El Liceu
Wikipedia(e)tik
Gran Teatre del Liceu Bartzelonan dagoen antzokia eta opera aretoa da. Ciutat Vellako barrutian dago kokatuta.
Mota honetako lekurik garrantzitsuenetarikoa da Katalunian eta Europan orokorrean.
[aldatu] Historia
- 1838an Liceo Filarmónico Dramático de S.M. la Reina Isabel II elkartea sortu zuten Bartzelonan.
- 1847ko apirilaren 4an inauguratu zuten "Liceo" elkarteko eraikina, Miquel Garriga i Roca arkitektoak egindakoa. Urte hartako azaroaren 20an "Cercle del Liceu" elkartea abiatu zuten. Gaur egun 1.100 bazkide inguru ditu.
- 1861n sute batek erebat kiskali zuen antzokia.
- 1893n Santiago Salvador izeneko anarkistak bonba bat jaurti zuen aretoan eta 20 hildako eragin zuen.
- 1994ko urtarrilaren 31n sute handi batek eraikina suntsitu zuen.
- 1999ko urriaren 7an, bost urte geroago, berriro zabaldu zuten.