Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Bartzelona - Wikipedia, entziklopedia askea.

Bartzelona

Wikipedia(e)tik

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Bartzelona (argipena)

Bartzelona

Katalunia
Bartzelonako bandera Bartzelonako armarria
Izen ofiziala Barcelona
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea

Espainia
Katalunia
Bartzelonako probintzia
Barcelones
Posta-kodea 08xxx
Koordenatuak 41°24′N 2°10′E / 41.4, 2.167
Garaiera 9 m
Eremua 100,39 km2
Biztanleria 1.593.075 (2005)
Dentsitatea 15.868,86 bizt/km2
Distantzia 0 km Bartzelonara
Sorrera K.a. 15 erromatar castruma
Herritarra bartzelonar
Alkatea Jordi Hereu i Boher (PSC)
www.bcn.cat

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelones eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua.

Espainiako bigarren hiri garrantzitsuena eta Europar Batasuneko seigarren metropoli-barrutirik handiena da.

Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrotara. 2004. urtean, 2.000.000 biztanle zituen.

1992ko Joko Olinpikoak bertan ospatu ziren eta 2004an Kulturen Forum Unibertsala.

Familia Santuaren tenplua
Familia Santuaren tenplua

Eduki-taula

[aldatu] Kokapen geografikoa

Bartzelona (katalanez eta gazteleraz: Barcelona), Catalunya-ko Autonomi Erkidegoko hiriburua da, eta izen bereko probintziarena ere, Espainiako ipar-ekialdean kokatua. Mediterraneo Itsasoaren ertzean eta Pirinioeen hegoaldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil. Lautada baten eraikita, itsasoak(ekialdean), Collserola mendikateak(mendebaldean), Llobregat ibaiak(hegoaldean) eta Bésos ibaiak(iparraldean) mugatzen dute.

1.605.602ko biztanleriarekin (ikus, INE 2006ko datuak), Bartzelona Espainiako bigarren hiririk jendetsuena da, eta Europar Batasuneko hamargarrena. Bartzelonako Eremu Metropolitarra, 36 udalerrik osatuta, 3.161.081ko biztanleria dauka eta 633 km²-ko azalera. Hala ere, Bartzelonako influentzia harago helduko zen, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere.

Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean eratu eta proiektatzera lagundu dutena. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004. urtean, Fòrum de les Cultures deituriko ekitaldi erraldoia ospatu zen Kataluniako hiriburuan.

[aldatu] Barrutiak

Bartzelonako barrutiak
Bartzelonako barrutiak

Bartzelona 10 barruti desberdinetan banatzen da. Barruti bakoitzak konpetentzia propioak ditu, hiri osoko politika deszentralizatzen laguntzen dutenak. Biztanleek haien iradokizunak eta parte hartzea helarazten dituzte aipatutako barrutietan. Barruti gehienak udalerri independenteak izan ziren garai batean, geroxeago, XIX eta XX.mendeetan, Bartzelona hiriari anexionatuko zirenak, eta oraindik ere haien izaera propioa mantentzen dutenak.

Bartzelonako 10 barrutiak honako hauek dira:

  1. Ciutat Vella: Hirigune historikoa da. Bartzelonako gunerik zaharrena da, XIX. eta XX. mendeetan ondoko udalerriak lotu arte hiria osatzen zuen bakarra, hain zuzen ere. El Raval, Barri Gòtic, Antic Palaus (Sant Pere, Santa Caterina, el Born eta La Ribera auzo ez-ofizialek osatuta) eta La Barceloneta aglutinatzen ditu.
  2. Eixample: Ciutat Vella, Sants, Gràcia eta Sant Andreu de Palomar aintzinako herrien arteko lautadan kokatuta dago. Ildefons Cerdà arkitekto katalanak burutu zuen gune honen urbanizazioa XIX.mendearen amaieran, kale perpendikularrez. Sant Antoni, Esquerra de L'Eixample, Dreta de l'Eixample, Sagrada Família eta el Fort Pienc auzoak ditu bere baitan.
  3. Sants-Montjuic: La Marina del Prat Vermell, La Marina del port, La Font de la Guatlla, el Poble Sec, Hostafrancs, la Bordeta, Sants eta Sants-Badal auzoek osatuta.
  4. Les Corts: Les Corts, Pedralbres eta Maternitat i Sant Ramon auzoek osatuta.
  5. Sarrià-Sant Gervasi: Sarrià, Sant Gervasi, La Bonanova, Putxet i Farro, Vallvidrera, Tibidabo eta Les Planes auzoek osatuta, aintzinako Sant Gervasi de Cassoles herria dira gaur egun
  6. Gràcia: Aintzinako Gràciako uri independientea. Gaur egun, Gràcia Nova, La Salut, El Coll, Vallcarca i Els Penitents auzoek osatzen dute.
  7. Horta-Guinardó: Horta, La Clota, la Vall d'Hebron, Montbau, Sant Genís dels Agudells, la Teixonera, el Carmel, la Font d'en Fargas, Can Baró, el Guinardó auzoek osatuta.
  8. Nou Barris: Vallbona, la Ciutat Meridiana, Torre Baró, Canyelles, les Roquetes, la Trinitat Nova, Can Peguera, la Guineueta, el Verdum, la Prosperitat, el Turó de la Peira, Porta eta Vilapicina auzoek osatuta.
  9. Sant Andreu: Sant Andreu, La Sagrera, la Trinitat Vella, Baró de Viver, el Congrés i els Indians, Navas eta Bon Pastor auzoek osatuta
  10. Sant Martí: Sant Martí de Provençals, El Clot, El Camp de l'Arpa del Clot, la Verneda i La Pau, el Fort Pienc, el Poblenou, el Parc i Llacuna del Poblenou, la Vila Olímpica del Poblenou, els Provençals del Poblenou, El Besòs i el Maresme, Diagonal Mar eta Front Marítim del Poblenou auzoek osatuta.

Barrutien gaur egungo banaketa Bartzelonako Udalak proposatutakoa izan zen, 2006. urtearen amaieran eta 2007. urtearen hasieran berretsia.

[aldatu] Ikustekoak

Bartzelonako 270ºko ikuspegia Güell parketik
Bartzelonako 270ºko ikuspegia Güell parketik

[aldatu] Gizateriaren Ondare izendatutako lekuak

Honako hauek dira UNESCOk Bartzelonan Gizateriaren Ondare izendatu dituen lekuak:

  • Milà Etxea
  • Sant Pauko Ospitalea
  • Güell Jauregia
  • Kataluniar Musikaren Jauregia
  • Güell Parkea
  • Vicens Etxea
  • Batlló Etxea
  • Familia Santuaren tenplua

[aldatu] Beste eraikin interesgarri batzuk

[aldatu] Garraioak

Bartzelonako aireportuak lotzen du hiria munduko hainbat hirirekin. Urtean 25-30 milioi pertsonak erabiltzen dute, Kataluniako aireporturik nagusia, Espainiako bigarren handiena eta Europa osoko bederatzigarren garrantzitsuena izanda. El Prat de Llobregaten dago kokatuta.

Bartzelonako portuak komunikatzen du itsasoz Bartzelona Mediterraneoko beste hiri batzuekin.

Hiri barneko garraiobideen artean Bartzelonako metroa azpimarratzekoa da. 1924an inauguratua, gaur egun 9 linea ditu.

[aldatu] Bartzelonar ezagunak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Egunkariak

[aldatu] Argazki galeria

[aldatu] Erreferentziak

  • Euskal Etxea-Centre Cultural: Placeta Montcada, 1-3, behealdea.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bartzelona
Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com