Web Analytics

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Hirigintza - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hirigintza

Wikipedia(e)tik

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Donostiako antzinako planoa
Donostiako antzinako planoa

Hirigintza hirien sortze-prozesuak eta giza-kokaguneak aztertzen dituen jakintza-multzoa da.

Arkitekturarekin harreman estua du eta bata bestearekin osatzen dira. Hirigintzak hiriaren kudeaketa zuzena du helburu, bertan bizi diren lagunentzat kondiziorik hoberenak eskeiniz. Kudeaketa honetan hainbat faktore sartuko dira jokuan, hiri sistema bezala ezagutu diren faktoreak, hala nola giza-harremanak, baliabideak, ingurumenak eskainitako kondizioak, etab. Batzuen ustez zientzia eta artearen tartean kokatu daitekeen gai bat da; hala eta guztiz ere bi ikuspuntuak aurkitu daitezke baliogarri, hirigintza teknika huts aldetik oso landua bada ere, hiriaren antolaketa tradizionalki, kultura ezberdinek unibertsuari egindako begiradei erantzun bat bezala ikusi delako. Hiriaren antolaketan gizarte jakin baten ordena antzeman daiteke. Horregatik ere gizarte zientzien inguruan bildu izan da askotan.

Eduki-taula

[aldatu] Hirigintza; Hiria + Lurraldea

"Hirigintza" hitzaren erroan "hiria" daukagu; giza-antolaketa mota honen sorrerarekin estuki harremandua egongo dira hirigintzaren hastapenak. Europa mailan, egun bizi eta erabiltzen ditugun hiriek ez dute izan bere hasiera-hasieratik jatorrizko antolaketa bat, baizik eta planeamenduak edo ta planeamendu ezak bata bestearen gainean joaten ziren pilatzen. Europako hegoaldeko hiri tipikoak bere barnean hasierako nukleo bat izango du, normalki erromatarra, eta horren inguruan -edo askotan horren gainean- Erdi Aroko Hiria eraikiko da. Garai horretako "perimetroa" harresiek mugatzen zuten, eta ia Industria Iraultzararte mantendu zen. Harresien erausketarekin bat Zabalgunea etorriko da eta burgesiaren sorrera. Horrela ba, hiria palimsesto bat bezala irakurri daitekeen liburu bat da, hamarkadaz hamarkada behin eta berriz irudikatzen eta ezabatzen doazen forma urbanoekin. Horrela, hirigintza ohituraz hiriaren azterketari deitu bazaio, egun lurralde osoaren antolaketa eta kudeaketa hartzen ditu bere baitan.

Hiri modernoaren eraketa, batez ere, Industria Iraultzatik topatu dezakegu. Tradizionalki hiria eta nekazal ingurua guztiz nabarmendu dira. Post-industrial hirietan, hiria eta hinterland-aren arteko mugak desagertzen joaten dira gutxinaka. Erdi Aroko ekoizpen sistema batekin hiriaren sustapena eta horniketarako beharrezkoak ziren lurrak askotan hiritik kanpo zeuden, eta ondorioz muga fisiko argi bat agertzen zen, normalean harresiak.

[aldatu] Historia

Lehen gizarte antolatuek beren jarduera leku jakin batera lotu zutenean hasi zen hirigintza. Gizarte nomadetan nekazaritza eta abeltzaintza agertzearekin batera truke ekonomia bat garatuz joan zen, eta berez lanaren banaketa bat.

[aldatu] Mesopotamia

Mesopotamiako kokalekuetan hiri erraldoiak garatu ziren; Hazor hirian, adibidez, 25.000 pertsona inguru bizi ziren K.A. XVIII. mendean. Hiri-estatuaren ideia hemen jaiotzen da, eta lehen aldiz eraikuntza edo disposaketa espazial jakin bati jainkotasun bat eransten zaio.

[aldatu] Egipto

Egipton prozesu hori errepikatuko da. Gaur egun garaiko arkitektura zibilaz gutxi dakigu, bere eraikuntzan erabilitako materialak txiroak bait ziren (adobea, buztina eta lastoa, klase gorenak bere eraikinetan erabilitako harria erabiltzen zuen bitartean). Egiptoko hirigintza arakatuz, Mesopotamian bezala, antolamendu sozialaren hausnarketa bat egin daiteke; ordundik aurrera hau edozein gizarteetan egingo den azterketa bat izango da. Egiptoko hiriek traza geometrikoak erabiltzen zituzten.

[aldatu] Grezia

Greziako hirigintza, Mikenas eta Minos polis-etan garatu zen, eta Mesopotamiako ereduetatik aldenduz, Naturarekin gerturatze organiko bat lortu zuten, hasierako fasean bederen. Lehenbiziko hiriek altuera bilatzen zuten arerioaren kontrako defentsa moduan, baina handituz joan zirenean, muinoetatik lautadetara mugitu ziren, horrela bitan zatituz; goiko hiria edo Akropolia, tenpluekin eta azken defentsa puntu bezala, eta beheko hiria, erlazio sozialak eta komertzioarekin.

Hazkunde natural edo organiko honek tamainan bilatzen zuen oreka, eta perimetro jakin batera heltzen zenean, hiria beteta kontsideratzen zen eta ugalketa prozesu bat aktibatzen zen, beste polis berri bat sortuz. Polis-aren]] populazioaren dimentsioak ere kontrolpean zeuden; ejertzito bat biltzeko bezain handia izan behar zen, baina demokraziaren sistemaren ordezkari aukeratzeko, hiritarrek elkar ezagutu behar ziren, ondo aukeratzeko. Horrek populazio kopuru murriztu bat eskatzen zuen, hiriaren izaera autoerreferentziala indartuz.

Ekialdeko hirietan ez bezala, Greziako hirietan ez ziren etorbide edo hiri-bilbea definituko zuten traza geometrikorik topatzen. Hiriek, egitura politiko independenteak izanik, harresiak eraikitzen zituzten muga garbi bat finkatuz. Greziarren demokraziarekin bat eginez, hiriko boteretsuen egoitzak plaza erdian kokatzen dira.

Izaera bateratu hori oso garrantzitsua izango da hiri grekoek erabilitako eskeman. Ez dira itxiak edo independenteak izango diren gunerik existituko, eta etxeak, orokorrean, mota berekoak izango dira, tamainan bakarrik aldatuz. Klase sozialaren araberako banaketarik ez da egongo, eta banaketa libre bat, hierarkia gabekoa, aurkituko da.

Aurkituko dugun banaketa espazioen izaeran (erabileran edo ta esanahi kulturalean) aurkituko dugu.

  • Gune sakratua; Kalitate handieneko tenpluak, hiriaren kokapen onenetan eraikia.
  • Gune pribatua; Etxe pribatuak, hiritar normalen bizilekuak.
  • Gune publikoa; Agorak, estoak, antzokiak, estadioak. Espazio publikoa izango da mundu fisikoko boterearen ordezkaria.

[aldatu] Antzinako Erroma

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hirigintza erromatar

[aldatu] Erroma hiria

Erromatar inperioak burututako kolonizazio prozesuak, nekazal lurren banaketa, azpiegituren sorrera eta hiri berrien fundazioa ekarriko zuen. Inperioako hiriburua, Erroma, 700.000-1.000.000 biztanle inguru izatera ailegatu zen.

Greziako polis-etan ez bezala, etxebizitzen tipologien nabarmenketa aurkitzen dugu;

  • Domus; Etxabe eta lehengo solairuko, edota solairu bakarreko etxebizitza isolatuak dira, 800-1000 metro karratu ingurukoak.
  • Insulae; Solairu anitzetako eraikinak, normalean 300-400 metro karratuko oinplanta azalera aldagarriarekin.

Aipagarria da isolae eraikin tipologian egiten zen banaketa espaziala; behe solairuan komertzioak eta goi mailako biztanleak bizi ziren apartamentu modukoetan (cenacula), eta goiko pisuetan ordea klase erdiko eta behe mailako jendea. Eskema hori, igogailuaren asmaketa burutu zen arte, Europa osotik izan zen errepikatuta. Isolae-eren altuera araututa izan zen, segurtasun eta higiene arazoak zirela eta. Gehienezko 21-18 metroko altuera bat finkatu zen.

Azpiegituren aldetik, Errepublikak hasieran eta ostean Inperioak esfortzu handiak burutu zituzten hiria egoki moldatzeko. Arazo larriena bide-sisteman zegoen, Inperio garaian guztiz ezegokia bilakatu bait zen (egungo europar kapitaletan hain normalak diren "matrikula bakoiti-bikoitien" txanden moduko zeozer egin behar izan zuten trafikoaren dentsitatea murrizteko). Ur horniketa behin eta berriz handitu zen, 1000m3/ egunean banatuko zuten 13 ubide eraikitzera helduz. Saneamendu sistema publikoak, sistema pribatu baten gabezia konpentsatzen zuen.

[aldatu] Erromako koloniak

Erromaren konkistak zirela eta, Inperioak bere kolonia guztiak modu egokian komunikatuko zituzten azpiegituren eraikuntza bat bultzatuko zuen. Horrela ba, erromatar bide sarea Europa osoa komunikatuko zuen hainbat mendez. Erromatarrak oso ingeniari finak ziren, eta zubien eraikuntzan trebezia handia erakutsi zuten (35 metrotako tarteak lortu zituzten zenbait kasutan).

Horretaz aparte, aipatzekoak dira erromatar ubideak eta harresiak. Erromatarren lurraldekotasuna harresi hauen bitartez zen mugatua, inperioaren mugak ezarriz eta kanpoko arerioen kontrako defentsa eskainiz. Harresi hauek kokaleku militarrekin zeuden gordeta.

Hiri eta lurralde berrien kolonizazioa beraz begirada militar batekin egiten zen. Erabilitako teknika centuriatio zeritzoten, hots, landa lurrak 50 hektareatako laukietan banatzea, eta jabe ezberdinei eskaintzea. Hasierako erabilera militar hau alderatu zenean, hiriek traza militarrak hiri-bilbean berenganatu zituzten, gaur egun zenbait kasutan nabarmen azaltzen den bezala. Paris, London, edo ta Vienako hiriak adibideak dira.

[aldatu] Erdi Aroa

Erdi Aroa K. o. V. eta XV. mendeko garai historikoa da. XVI. mendean asmatu zen termino hau, Errenazimenduko humanisten hitzetan garai iluna eta interes gabekoa izendatzeko. Normalean bi garai ezberdinduetan banatu ohi bada ere, hirugarren bat erantzi daiteke; Goi Erdi Aroa (450-900), Behe Erdi Aroa (900-1200) eta Beranduko Erdi Aroa (1200-1450), Konstantinopla hiriaren konkistarekin bukatuko zena.

Europan, Erromatar Inperioak utzitako ondarea, mende horietan azalduko diren egituren erantzulea izango da. Mendebaldeko Inperioaren porrotarekin batera, hirietatik landara mugimendu demografiko bat gauzatu zen, "hiritar" egoera galduta bait zegoen. Erromatar Inperioaren ondorengo mendeetan, atzerriko tribu eta herrien erasoak ugaritu ziren; Hungariako magiariak, Danimarka eta Suediako eskandinaviarrak, godoak... Jarrera defentsibo honek, arkitektura eta hirigintzan efektua izan zuen. Antolakuntza politiko plurinuklear berriak (feudo txikietan banatuta), erabateko deszentralizazioa ekarri zuen. Jauntxoaren inguruan gaztelua eta abadia hazten dira, eta haien inguruan ostera jende xumea. Hortik harago, ezin daiteke topatu Europa maila beste inongo ekimen antolaturik.

[aldatu] Ertaroko hiria

Goi Erdi Aroaren bukaerarekin batera, Erromatar Germaniar Inperio Sakratuaren sorrera eta poterea heldu zen. Hortik aurrera, Europar ekonomiak gorakada bat jasango du, eta horrek hirien antolaketa eta hedaketan izango du bere ondorioa. Nekazal ekoizpenak, merkataritzak eta industriak hazkunde prozesu bat biziko dute. Populazioaren hazkuntzak, hiri-nukleotan, harresi eta defentsa berrien eraikuntza eskatzen du. Artisautza eta merkatarien klase sozial berria sortuko da, hau da burgesia. Klase sozial berri honek egundoko garrantzia izan zuen hiri berrien sorreran.


[aldatu] Hirigile Garrantzitsu batzuk

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hirigileen zerrenda

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu