Biztanle dentsitatea
Wikipedia(e)tik
Biztanle dentsitatea azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da. Gehienetan biztanle kilometro karratuko (bizt/km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori agertzeko.
Hau da formula:
Eduki-taula |
[aldatu] Demografian
Biztanle dentsitatea kalkulatzean eremu jakin bat hartzen da kontuan, aztergaiaren arabera: hiria, eskualdea, estatua edo, nola ez, mundu osoa.
Munduko biztanle kopurua 6.600 milioi da eta eremu osoa 510 milioi kilometro karratu. Horrela, munduko biztanle dentsitatea 6.600.000.000 bizt / 510.000.000 km² = 13 bizt/km². Baina lur eremua edo kontinente-azalera 150 milioi km² dela kontuan izanik, biztanle dentsitatea 43 bizt/km² da. Horregatik, dentsitatea kalkulatzeko oso garrantzitsua da eremu egokia aukeratzea.
Hori dela-eta, biztanle dentsitatea handiena duten estatu gehienak hiri-estatuak, mikronazioak edo menpeko lurraldeak izaten dira. Lurralde hauek eremu urrikoak eta hiritartasun maila handikoak direlako gertatzen da. Hauek dira munduko dentsitate handiena duten estatu edo antzeko estatusa duten lurraldeak:
- Monako (21.477 bizt/km²)
- Singapur (7.456 bizt/km²)
- Hong Kong (6.688 bizt/km²)
- Gibraltar (4.270 bizt/km²)
[aldatu] Hiriak
Biztanle dentsitate ikaragarri handia duten hiriak superpopulatutzat jotzen dira, nahiz eta bertako bizi kalitatea faktore ugaritan datzan: etxebizitzak, espazio publikoak, azpiegiturak, irispidea eta abar. Hiri dentsoenak Asia hego-ekialdean aukitzen dira, nahiz eta Kairo (Egipto) eta Lagos] (Nigeria) talde berean egon.
[aldatu] Hirigintzan
Sakontzeko, irakurri: Etxebizitza dentsitatea
Hirigintzan, azterketa-eremua hiria edo hiriko auzuneren bat denean, beste kontzeptu bat erabiltzen da eskuarki: Etxebizitza dentsitatea. Berau kalkulatzeko honako formula erabiltzen da: