Ameriketako Estatu Batuak
Wikipedia(e)tik
- AEB orrialdeak hona dakar, esanahi ezberdinentzako ikus AEB (argipena)
Ameriketako Estatu Batuak United States of America |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: E Pluribus Unum (1789 - 1956) (Askotik, bat) In God we trust (1956tik orain arte) (Jainkoaz fido gara) |
|||||
Ereserkia: The Star-Spangled Banner | |||||
Hiriburua | Washington, DC 38°53′ N 77°02′ W |
||||
Hiri handiena | New York | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa1 de facto | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika federala George W. Bush |
||||
Independentzia Aldarrikatua Onartua |
Erresuma Batutik 1776ko uztailaren 4a 1783ko irailaren 3a |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
9.631.418 km² (3.) %4,87 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
298.290.000 (3.) 281.421.906 32 biztanle/km² (140.) |
||||
Dirua | Estatubatuar dolarra (USD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -5tik -10ra) Bai (UTC -4tik -10ra) |
||||
Interneteko domeinua | .us | ||||
Telefono aurrezenbakia | +1 |
||||
Herritarra | estatubatuar | ||||
1herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena. |
Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz osaturiko herrialdea da.
50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie.
AEBetako erregimen ekonomikoa kapitalismoan oinarrituta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Ameriketako Estatu Batuak munduko hirugarren herrialdea da lur eremuari dagokionez, Errusiaren eta Txinaren ondoren, eta ozta-ozta Kanadaren aurretik. Ipar Amerikako herrialde handienak mugakide ditu ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, hegoaldean Mexiko eta Mexikoko Golkoa eta iparraldean Kanada. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedi bat da, kontinentetik hego-mendebaldera.
Ekialdetik mendebalderantz hosto galkorreko basoak, zelaiak, ordokiak eta Mendi Harritsuak aurkituko ditugu, eta hego-mendebaldean basamortuak.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako historia
Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo. Ehunka hizkuntza eta kulturakoak ziren, eta arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.
XVI. eta XVII. mendeetan, Europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, batez ere Espainiarrekin hegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). Esklaboak ekarri zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Bertako biztanle indiarrak desagertzeraino hil zituzten, kolonoek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela bide. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.
1776ko uztailaren 4an, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarengandik (Independentzia Adierazpena). 1787an Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek eratu dute estatubatuar nortasuna.
Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Banantze Gerra piztu zuten 1861ean. Baina horrek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker, XIX. mendean zehar.
XX. mendean, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko, kultural eta politikoa bihurtu zen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gerra Hotza amaitu eta SESB desegin zenez geroztik, AEB munduko superpotentzia bakarra da, batez ere arlo militarrean.
[aldatu] Banaketa administratiboa
AEBak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuak daude. 48 estatuk (denak, Alaska eta Hawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoak, Ipar Amerikako erdialdea hartzen duten. Alaska beste estatuetatik Kanadak banantzen du. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean dago.
Mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEBak, batez ere Ozeano Bareko eta Karibeko uharte eta atoloiek. 1898tik, armadak Guantanamoko badian (Kuba) itsas base garrantzitsua du.
[aldatu] Demografia
Herrialdea aberats-aberatsa da etnia eta arraza taldeen aldetik. Izan ere, europar jatorria dutenez gain, afroamerikarrak, latinoamerikarrak eta asiarrak oso talde garrantzitsuak dira, beste hainbaten artean.
Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak beste siouxak, txeroki eta komantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak.
Azkenik, aipagarria da Euskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbat euskal-etxe baitago barreiatuta NABO erakundeak batuta.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Gobernua
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu Departamentuak
[aldatu] Kirolak
Beisbol, saskibaloia eta futbol amerikarra kirolik jarraituenak dira. Oso ezaguna da mundu mailan NBA saskibaloi liga, esate baterako.
Bestela, AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.
[aldatu] Euskal Diaspora
- Center for Basque Studies (Reno)
- Cenarrusa Center for Basque Studies (Boise)
- Society of Basque Studies in America
- Basque Educational Organization (BEO)
- Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
- Basque Associations of Boise, Idaho
- Boise Basque Center
- Txoko Ona Basque Club, Homedale, ID
- Oinkari Basque Dancers, Boise, ID
- Gauden Bat, Chino, CA
- Chino Basque Club, Chino, CA
- Kern County Basque Club, Bakersfield, CA
- San Francisco Basque Club
- San Francisco Basque Cultural Center
- Seattle Euskal Etxea
- Eusko Etxea of New York, NY
- Alkartasuna Basque Club, Rock Springs, WY
- Ontario Basque Club, Ontario, OR
- Elko Basque Club, Elko, NV
- Zazpiak Bat Basque Club, Reno, NV
- Zenbat Gara Dantzari Taldea, Reno, NV
- Basque Club of Utah, Salt Lake City, UT
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
- Colorado Euskal Etxea
- New Mexico Euskal Etxea
Ameriketako Estatu Batuetako estatuak | ||
---|---|---|
Alabama • Alaska • Arizona • Arkansas • Connecticut • Delaware • Florida • Georgia • Hampshire Berri • Hawaii • Hego Carolina • Hego Dakota • Idaho • Illinois • Indiana • Iowa • Ipar Carolina • Ipar Dakota • Kalifornia • Kansas • Kentucky • Kolorado • Louisiana • Maine • Maryland • Masachusets • Mendebaldeko Virginia • Mexiko Berri • Michigan • Minesota • Misisipi • Misuri • Montana • Nebraska • Nevada • New Jersey • New York • Ohio • Oklahoma • Oregon • Pennsylvania • Rhode Island • Tennessee • Texas • Utah • Vermont • Virginia • Washington • Wisconsin • Wyoming |