See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Mesopotamia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Mesopotamia

Wikipedia(e)tik

Mesopotamiako mapa.
Mesopotamiako mapa.

Mesopotamia, antzinako greziarrek Tigris eta Eufrates ibaien arteko lur emankorreko zatiari deitzen zioten. Ibai biak elkarren parean doaz eta udaberrian, urtero-urtero, Armeniako mendietako elurrak urtzean, emaria handitzen dute.

Gaur egungo Irak, Siriako ekialdea, Turkiako hego-ekialdea eta Irango hego-mendebaldea hartzen zituen. Edo, bestela begiratuta, Kurdistan lurraldeko zati handi bat.

Eskualde horren hegoaldea, Behe Mesopotamia ere esaten zaio, paduratsua zen eta Neolitoan ez zen inor bizi bertan; baina k.a. XXIV. mende ingurutik aurrera, herri sumertarrak urtegiak lehortu, dikeak, hormak eta ubideak egin eta lur horiek lantzen hasi ziren. Nekazaritzan aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren asteko lehian, Ur, Uruk, Lagash eta Eridu adibidez. k.a. XXIII. mendetik aurrera, Mesopotamian zibilizazio aberatsa garatu zen, agintari herria herriaren atzetik zetorrela: sumertarrak, akkadiarrak, babiloniarrak eta asiriarrak.

Herri bakezale eta langilea eratu zuten sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak. Agintarien artean, Gudea, Lagasheko erregea da nabarmentzekoa. K.a. 2300 urte inguruan, Akkadeko herriak, Akkadeko erregea zen Sargonek zuzenduta, sumertarren hiriak indarrez hartu eta inperioa sortu zuen. Ondoren, Babilonia bihurtu zen hiri nagusia, Hammurabi erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. K.a. VII. mende erdialdera, asiriarrek, Asurbanipal erregearen aginduetara, Mesopotamia osoa menperatzea lortu zuten.

Azkenik, pertsiarrek Mesopotamiako lurrak konkistatu eta euren inperioan sartu zituzten. Inperio horrek k.a. VI. mendean izan zuen unerik gorena.

Eduki-taula

[aldatu] Gizartea

Hiri-estatu bakoitzean patesi edo printze-apaiza zegoen agintari. Hura zen agintari zibil nagusia eta herriko tenpluaren eta ondarearen arduraduna. Patesiak hiriko jardun guztiak zuzentzen zituen jauregitik: ura nekazarien artean banatzea, ubideak eta tenpluak zaintzea, hiria babestea, justizia betetzea, eta abar.

Aginte osoa eta despotikoa zeukan arren, inoiz ez zuten jainkotzat hartu, jainkoen eta menpekoen arteko bitartekotzat baino. Denborarekin patesiak errege titulua hartu zuen.

Gizarteko goiko mailan, patesiaren nobleak eta apaizak zeuden. Azken horiek aginte ekonomiko eta sozial ikaragarria eduki zuten, tenpluen jabetza handiak administratu eta zergak biltzen zituztelako.

Erdiko mailan, merkatariak eta funtzionarioak zeuden, eskribak nabarmentzen zirela. Eta nekazariek eta eskulangileek gizarteko beheko maila osatzen zuten. Esklaboak Egipton baino gehiago ziren eta lanik gogorrenak eta arriskutsuenak betetzen zituzten.

Soldaduak asiriarrek.
Soldaduak asiriarrek.

Hiru motetan banatzen zen lurraren jabegoa

  • Estatuaren lurrak: soldaduentzat
  • Tenpluenak: jainkoaren gurtza, apaizentzat
  • Jabetza pribatua: Nekazari aberatsentzat

[aldatu] Eguneroko bizimodua

Mesopotamiako herritar gehienak nekazariak ziren; horregatik, eguneroko bizimodua lurreko lanen inguruan antolatuta zegoen. Ogia zen elikaduraren oinarria, baina beste gauza batzuek ere jaten zituzten, hala nola lekak, ortuariak, frutak eta bildots eta txerri haragia. Gainera, fruta arbolak hazten zituzten, almendrondoa eta mertxikondoa adibidez.

Jantziak ez ziren berdinak herritik herrira. Gizon sumertarrek burua estali eta gona janzten zuten, sorbaldak eta bularra agerian utzita. Akkadiarrek, berriz, bizarra luze eta ilea kizkurtuta eramaten zuten. Asiriarrek, azkenik, tunika luze eta luxuzkoak erabiltzen zituzten eta buruan kapela edo tiara.

Nekazaritza arloan garia, garagarra, oliba, fruitu lehorrak... Garagardoa (kash deitzen ziotena)eta Ardoa ere ekoizten zituzten. Abeltzaintzan ere aritu ziren. Ardiak eta behiak erabili eta gamelua etxekotu zituzten.

[aldatu] Idazkera, Hizkuntza eta Erlijioa

Mesopotamiarrek idazkera berezia erabili zuten, kuneiforme deritzona. Lehenengotan egiptoarrenaren antzeko idazkera hieroglifikoa erabili bazuten ere, gero marrazkia estilizatu eta irudi geometrikoak hartu zituzten. Idazkera mota horrekin idatzi asko eta asko egin zituzten eta baita lege bilduma ospetsua ere: Hammurabiren kodea.

Hizkuntza nagusiak aramera eta sumeriera ziren.

Mesopotamiako herritarrek jainko asko gurtzen zituzten eta giza irudiekin irudikatzen zituzten. Nagusiak honako hauek ziren: Marduk, kreazioaren jainkoa; Sin, Ilargia; Shama, Eguzkia eta justiziaren jainkoa, eta Isthar, gerra eta maitasunaren jainkoa. Naturarekin lotutako jainkoengan ere sinesten zuten. Jainko bakoitzak bere tenplua zeukan, Lurrean zeukan etxetzat hartzen zen, eta erlijiozko errito korapilatsuen bitartez gurtzen zituzten, animalien sakrifizioak eta jardun magikoak eginik.

Babiloaniako Lorategi Esekiak, munduko 7 mirarietako bat.
Babiloaniako Lorategi Esekiak, munduko 7 mirarietako bat.

[aldatu] Artea

Mesopotamian harri gutxi zegoen, horregatik, eraikuntzarako pezoa eta adreilua erabili behar izan zituzten. Gero, horien gainetik zeramikazko plakak jartzen zituzten, handitasun eta aberastasun handiagoa erakusteko.

Arkitektura lan nagusiak jauregiak eta tenpluak izan ziren. Jauregiak muino gainean egiten zituzten eta harresiak eta almenadun dorrez babestua zeuden. Tenpluak zigurat edo dorre mailakatuaren gainean zeuden.

  • Arte sumeriarra
  • Arte akadiarra
  • Arte neosumeriarra
  • Arte paloebabilonikoa
  • Arte asiriarra
  • Arte hitita
  • Arte asiriarra
  • Arte feniziarra
  • Arte babiloniarra
  • Arte persiarra

[aldatu] Astronomia

Izar eta konstelazioak aztertu ondoren izana eman zieten. Garai honetan, gaur egun guretzako garrantzitsuak diren ere zenbait gauza, hala nola minutua, ordua, eguna, eta astearen iraupena finkatu zituzten.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -