Aldo Rossi
Wikipedia(e)tik
Aldo Rossi (Milan, 1931 maiatzaren 3 – Milan, 1997 irailaren 4), teoriko, margolari eta arkitekto postmoderno italiarra zen.
Rossi oraingo arkitekturaren berritzaile ideologiko eta plastiko handienetakoa izan zen. Geometria eta oroimenari zion gurtza eta poesia metafisikoa zirela-eta, milandar honek XX. mendeko azken hereneko arkitektura eta hirigintza aldatu zuen.
1959 urtean Milango Poltitecnicoan arkitekto diploma lortu ondoren, 1961 eta 1964 artean Casabella-Continuità Milango aldizkariaren erredaktoreetako bat izan zen. Hainbat arkitektura eskolatan irakasle izan zen, hala nola Instituto Universitario di Architettura Venezian (IUAV), Poltitecnico Milanen, Eidgenössische Technische Hochschule Zurichen (ETH) eta Cooper Union New Yorken.
Hiriko Arkitektura (L'Architettura della città) saiakera teorikoa argitaratu zuen 1966an, haren arkitekturaren eta hiriaren ikuspegi eta ideial azalduz. Lan honetan eta bere pentsamolde osoan argi agertzen da hiria dela gairik garrantzitsuena, hiriaren itxura eta eraikin tradizionalak azpimarratuz, batez ere sorterria zuen Lonbardia eskualdekoak.
1990 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
[aldatu] Lan garrantsitsuak
- 1971 : Hezurtegia, San Calaldo hilerrian, Modena, Italia
- 1979 : Teatro del Mondo urgaineko antzokia, Venezia, Italia
- 1986 : Palazzo Hotel, Fukuoka, Japonia
- 1989 : De Lamel etxebizitzak, Haga, Herbehereak [1]
- 1991 : Centre d'Art Contemporain de l'île de Vassivière, Beaumont-du-lac, Frantzia [2]
- 1991 : Postetxea eta etxebizitzak Cité de la musique ondoan, La Villette, Paris [3]
- 1995 : Bonnefanten arte modernoko museoa, Maastricht, Herbehereak [4]
- 1996 : Sudliche Friedrichstadt etxebizitzak egunkarien auzoan Berlin [5]
- Centro Torri merkatari gunea, Parma, Italia
- Centro Direzionale, Peruggia, Italia
- Pocono Pines etxea, Mount Pocono, Pensilvania, AEB
- Opera Nazionalaren birgaitzea (Carlo Felice antzokia), Genova, Italia
- Arkitektura Eskola, Coral Gables, Florida, AEB
[aldatu] Idazkiak
- L'architettura della città, 1966
- Scritti scelti sull'architettura e la città 1956 - 1972, Clup, Milano 1975
- Progetti e Disegni 1962-1979, Rizzoli, 1980
- Un’educazione palladiana Annali di architettura, 13 zkian, Vicenza 2001
[aldatu] Kanpo loturak
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha 07: Rogers |