Madril
Wikipedia(e)tik
Madril |
|||
---|---|---|---|
Madrilgo Erkidegoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Madrid | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Espainia Madrilgo Erkidegoa Madrilgo probintzia Madrilgo Gune Metropolitarra |
||
Posta-kodea | 28001 - 28080 |
||
Koordenatuak | |||
Garaiera | 667 m | ||
Eremua | 607 km2 | ||
Biztanleria | 3.128.600 (2006) | ||
Dentsitatea | 5.154,2 bizt/km2 | ||
Distantzia | 0 km Madrila | ||
Sorrera | IX. mendean | ||
Herritarra | madrildar | ||
Alkatea | Alberto Ruiz Gallardón (PP) | ||
www.munimadrid.es | |||
Madril Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko hiriburua eta hiri nagusia da, Iberiar penintsularen erdialdean kokatuta dagoena. 2006ko biztanle-erroldaren arabera 3.128.600 biztanle ditu, eta 3.205.334 urte bereko udal-erroldaren arabera (5.843.031 Madrilgo Gune Metropolitar osoan). Honenbestez, Europar Batasuneko hirugarren metropoli-barrutirik handiena osatzen du Madrilek.
Madril Espainiako Gobernuaren eta Gorteen egoitza da, baita Administrazio Zentrala eta Estatuaren erakundeen bilgunea. Ekonomikoki, finantza eta industria gune garrantzitsua da Madril, enpresa nazional eta mundu mailako enpresa askoren egoitza baita. Estatu mailan, berebiziko garrantzia du kultur arloan, bertan baitaude Pradoko Museoa, Thyssen-Bornemisza eta Reina Sofía museoak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Madrilgo hiria musulmanek sortu zuten IX. mendean, eta beranduago Alfontso VI.a Leon eta Gaztelakoak konkistatu zuen, 1083an. Felipe II.ak aukeratu zuen Gorteen egoitza izateko 1561an. Orduz geroztik, bere horretan jarraitu du, 1601 eta 1606 urteen arteko epe laburra izan ezik, Valladolidera mugitu baitzuten orduan hiriburutza. Bestalde, Gerra Zibilean zehar, Espainiako gobernua Valentziara mugitu zen lehenengo, eta Bartzelonara ondoren. Hala ere, gerra bukatu zenean Madrilek hartu zuen berriz lekukoa, eta horrela mantendu da gaur egun arte.
[aldatu] Demografia
[aldatu] Biztanleria
1897 - 2005 Bilakaera | |||
---|---|---|---|
Urtea | Udalerria | Probintzia | Portzentaia |
1897 | 542.739 | 730.807 | 74,27 |
1900 | 575.675 | 773.011 | 74,47 |
1910 | 614.322 | 831.254 | 73,90 |
1920 | 823.711 | 1.048.908 | 78,53 |
1930 | 1.041.767 | 1.290.445 | 80,73 |
1940 | 1.322.835 | 1.574.134 | 84,04 |
1950 | 1.553.338 | 1.823.418 | 85,19 |
1960 | 2.177.123 | 2.510.217 | 86,73 |
1965 | 2.793.510 | 3.278.068 | 85,22 |
1970 | 3.120.941 | 3.761.348 | 82,97 |
1975 | 3.228.057 | 4.319.904 | 74,73 |
1981 | 3.158.818 | 4.686.895 | 67,40 |
1986 | 3.058.812 | 4.780.572 | 63,98 |
1991 | 3.010.492 | 4.647.555 | 64,78 |
1996 | 2.866.850 | 5.022.289 | 57,08 |
2001 | 2.938.723 | 5.423.384 | 54,19 |
2004 | 3.099.834 | 5.804.829 | 53,40 |
2005 | 3.155.359 | 5.964.143 | 52,90 |
Madrilgo biztanleriak gorakada nabarmena izan du hiriburu izendatu zutenetik. Hazkunde honek izandako garairik aipagarriena 1940 eta 1970 urte bitartean eman zen, barneko immigrazioaren gorakadaren ondorioz. 1970eko hamarkadaren ondoren, ordea, hazkunde honek behera egin zuen, biztanleria jaisten ere hasi zelarik, baina 1995. urteaz geroztik berriro ere hazten ari da, oraingo honetan kanpoko immigrazioaren ondorioz.
Datu publikoen arabera, 3.155.359 biztanle zituen hiriak 2005eko uztailaren 1ean, 2001ean 2.938.723 zituelarik.
[aldatu] Biztanleria aldaketak
[aldatu] Jaiotzak
2004. urtean 32.851 jaiotza izan ziren hirian, aurreko urtean baino gehiago. Azken urteotan jaiotza kopuruak joera gorakor etengabea erakutsi du, jaiotza tasa 10,38era iritsi delarik.
[aldatu] Heriotzak
2004. urtean 26.527 heriotza izan ziren hirian, 2003an baino gehixeago, baina 2000, 2001 eta 2002an baino gutxiago. Heriotza tasa 8,38koa da, azken urteetan baino baxuagoa.
[aldatu] Immigrazioa
2006ko datuen arabera, 2.697.193 biztanletatik 508.141 dira atzerritarrak, hau da, %13,57a. Immigrante gehien dituzten barrutiak honakoak dira: Centro (%27,22), Tetuan (%19,58), Carabanchel (%17,34) eta Usera (%16,29). Immigrazio gutxien dutenak, ordea, honako hauek dira: Moratalaz (%7,63), Fuencarral-El Pardo (%8,43), Retiro (%8,75) eta Hortaleza (%8,84).
[aldatu] Antolaketa politiko-administratiboa
Madrilgo Udalak zuzentzen du hiria. Udaleko arduradunak lau urtero aukeratzen dira, 18 urtetik gorako biztanle guztien botoekin. 2003tik hona, Alberto Ruiz-Gallardon izan da hiriburuko alkate.
Hiria 21 barrutitan dago zatituta, era berean auzotan antolatuta daudenak. Barruti bakoitza "Barrutiko Udal Batzordea" deituriko organoak administratzen du, hiritarren partizipazioa bideratzea helburu duena, hain zuzen ere. Madrilen azken zatiketa administratiboa 1988koa da, eta hurrengoko barruti eta auzotan banatzen du hiria:
- Centro: Palacio, Embajadores, Cortes, Justicia, Universidad, Sol.
- Arganzuela: Imperial, Acacias, Chopera, Legazpi, Delicias, Palos de Moguer, Atocha.
- Retiro: Pacífico, Adelfas, Estrella, Ibiza, Jerónimos, Niño Jesús.
- Salamanca: Recoletos, Goya, Fuente del Berro, Guindalera, Lista, Castellana.
- Chamartín: El Viso, Prosperidad, Ciudad Jardín, Hispanoamérica, Nueva España, Castilla.
- Tetuán: Bellas Vistas, Cuatro Caminos, Castillejos, Almenara, Valdeacederas, Berruguete.
- Chamberí: Gaztambide, Arapiles, Trafalgar, Almagro, Vallehermoso, Ríos Rosas.
- Fuencarral-El Pardo: El Pardo, Fuentelarreina, Peñagrande, Barrio del Pilar, La Paz, Valverde, Mirasierra, El Goloso.
- Moncloa-Aravaca: Casa de Campo, Argüelles, Ciudad Universitaria, Valdezarza, Valdemarín, El Plantío, Aravaca.
- Latina: Los Cármenes, Puerta del Ángel, Lucero, Aluche, Las Águilas, Campamento, Cuatro Vientos.
- Carabanchel: Comillas, Opañel, San Isidro, Vista Alegre, Puerta Bonita, Buenavista, Abrantes.
- Usera: Orcasitas, Orcasur, San Fermín, Almendrales, Moscardó, Zofío, Pradolongo.
- Puente de Vallecas: Entrevías, San Diego, Palomeras Bajas, Palomeras Sureste, Portazgo, Numancia.
- Moratalaz: Pavones, Horcajo, Marroquina, Media Legua, Fontarrón, Vinateros.
- Ciudad Lineal: Ventas, Pueblo Nuevo, Quintana, La Concepción, San Pascual, San Juan Bautista, Colina, Atalaya, Costillares.
- Hortaleza: Palomas, Valdefuentes, Canillas, Pinar del Rey, Apóstol Santiago, Piovera.
- Villaverde: San Andrés, San Cristóbal, Butarque, Los Rosales, Los Ángeles.
- Villa de Vallecas: Casco Histórico de Vallecas, Santa Eugenia.
- Vicálvaro: Casco Histórico de Vicálvaro, Ambroz.
- San Blas: Simancas, Hellín, Amposta, Arcos, Rosas, Rejas, Canillejas, Salvador.
- Barajas: Alameda de Osuna, Aeropuerto, Casco Histórico de Barajas, Timón, Corralejos.
[aldatu] Ikustekoak
[aldatu] Museoak
Madrilek museo garrantzitsuak ditu, hiriko gune-turistiko nagusienak direnak, hain zuzen ere. Ezagunenak artearen hirukia osatzen duten hiru museoak dira:
- Pradoko Museoa: Espainiako margolan museo garrantzitsuena da eta Europako nagusienetariko bat ere. XX. mende aurreko pinturan bereizten da, batez ere margolan italiar, espainiar eta flamenkoan. Bertan gordetako bilduma inportanteenak Velázquez, Goya, El Greco edo Van der Weyden margolarienak dira. Margoen artean, nabarmenenak Las Meninas, La Fragua de Vulcano, El Descendimiento... edota Bosco-ren El jardín de las delicias aruki daitezke.
- Thyssen-Bornemisza Museoa: Munduko arte-biduma pribatu handienetarikoa da. Kronologikoki antolatuta daude bildumok, Pizkundean hasi eta XX. mendean amaituta. Bigarren solairuan, Pizkundea, Klasizismoa eta Quattrocentoan zehar ibilbide bat egiten du, eta Europako margolari garrantzitsuenei dedikatutako galeria bat ere badu: Tiziano, Tintoretto, El Greco, Durero eta Jan Van Eyck besteak beste. Beheko solairuan, XX. mendeko artelanak biltzen dira, kubismotik hasi Pop Art mugimendua arte, Picasso bezalako artista nagusien obrak haien artean.
- Reína Sofía Museoa: XX. mendeko arte espainiarraren museo nazionala da. Pablo Picasso eta Salvador Dalí bezalako artisten bildumak ditu, Picassoren Gernika lanik ezagunena delarik. Joan Miró, Julio González, Eduardo Chillida, Pablo Palazuelo, Antoni Tàpies, Pablo Gargallo, Lucio Muñoz, Luis Gordillo edo Jorge Oteiza artisten lanak ere aurki daitezke museo honetan.
[aldatu] Parkeak
Madril biztanle bakoitzeko gune berde gehien duen Europako hirietako bat da (70 metro koadro). Horien artean ezagunenak hauexek dira:
- Parque del Buen Retiro: Hiriaren erdialdean kokatuta dago, eta 118 hektareako azalera du.
- Casa de Campo: Moncloa-Aravacako barrutian kokatuta dago, eta hiriko parkerik handiena da, 1.722,60 hektareako azaleraduna.
- Parque del Oeste.
- Parque del Capricho.
- Real Jardín Botánico.
- Parque Juan Carlos I.
- Dehesa de la Villa.
- Parque de Enrique Tierno Galván.
[aldatu] Etxeorratzak
Hauek dira Madrilgo hirian dauden etxeorratz garaienak:
Sailkapena | Eraikina | garaiera | Solairu kopurua | Inaugurazio urtea |
---|---|---|---|---|
1 | Torre Caja Madrid | 250 m | 45 | 2007 |
2 | Torre de Cristal | 249 m | 45 | 2007 |
3 | Torre Sacyr Vallehermoso | 236 m | 52 | 2007 |
4 | Torrespaña | 231 m | 4 eta zutoina | 1982 |
5 | Torre Espacio | 223 m | 53 | 2007 |
6 | Torre Picasso | 157 m | 43 | 1988 |
7 | Torre de Madrid | 142 m | 34 | 1957 |
8 | Torre Europa | 121 m | 35 | 1985 |
9 | Edificio España | 117 m | 25 | 1953 |
10 | Puerta de Europa I eta II | 114 m | 26 | 1996 |
[aldatu] Musika
- Aretoak: Teatro Real.
- Orkestrak: Espainiako Orkestra Nazionala.
[aldatu] Garraioak
[aldatu] Autobideak
Madrilgo autobide nagusiek ibilbide erradiala dute. Garrantzitsuenak honako hauek dira:
- A-1: Madril - Aranda de Duero - Burgos - Miranda Ebro - Gasteiz - Donostia
- A-2: Madril - Guadalajara - Zaragoza - Lleida - Bartzelona
- A-3: Madril - Valentzia
- A-4: Madril - Kordoba - Sevilla - Jerez de la Frontera - Cadiz
- A-5: Madril - Talavera de la Reina - Merida - Badajoz - Portugalgo muga
- A-6: Madril - Segovia - Avila - Valladolid - Lugo - Coruña
Madrilgo hiriak, gainera, inguratzen dituen errepideak ere baditu. Hauek hiriko eta gune metropolitarreko leku ezberdinen artean garraiatzea ahalbidetzen dute, hiri barrutik pasatu beharrik gabe. Honako hauek dira:
- M-30: hiriaren erdigunea inguratzen du.
- M-40: hiriaren egoitzaldea inguratzen du.
- M-45: udalerri osoa inguratzen du.
- M-50: gune metropolitarra inguratzen du.
[aldatu] Metroa
Sakontzeko, irakurri: Madrilgo metroa
Une honetan, Madrileko metro-sarea Europako handienetarikoa da, Londres eta Parisen atzetik, beti ere.
Metro-sareak 226.729 km luze da eta 13 lineek osatzen dute(12 linea + adar bat). Horietatik bederatzi Madrileko udalerrian bertan daude bere osotasunean, hiru partzialki ibiltzen dira udalerritik kanpo, eta beste linea bat bere osotasunean dabil Madrileko hiritik kanpo. 238 geltoki ditu metroak eta horien artean, 151 sinpleak dira, 26 geltoki-bikoitz, 10 hirukoitz eta geltoki laukoitz bat (Avenida de América). Horrez gain, hiru tranbia linea gehitu beharko lirateke eta Renfe Aldirikoak zerbitzuarekin lotunea duten 19 geraleku ere.
2000ko ekainean, "Metro Sur" deituriko linea jarri zen abian. Linea honen helburua Madril hiria eta Erkidegoko hegoaldeko hiriak lotzea da. Ibilbide zirkularra du, Móstoles, Leganés, Fuenlabrada edota Getafe udalerriak haien artean eta hiriburuarekin batera lotuz. Milioi bateko biztanleriari eskaintzen dio zerbitzu eraginkor, arin eta ekologikoa "Metro Sur"-ek.
Datozen urteotan, Madrileko metroa izugarri handitzeko asmoa dago, hiriburuko biztanle guztiek metro-geltoki bat euren etxeetatik hurbil edukitzeko aukera izateko.
[aldatu] Trenak
Renfe da Madrildik igarotzen diren tren guztiez arduratzen den enpresa. Geltokirik garrantzitsuenak Madrid-Atocha geltokia eta Madrid-Chamartín geltokia dira, Merkantzien garraiorako, ordea, Vicalvaroko geltokia da ezagunena.
[aldatu] Autobusak
Hiri barruko autobusen kudeaketaz CTM eta EMT arduratzen dira, guztira 2.000 auto eta 194 linea dituelarik. Ibilbide luzeko autobusentzako geltokirik garrantzitsuenak Avenida de America eta Mendez Alvarokoa dira.
[aldatu] Hegazkinak
Madrilgo aireportu nagusia Barajasko aireportua da (IATA: MAD, OACI: LEMD), hiriaren ipar-ekialdean kokatuta dagoena, erdialdetik 12 kilometrora. 1928an hasi zen zerbitzua eskaintzen, ofizialki 1931n inauguratu zen arren.
Bigarren mailako aireportu bat ere badu Madrilek, Cuatro Vientoskoa, nagusiki erabilpen militarra duena.
[aldatu] Hedabideak
Egunkari orokor nagusien artean "ABC", "El Mundo", "El Pais" eta "La Razon" nagusitzen dira, eta kirol egunkarien artean "As" eta "Marca".
[aldatu] Kirolak
- Futbol taldeak:
- Real Madrid
- Atletico de Madrid
- Rayo Vallecano
- Real Madrid Castilla
- Saskibaloi taldeak
- Club Baloncesto Estudiantes
- Real Madrid
[aldatu] Senidetutako hiriak
- Asuncion, Paraguai
- Berlin, Alemania
- Belgrado, Serbia
- Bogota, Kolonbia
- Budapest, Hungaria
- Buenos Aires, Argentina
- Brusela, Belgika
- Bordele, Frantzia
- Caracas, Venezuela
- Guatemala Hiria, Guatemala
- Habana, Kuba
- La Paz, Bolivia
- Lima, Peru
- Lisboa, Portugal
- Managua, Nikaragua
- Manila, Filipinak
- Mexiko Hiria, Mexiko
- Montevideo, Uruguai
- Mosku, Errusia
- Mostoles, Espainia
- Nuakchott, Mauritania
- New York, Ameriketako Estatu Batuak
- Panama Hiria, Panama
- Paris, Frantzia
- Pekin, Txina
- Praga, Txekiar Errepublika
- Quito, Ekuador
- Rabat, Maroko
- Rio de Janeiro, Brasil
- Erroma, Italia
- San Jose, Costa Rica
- San Juan, Puerto Rico
- San Salvador, El Salvador
- Txileko Santiago, Txile
- Santo Domingo, Dominikar Errepublika
- Sarajevo, Bosnia-Herzegovina
- Sofia, Bulgaria
- Tegucigalpa, Honduras
- Varsovia, Polonia
[aldatu] Madrildar ezagunak
- Gregorio Marañon (1887-1960), medikua.
- Placido Domingo (1941-), tenorea.
- Joaquin Sabina (1949-), abeslaria.
- Emma Suarez (1964-), aktorea.
- Alejandro Sanz (1968-), abeslaria.
- Ismael Serrano (1974-), abeslaria.
- Elsa Pataky (1976-), aktorea
[aldatu] Ikus, gainera
- Madrilgo Euskal Etxea: Jovellanos kalea, 3.
- Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak
[aldatu] Kanpo loturak
Madrilgo Erkidegoko udalerriak | ||
---|---|---|
La Acebeda • Ajalvir • Alameda del Valle • El Alamo • Alcala de Henares • Alcobendas • Alcorcon • Aldea del Fresno • Algete • Alpedrete • Ambite • Anchuelo • Aranjuez • Arganda del Rey • Arroyomolinos • El Atazar • Batres • Becerril de la Sierra • Belmonte de Tajo • El Berrueco • Berzosa del Lozoya • Boadilla del Monte • El Boalo • Braojos • Brea de Tajo • Brunete • Buitrago del Lozoya • Bustarviejo • Cabanillas de la Sierra • La Cabrera • Cadalso de los Vidrios • Camarma de Esteruelas • Campo Real • Canencia • Carabaña • Casarrubuelos • Cenicientos • Cercedilla • Cervera de Buitrago • Chapineria • Chinchon • Ciempozuelos • Cobeña • Collado Mediano • Collado Villalba • Colmenar de Oreja • Colmenar del Arroyo • Colmenar Viejo • Colmenarejo • Corpa • Coslada • Cubas de la Sagra • Daganzo de Arriba • El Escorial • Estremera • Fresnedillas de la Oliva • Fresno de Torote • Fuenlabrada • Fuente el Saz de Jarama • Fuentidueña de Tajo • Galapagar • Garganta de los Montes • Gargantilla del Lozoya y Pinilla de Buitrago • Gascones • Getafe • Griñon • Guadalix de la Sierra • Guadarrama • La Hiruela • Horcajo de la Sierra • Horcajuelo de la Sierra • Hoyo de Manzanares • Humanes de Madrid • Leganes • Loeches • Lozoya • Lozoyuela-Navas-Sieteiglesias • Madarcos • Madril • Majadahonda • Manzanares el Real • Meco • Mejorada del Campo • Miraflores de la Sierra • El Molar • Los Molinos • Montejo de la Sierra • Moraleja de Enmedio • Moralzarzal • Morata de Tajuña • Mostoles • Navacerrada • Navalafuente • Navalagamella • Navalcarnero • Navarredonda y San Mames • Navas del Rey • Nuevo Baztan • Olmeda de las Fuentes • Orusco de Tajuña • Paracuellos del Jarama • Parla • Patones • Pedrezuela • Pelayos de la Presa • Perales de Tajuña • Pezuela de las Torres • Pinilla del Valle • Pinto • Piñuecar-Gandullas • Pozuelo de Alarcon • Pozuelo del Rey • Pradena del Rincon • Puebla de la Sierra • Puentes Viejas • Quijorna • Rascafria • Redueña • Ribatejada • Rivas-Vaciamadrid • Robledillo de la Jara • Robledo de Chavela • Robregordo • Las Rozas de Madrid • Rozas de Puerto Real • San Agustin del Guadalix • San Fernando de Henares • San Lorenzo de El Escorial • San Martin de la Vega • San Martin de Valdeiglesias • San Sebastian de los Reyes • Santa Maria de la Alameda • Santorcaz • Los Santos de la Humosa • La Serna del Monte • Serranillos del Valle • Sevilla la Nueva • Somosierra • Soto del Real • Talamanca de Jarama • Tielmes • Titulcia • Torrejon de Ardoz • Torrejon de la Calzada • Torrejon de Velasco • Torrelaguna • Torrelodones • Torremocha de Jarama • Torres de la Alameda • Tres Cantos • Valdaracete • Valdeavero • Valdelaguna • Valdemanco • Valdemaqueda • Valdemorillo • Valdemoro • Valdeolmos-Alalpardo • Valdepielagos • Valdetorres de Jarama • Valdilecha • Valverde de Alcala • Velilla de San Antonio • El Vellon • Venturada • Villa del Prado • Villaconejos • Villalbilla • Villamanrique de Tajo • Villamanta • Villamantilla • Villanueva de la Cañada • Villanueva de Perales • Villanueva del Pardillo • Villar del Olmo • Villarejo de Salvanes • Villaviciosa de Odon • Villavieja del Lozoya • Zarzalejo |