Saskibaloi
Wikipedia(e)tik
Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 15 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.
James Naismithek asmatu zuen 1891n AEBetan.
[aldatu] Liga nagusiak
NBA (National Basketball Association) AEBetako liga profesionala da, munduko hoberena.
Europa mailan, Espainiako ACB Liga (Asociación de Clubes de Baloncesto) eta Italiakoa (Lega Basket Serie A) garrantzitsuenak dira.