Basamortu
Wikipedia(e)tik
Basamortua erliebe mota bat da, non prezipitazio urriak dauden. Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate txikia duen lur eremu nahiko zabalak dira. Definizio hau kontuan hartuta basamortu deitzen zaie eremu despopulatuei. Horrela basamortu deritze eremu hotzago batzuei, besteak beste artikoa edota tundra.
Bizi gutxi daukatela esaten da, baina basamortu motaren araberakoa da; askotan ez da horrela, landaredia hezetasun urritasunaren araberakoa da eta animaliak egunez ezkutatzen direlako hezetasuna gordetzeko, basamortuko ekosistema bat idorra delako.
Eduki-taula |
[aldatu] Basamortuen kokapena
Lurreko eremu orografiko handiena osatzen dute: munduko basamortuen azalera guztira 50 miloi kilometro karratutakoa da, gutxi gorabehera lurraren herena (%34). Basamortu eremuak gehien bat Asia mendebalde eta erdialdean, Afrikaren iparraldean (Kantzer tropikoaren bi aldeetan) eta Australian (Kaprikornio tropikoaren iparraldean eta hegoaldean) aurkitzen dira batez ere, baina Ameriketan ere badira.
10 basamortu handienak:
Basamortua | eremua (km²) |
---|---|
Sahara (Afrika) | 9 000 000 |
Gobi (Asia) | 1 125 000 |
Kalahari (Afrika) | 580 000 |
Hondarrezko Basamortu Handia (Australia) | 414 000 |
Karakum (Asia) | 350 000 |
Taklamakan (Asia) | 344 000 |
Namib (Afrika) | 310 000 |
Thar (Asia) | 260 000 |
[aldatu] Eremu bat basamortu izatearen arrazoiak
[aldatu] Presio handiak
Latitude txikiko basamortuetan prezipitazioak galarazten dituen faktorea beheranzko haize korronteek eraginiko presio subtropikal handi eta konstanteak dira. Adibidez Sahara, Kalahari eta Australiako basamortuak.
[aldatu] “Euriaren itzala” posizioa
Latitude ertainetako basamortuak mendilerroen babesean daude. Euria dakarten lainoak ez dira basamorturaino heltzen bidea mendi garaiek oztopatzen dietelako. Goitik pasatzen ahalegintzen geroz eta denbora gehiago igaro, euri gutxiago dute eta horrela basamortura heldu orduko lainoek jadanik ez dute urik.
[aldatu] Kontinentalitatea
Basamortuak urrun daude itsasotik edo hezetasuna sortzen duten iturrietatik eta haize hezeak ez dira heltzen.
[aldatu] Garaiera handia
Basamortuak garaiera handietan daude kokatuta. Adibidez basamortu tibetar eta boliviarrak.
[aldatu] Itsaslaster hotzak
Haizearen ondorioz itsasoaren gaineko geruzak sakonean dauden geruzengandik konstanteki ordezkatzen ari dira, horrela gaineko geruzak beti daude hotz, uraren lurrunketa gutxitu egiten da eta lehortasuna sortzen da. Adibidez Afrika mendebaldeko kostetan (Namibian) eta Hego Amerikako Atacaman. Atacama Peru eta Txileren artean dago eta lurreko lekurik lehorrena da itsaso baten ondoan egon arren.
[aldatu] Aire beherakorraren mugimendua
Lurburuetatik hurbil eta garaiera handietan aurkitzen dira basamortu hotzak eta polarrak. Airearen goialdeko geruzak lurrerantz jaisten hasten direnean airea konprimitzen doa, jaisten den 1000 metroko 10 gradu igoz da. Zorura heltzean airea oso bero dator eta horregatik ia ez du hezetasunik. Adibidez Boliviako desertua hotza da bere garaiera handiagatik.
[aldatu] Sailkapena
[aldatu] Meigs-en arabera
Peveril Meigs-ek lurreko basamortu eremuak hiru kategoriatan banatu zituen jasotzen zuten euri kopuruaren arabera. Sistema honen arabera, gaur egun onartua:
- lur guztiz lehorrak 12 hilabete segidan euririk jaso gabe daudenak dira. Batzuetan urteak igarotzen dira euririk ikusi gabe.
- Lurraren azaleraren %4a dira lehorrek 25 mm baino gehiago eta 250 milimetro euri baino gutxiago dute urtean eta lurreko azaleraren %4a estaltzen dute.
- Azkenik erdi lehorrek gutxi gorabehera urtean 250 milimetrotik 500 milimetrora bitartean jasotzen dute jasotzen dute urtean. Basamortuen ertzetan kokatuta egon ohi dira eta gutxi gora behera lurraren % 15a estaltzen dute.