuaren arabera. Lan hauek 1989ko Ekainaren 24an inauguratu ziren.
[aldatu] Gaztetxea
RENFEren lokal zahar hau 1987an okupatu zuten herriko gazteek, kolorea eta bizia emanez. Autogestioren bidetik dirau zutik eta bizirik. Bertan antolatutako Bibalabirjen jaiek ospea haundia dute (uztailaren erdialdea).
[aldatu] Zubi-Zaharra
Herriak duen puntu xarmangarrienetako bat izanik, Alegiako barne naiz kanpoko irudirik garrantzitsu eta ezagunenetako bat da. 1983ko uholdeak sortutako kalteen ondorioz zati batean eraberritua izan zen.
[aldatu] Oria ibiltokia
Oria ibai ertzean dagoen pasealeku honen km bat du eta herriaren alde zaharra ertza batetik besteraino zeharkatzen du, alde bateko amaiera garai batean "Txubi" izenez ezagutzen eta gaur egun afora lekua dagoen gunean du.
[aldatu] Bulebarra
Atseden leku eta kultur eta kirol gunearen sarrera, Amezketa ibaiak Oriarekin bat egiten duen gunean kokatua dago. Itsasontzi baten brankaren itxura du. Alvaro Arrietaren proiektua.
[aldatu] Txintxarriaren Irudi-bidezko Eskultura
Aspaldi baten zintzarriak egitetik gelditu zitzaien goitizena alegitarrei; eta hortik irudiaren nolakoarena. Zintzarria baserri bizieraren adierazgarri izanik, aztarna arkeologiko gisara irudikatzen nuen; gizartearen eboluzio eta etengabeko aldaketa, jarrera horretan utzi bai ditu nekazal kulturak bereak zituen ohitura eta baloreak. Egileak: Tomas Ugartemendia.
[aldatu] San Joan Bataiatzailearen Parrokia
Parrokia 1643. urtean eraikia da. Lehenago txikiago bat izan zen leku berean. Diotenez, eraikitze lanak 100 urte iraun zuten gutxi gora behera. Estilo aldetik, Gotiko-neoklasikoa da, bigarrena gailentzen delarik batik bat. Aldarea San Joan Bataiatzaileari eskainia dago, bere irudia Ventura Rodriguezek eginiko XVIII. mendeko taila bat da. Parrokiaren barnean Kristoren taila gotikoa ikus genezake, Gipuzkoako onenetako bat, eta baita ere "Cavaille-Coll" organoa, Jose Manuel Lopetegik 1881an oparitua. Eta segurtasun neurriengatik agerian ez badaude ere aipagarriak dira: Arantzazuko Amaren, sevillar eskolako Luisa Roldana "La Roldana" eskultorearen lana, eta XV - XVI mendeen artean eginiko kustodia, errenazimenduko harribitxia. 1955 eta 1998 artean, Juan Martin Zuriarrain Barrena parroko zela, berritze eta egokitzen lan ugari egin dira elizaren barnean zein kanpoan.
[aldatu] Gurutze Santuaren Ermita
Herriko alde zaharrean kokatua dago, eta batzuk diotenez, Donejakue Bidearekin zer ikusi zuzena du.
[aldatu] Franconi Fundazioa
Fundazio hau Altzoko Eusebia Ignacia Franconi andreak 1915ean emandako oinordetik dator, zeinek Begiristain-Haundia baserria bere etxaguntza guztiekin Altzoeta Alegiako neskentzako eskola bat egiteko eman zuen. Gero, garai berriei egokiturik, herriko neska-mutilen eskola bilakatu zelarik.
[aldatu] Langaurre
Atsedenleku ezin hobe hau Aldaba Txiki herri mendian dago 250 m.ko garaieran. Iturri, mahai eta eserleku, eta parrillaz hornitua dago, eta aterpetxo bat ere badu.
[aldatu] Gizartea
[aldatu] Ekonomia eta Gastronomia
Alegiako hirigunea Oria ibaiaren eta Amezketa ibaiadarraren elkargunean sortzen den meandroan kokatuta dago, kale estu eta luzea du ibai nagusiarekin paraleloan, eta bi aldeetan etxeak daude, ibaiertzean baratzak agertzen direlarik. Hori erdi aroko Hiribilduen itxura tradizionala da, eta honi bidegurutzea dela gaineratzen badiogu, berehala konturatuko gara Hiribildua merkataritzara eta zerbitzuetara dedikatu ohi dela. Eskualde-egiturako buru den hiribildu txikiaren merkataritza eta zerbitzugintzarako tradizio hau ez da galdu. Honela, saltoki txikiak krisian egon arren, egunero denda, jatetxe, taberna, taxi-zerbitzu eta aurrezki-kutxa askok irekitzen dituzte beren ateak, eta honi guztiari Osakidetzako anbulatorioa, botika, lehen mailako irakaskuntzako eskola publikoak eta bigarren hezkuntzako Institutua, gizarte-ongizateko zerbitzuak eta abar gaineratu behar diogu, adierazi dugun gizarte-egitura dugu emaitza gisa.
Erdi aroan joare-fabrika asko zeuden Alegian, eta honen ondorioz bertakoak grazia eta trufa modura "txintxarri" goitizenarekin ezagunak dira, baina hauek ezizen hori bereganatu dute eta gainera iragana gogoratuz Udaletxeko alboko plazan joare baten eskultura eder bat ipini dute, Ugartemendiak eginikoa.
9 langile baino gehiago dituzten 5 industri establezimendu daude, garrantzitsuenak honako hauek izanik: eroale elektrikoen trefilatzea eta bernizatzea (hedatzen ari da), eta paper- eta trenbide-industriarako metalezko piezen eraikuntza eta mekanizazioa.
Oriaren ibarrean, ibaiaren eta nazioarteko trafikoa hartzen duen Autobiaren artean, industri erabilerarako kalifikazioa duen lurzoru-zona bat dago, Bazurka izenekoa. Lurzoru honek plan partzial bat indarrean du, eta lurzoruaren jabeak diren sustatzaile pribatuek 25.000 m2-ko pabilioien eraikuntza berehala martxan jartzea espero da, honek, inolako zalantzarik gabe, udalerriaren eta bere inguruaren garapen ekonomikoari mesede egingo diolarik.
Bertako eta kanpokoen artean, ospe handia dute Alegian egiten diren mondejuak.
[aldatu] Politika
Aitor Sarasola da udalerriko alkatea, EAE-ANV alderdikoa.
[aldatu] Pertsonaia ospetsuak
- Juan Joxe Agirre (1930): Lazkaoko monastegia sortu zuen eta bertan Euskal Herriko azkenengo 50 urteko gertaera politikoak gordetzen dituen liburutegia aurkitzen da.
- Luis Haranburu (1947): euskal idazlea.
- Arantxa Iturbe (1964): irrati esatari eta euskal idazlea.
[aldatu] Kanpo loturak
- Tontokaletik mundura!!!
- Alegiako Eskolako bloga
- Alegiako Eskola ikasleen bloga
- Txintxarrisferako wikia.
- TxintxarriMEDIA, Alegiko argazki, bideo ta audioak .
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |