Michelangelo
Wikipedia(e)tik
Michelangelo Buonarroti, batez ere Michelangelo izen soilaz ezaguna, (Caprese, Toskana, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra zen. Nahiz eta arteez haraindi gutxitan igaro, landu zituen arloetan hain malgutasun handikoa izan zen, ezen Pizkundeko gizontzat hartzen den, garaikide eta etsai zen Leonardo da Vincirekin batera.
Michelangeloren ekoizpena bizitza luzean zehar sekulakoa izan zen eta dirauten eskutitz, marrazki eta zirriborroak kontuan hartuz, ondoen dokumentatutako XVI. mendeko artista da. Bere bi artelan ezagunenak, Pietà eta David, 30 urte bete baino lehen zizelkatu zituen. Nahiz eta margolaritzari buruz iritzi txar samarra izan, Michelangelok eragin handienetako bi artelan margotu zituen: Kapera sistinoko sabaiko Genesiaren pasarteak eta aldare hormako Azken Epai Eguna, biak freskoak. Geroago, San Petri basilikako kupula eraiki zuen Vatikanoan bertan eta arkitektura klasikoa irauli pilastren ordena erraldoia erabiliz.
Michelangeloren bikaintasunaren erakusgarri dira hari buruzko bi biografia, artean bizirik zela. Horietako batek, Giorgio Vasari arkitektoarenak, proposatzen zuen Michelangelo Pizkundeko arte guztien gaina eta bikaina zela, mendeetan zehar iraun zuen ikuspegia berau. Bizirik zela, Il Divino ezizena jaso zuen. Garaikideek goraipatzen zuten ezaugarrietako bat haren terribilità zen, handitasun txundigarri antzeko bat, ondoren etorri ziren artistek imitatzen saiatu zirena eta Mendebaldeko hurrengo arte mugimendu nagusia sortarazi zuena: Manierismoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
[aldatu] Gaztaroa
Eskulturarako zeuzkan "dohainak" oso gaztetik erakutsi zituen, 1488an Ghirlandaioren tailerrean sartu zen haren aurkakotasuna eduki arren, han zortzi urte igaro zituen ikasle bezala, honen ostean Bertoldo di Giovanniren babesean Medicien San Franciscoren lorategira joaten zen han zeuden antzinako eskulturak ikertzeko. Bere lehenengo obrak Lorenzo Mediciren mirespena lortu zuten, eta honek bere jauregian hartu zuen, han Polizitittiano eta Medicien inguruko beste artista errealistekin aurkitu zen eta, geroago bere obra hainbeste eragina izan zuten Platonen teoria absolutistekin.
1490 eta 1502ren artean bere lehenengo marrazkiak egiten ditu, Massacio eta Giorgioren fresko gotikoei buruzko ikerketak, eta bere lehenengo erliebeak, Florentzian, Buonarroti etxean dauden Ama Birjina apezpikutzatuta( «Eskailako Ama Birjina») eta Zentauroen gudua. Hauetan bere estiloa nabarmentzen hasten da eta arte klasikoarekin lotura zehatzagoa ere sumatzen da.
[aldatu] Helduaroa
Lorenzo Bikainaren ondoren 1494n, Michelangelo Florentziatik aldentzen da, Bolognan denboraldi bat igarotzen eta han zenbait obra zizelkatzen ditu Jacobo della Querciaren lana eragipen bezala hartuz. 1496an Romara joatea erabakitzen du, artistikoki oso bizia izan zen hamarkada bat hasten, eta hogeita hamar urteekin jadanik donetsitako artista zen.
1501 baino lehen Vatikanoko Errukia eta Bargelloren Bakoa zizelkatutak zeuzkan dagoeneko, eta hurrengo urtean Tondo Pittia burutu zuen. Garai hartakoak ere badira Cascinako Gudua eta David, zizelkaduraren maisu-lana, Florentziako Udaletxearen aurrean kokatuta, Pizkundearen ideien adierazpenean bihurtzen.
1505eko martxoan, Julio II.ak bere hil-monumentuaren ardura ematen dio eta honek egundoko arkitektura eta zizelkadura esparru baten asmoa izan zuen. Miguel Angel lan honegatik gogo bizitan jarrita, Carraran zortzi hilabete ematen ditu, haitzurdinaren aukeraketa eta erauzketa pertsonalki egiteko, baina Erromara bueltatzean Aita Santuak, Bramanteren San Petri basilikarako zeukan planoengatik erakarrita, mausoleoaren planoak artxibaturik utzita zeuzkan. 1506an Michelangelo, haserre Erroma uzten du eta Florentziara doa, baina azkenean eta eskumikatzearekin mehatxuaz Aita Santuarekin Bolognan batzartu egiten da. 1508an Kapera sistinoaren gangaren apainketa hartzen du, lan honen freskoak lau urte eramaten diote. Margotutako egitura erraldoi bat egiten du, pertsonai gihartsuekin. Gangaren gai biblikoan, Michelangelok, Pizkundearen artearen ikurra bilakatuko zen Genesiaren ulerkuntza tartean jartzen du.
Julio IIaren heriotzaren ondoren 1513ko maiatzean, Aita Santuaren mausoleoa aurrera eramateko bigarren saiakera egiten du. Horretarako, terrebilità michelangelescaerakusten duten bi esklabuen eta Moises eskulturak zizelkatzen ditu, baina bigarren saiakera hau ere ez zuen aurrera egin.
1520tik aurrera eta 1530era arte, Michelangelo, Florentzian, San Lorenzoren Sakristia berria eta Laurenziar Liburutegiaren eraikuntzari eman zion.
1534an Florentzia utzi egiten du eta Erroman finkatzen da, han Sistotar Kaperaren aldarerako Klemente VIIIren enkargua hartzen du eta hartan Azken Epai Eguna egiten du 1536 eta 1541aren bitartean.
[aldatu] Azken urteak
Bere bizitzaren azken 20 urteotan Michelangelo arkitektura lanetara lotzen da gehien bat, Laurenziar Liburutegiaren, Kapitoliaren enparantzaren berregituratzearen, Sforza kaperaren eta Farnese Jauregiaren lanak bideratzen; eta beste gauza guztien gain, San Petri Vatikanokoaren amaiera. Haren azken eskulturak ere Palestrinako Errukia edota Rondanini Errukia garai honetakoak dira.
Olerkari bezala, Michelangelo, hirurehun inguru konposizio utzi ezituen, XVI. mendeko lirikan oso garrantzitsuak.
Michelangeloren lana berpizkundearen artearen puntu goienekotzat hartua, haren amaiera ere izan zen. Haren eskulturak, margoak eta bere arkitektura ezer baino gehiago mirestutak izan ziren, aintzinakoen sortzeak eta natura bera ere baino handiagoak direla pentsatzen da.
Ia hogei urtetan lan egin zuen Vatikanoko basilikaren proiektuak, harentzat Bramantek egindako proiektu bera aisatzen zuen eta gurutze greziarra eta ganga handia mantendu arren ezin izan zuen amaiturik ikusi. Horretarako beste arkitekto bat, Maderno, ordezkatu zuen azken auzialdian.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
[aldatu] Eskultura
- Familia Santua eta San Joan Bataiatzailea haurra, Florentzia
- Eskailerako Ama Birjina (Madonna della scala, 1490-1491, Casa Buonarroti, Florentzia.
- Zentauroen gudua (Battaglia dei centauri), 1491-1492, Casa Buonarroti, Florentzia.
- Kristo gurutziltzatua (Crocifisso ligneo), 1492-93, Casa Buonarroti, Florentzia.
- Aingerua argimutila eusten, 1495. San Domenico basilika, Bologna.
- Bako mozkor, 1496-97, Bargello Museoa, Florentzia.
- Vatikanoko Pietà, 1498-1500, San Petri Vatikanokoa, Erroma. Eskultura piramide itxurakoa da, Ama Birjina ardatz bertikalean eta Kristo hila ardatz horizontalean.
- Ama Birjina Haurrarekin (Madonna col Bambino)edo Brujasko Ama Birjina, 1498-1501, Brujas,
- Lau estatua Sienako katedraleko aldarean: San Petri, San Paulo, San Pio eta San Gregorio (1501).
- David, 1501-1504, Galleria della Accademia, Florentzia. 1501eko abuztuan, Artilearen Antzeko kontsulek David bat egiteko eskaera egin zioten. Garai hartan berritzailea izan zen oso, ohiko ikonografiatik aldentzen zena, gizon gaztea eta biluzik irudikatzen baitzuen, lasai baina tenkatua, ekiteko prest.
- Tondo Taddei, 1502 inguru, Royal Academy, Londres.
- Tondo Pitti, 1503 inguru, Bargello Museoa, Florentzia.
- San Mateo, 1506 inguru, Galleria della Accademia, Florentzia.
- Julio II.aren estatua para Bolonia, 1508, brontzezkoa, 1511an suntsitua.
- Garaipena, 1527-1530 inguru, Palazzo Vecchio, Florentzia.
- Bruto, 1540 inguru, Bargello Museoa, Florentzia.
- Medicitarren hilobiak.
- Julio II.aren hilobia, Vincoli, Erroma. Amaitu gabea dago, baina bertan dago Moises eskultura eta bertako ziren Louvren daude Esklaboak.
- Florentziako katedraleko Pietà (Pietà dell'Opera del Duomo), 1550-1553, Museo dell'Opera del Duomo Florentzia.
- Pietà Rondanini, 1552-1564, Museo del castello Sforcesco, Milan. 1552. urtean egindako amaitu gabeko lana da eta 1561. urtean Antonio del Francese eman zion.
[aldatu] Arkitektura
- San Lorenzo basilikaren fatxada (eraiki gabe), 1515-1519, Florentzia. 1515. urtean Leon X aita santuak Florentzia bisitatu zuen eta, etorrera ospatzeko, San Lorenzo elizaren aurrealde amaitu gabea fatxada iragankor batez estali zen, Jacopo Sansovino eta Andrea del Sartok burutua. Orduan, aita santuak lehiaketa bat egitea erabaki zuen, Medicitarren babespean, fatxada eta familiaren hilobia eraikitzeko. Micheangelok irabazi zuen, kontraerreformako erretaula itxura zuen fatxada proposatuz, Italia osoko arkitektura eta eskultura irudikatuko zuena. Kontratua 1520an desegin zen, eraikuntza lanen zaitasuna eta kostu handiak zirela-eta.
- Sakristia Berria (Sagrestia Nuova), Medicitarren Kaperak (Capelle Medicee', 1519-1529, Florentzia. Bertan daude hilobi-monumentu ezagunak. 1519. urtean Medici familiak bigarren hilobi-kapera eraikitzeko eskatu zioten, San Lorenzo elizan, Sagrestia Nuova izenekoa. Bertan hilobiratu nahi zituzten Giuliano kapitaina (Nemoursko dukea) eta Lorenzo kapitaina (Urbinokoa) hilberriak, baita Lorenzo eta Giuliano Medici Bikainak ere. Hasieran, monumentua aretoaren erdian bakandua bururatu zuen, baina komisio-emaileekin hitz egin ondoren aldatu egin zuen. Horrela, kapitainen hilobiak alboko hormen erdian ezarri zituen eta Bikainenak aldare aurreko horman. Eraikitze lanak 1525ean hasi ziren.
- Laurenziar Liburutegia, San Lorenzo eliza, Florentzia. Harrerako eskailera Ammanatik eta Vasarik eraiki zuten, Michelangelok 1559an Erromatik bidalitako planoen arabera.
- Farnese Jauregia (Palazzo Farnese), Erroma. 1547 eta 1550 artean Michelangelok fatxada eta patioa eraiki zituen.
- Kapitolioko plaza (Piazza del Campidoglio), Erroma. Inperioaren eta aita santuen Erromako jarraitasuna indartu nahian, Paulo III.ak Marko Aurelio erromatar enperadorean zaldi gaineko estatua plazan ezarri zuen. Gainera, Kapitolioko plazaren berregituraketa aztertzeko eskatu zion Michelangelori, Erromako politikaren erdigunea baitzen. Horrela, trapezio itxurako plaza eratu zuen, Senatarien jauregia muturrean eta bi jauregi alboetan: Palazzo dei Conservatori eta el llamado Palazzo Nuovo, biak Kapitolioko eskaileretarantz begira. Eraikinek ordena erraldoia dute aurrealdean, pilastra korintiardunak. Plazako zoladura elipsean inskribatutako sare lerromakurra da, erdian Marko Aurelioren eskultura duela.
- San Petri Vatikanokoaren basilika. 1546. urtean, Micheangelo lanen arduradun bihurtu zen. Batez ere kupula eraiki zuen, Bramanteren proiektua aldatuz, zutabe eraztuna ezabatuz eta soslaia goratuz. Fatxadako dorreak ezabatzen, kupula elementu nagusi bilakatu zen. Absidea ere eraiki zuen.
- Porta Pia, h. 1561. Erroma sarrerako ate monumental honek, arku poligonalekoa da, obeliskoz eta bolaz apaindua. Fatxada nagusia barrualdea da, hiri fatxada eratzeko. Frontoi lerromakur etena du, frontoi hiruki baten barnean kokatua.
- Santa Maria degli Angeli, 1561. Dioklezianoren Termen barnealdea eraldatu zuen eliza berezi eta monumentala eraikitzeko.
[aldatu] Pintura
- Sistotar Kapera (Capella Sistina), Vatikanoa. Ganga 1508-1512, Genesiaren irudiekin, eta aldareko horma, Azken Epai Eguna 1537-1541.
Hainbat marrazki geratzen dira, batez ere klarion gorriz eginak:
- Estudioa: Santa Ana, 1505 inguru, Louvre museoan, Paris.
- Pizkundea, 1520-25 inguru, Louvre, Paris.
- Buru ideala, 1533 inguru, Ashmolean museoa, Oxford.
- Bi gizon borrokan biluzik, 1545-50 inguru, Louvre, Paris.
- Guzutziltzaketa, 1550-55 inguru, Louvre, Paris.
- Gurutzetik eraistea, 1555 inguru, Ashmolean, Oxford.
- Gizon biluz baten estudioa, Louvre, Paris.
Sibila libia egiteko estudioa, 1511, Metropolitan Museum of Art, New York |
|||