Arkitektura
Wikipedia(e)tik
Arkitektura giza-habitataren espazioaren diseinuaz arduratzen den zientzia eta artea da, bereziki eraikin eta egituren diseinuaz. Gaur egun arkitekturaren diziplinatik kanpo kontsideratu arren, bai hirigintza bai obra zibilen ingeniaritza oso estuki lotuta daude arkitektoen zereginarekin. Izan ere, arkitektura oso diziplina zabala da, artea eta teknika batzen dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Arkitektura terminoa latineko architectura terminotik omen dator, eta hau, era berean, arkitekton (αρχιτεκτων) izen grekeratik. Azken honek eraikitzaile nagusi edo esan nahi du.
[aldatu] Arkitekturaren teoria
Vitruvio antzinako arkitektoak (I. mendea K.a.) "De Architectura" liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: Firmitas, Utilitas, Venustas (Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai hauen orekan aurki daiteke eta oreka honetatik kanpo ez litzateke egongo "benetako arkitekturarik".
Pizkundean, Leon Battista Albertik hamar liburuz osatutako "De Re Aedificatoria" arkitektura-tratatu ezaguna idazten du, Vitruvioren ideiak birmoldatuz, eta proportzioaren garrantzia azpimarratuz.
XIX. mendearen hasieran, Jean-Nicolas-Louis Durand frantziarrak eragin handiko "Precis des lecons d'architecture données à l'ecole polythechnique" argitaratzen du, arkitektura konposatzeko errezeta-liburu bat dena. Bertan, Durandek eraikin bat zati ezberdinen batuketa gisa azaltzen du.
1923an, XX. mendeko arkitektorik famatuena den Le Corbusierrek arkitekturaren beste definizio hau eman zuen: "Arkitektura zera da, bolumenen joku zuhurra argipean". Horrela, argiaren eta eraikinen bolumetriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.
Le Corbusier bera Mugimendu Moderno izeneko korrontearen teorikoetako bat izan zen, beste arkitekto batzuekin batera. Mugimendu horrek XX. mendean arkitekturaren hizkuntzan izugarrizko aldaketa ekarri zuen, material eta teknika berrien eskutik (hormigoi armatua, altzairua, beira...).
[aldatu] Arkitektura gaur egun
Azkeneko urteak iraultza digitalaren urteak izan dira arkitekturaren esparruan. Ordenagailu bidezko diseinua erabat hedatu da, eta konputagailua adierazpen-tresna izateaz gain forma berrien sortzaile ere bihurtzen ari da. Honen adibide aipagarrienetako bat Frank Gehryren Bilboko Guggenheim Museoa da.
Gaur egun arkitektura kontzeptua beste jarduera batzuetan ere erabiltzen da, batik bat, sistema konplexuen diseinuaz hitz egitean: Konputagailuen arkitektura, Software arkitektura, esaterako.
[aldatu] Euskal Herriko arkitektoak
- Rafael Aburto
- Eugenio Aginaga
- Jose Manuel Aizpurua
- Eduardo Arroyo
- Rafael Basterretxea
- Ricardo Bastida
- Juan Daniel Fullaondo
- Jose Goikoa
- Inazio Ibero
- Patxi Mangado
- Rafael Moneo
- Justo Antonio Olagibel
- Luis Peña Gantxegi
- Francisco Javier Saenz de Oiza
- Manuel Maria Smith Ibarra
- Secundino Zuazo
[aldatu] XX eta XXI mendeko arkitekto garrantzitsu batzuk
|
|
|
|
[aldatu] XX mendea baino lehenagoko Arkitekto Garrantzitsu batzuk
|
|
[aldatu] Sariak
- Pritzker saria
- Arkitekturako Munibe Saria
[aldatu] Euskal Herriko Arkitektura Eskolak
- EHU-ko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskola