See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Kurdistan - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kurdistan

Wikipedia(e)tik

Kurdistan

Ez da estatua
Kurdistango bandera
Bandera
Hiri nagusiak Heuler (Arbil), Kirkuk, Sine (Senna), Kamislu (Al Kamishli), Diyarbakir
Eremua 191.660 - 392.000 km²
Biztanleria 25-30 milioi (-)
Administrazioa Irak, Iran, Siria eta Turkia
Dirua
Herritarra kurdu
Hizkuntza(k) kurduera, turkiera, arabiera

Kurdistan Turkia, Irak, Iran, Siria eta Armeniaren artean banatutako estaturik gabeko nazioa da, Ekialde Ertaina izeneko eskualde asiarrean dagoena.

Estimatutako azalera 191.660-392.000 km²-koa da, eta populazioa 25-30 milioi biztanle inguru. Kurduera da euren jatorrizko hizkuntza.

Newroz egun nazionala ospatzen dute martxoaren 20, 21 edo 22 inguruan, urte berria markatzen duena.

Eduki-taula

[aldatu] Demografia

Turkiak hartzen du lurralde kurdurik handiena, bertan 14-21 milioi pertsona biziz. Bestela, Iranen 4.8-6.6 milioi kurdu bizi dira, Iraken 4-6 milioi eta Sirian 0.9 - 2.8 milioi.

Azkenik, lurraldetik kanpo Alemanian 500.000-600.000 bizi dira, Afganistanen 200.000, Azerbaijanen 150.000, Israelen 100.000, Libanon 80.000, Suedian 60.000, Georgian 34.000-60.000, Armenian 42.139, Turkmenistanen 40.000 eta Erresuma Batuan 25.000.

[aldatu] Eskualdeak

Kurdistan menperatzen duten estatuek honela banatzen dute

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. Mosul/Mûsil (Irak): 1.739.800 biztanle (2002).
  2. Kermanshah (Iran): 822.921 biztanle (2005).
  3. Kirkuk (Irak): 755.700 biztanle (2003).
  4. Diyarbakir/Amed (Turkia): 721.000 biztanle (2005).
  5. Van/Wan (Turkia): 284.464 biztanle (2005).
  6. Bitlis (Turkia): 38.130 biztanle (1990).

[aldatu] Hizkuntza

Kurduaren hedapena
Kurduaren hedapena

Kurduerak dialekto nagusi hauek ditu: Kurmanji, Sorani, Kermanshahi, Laki, Gorani eta Zazaki. 30 milioi hiztun inguru dauka.

[aldatu] Erlijioa

Kurdu gehienak musulman sunniak dira, bainan inguruko turkiar eta arabiar ez bezala: Hanafi, eskola juridiko islamiarrareko partaideak direlarik, kurduak Shaafi islamiar eskolakoak dira. Aipamen berezia merezi du mundu honetan sufismoak duen garrantziak mendeetan egondako estatu desberdinak ordezkatu bait dituzte atal askoetan eta sufismoak osatzen duten kofradietako Sheikh edo Jekeek izandako matxinada gehienen buruak izan dira. Bi kofradiek aipamen berezia merezi dute:Naqshbandiyak eta Qadiriyak. Lehenengoak Otomandarren urteetan arrakasta handia lortu zuen eta oraindik Turkia eta Irakeko zonalde handietan mantentzen dutelarik. Naqsbandiyako partaideak ziren Said eta Barzani Sheiakh. Aurrekoak Ipar kurdistanen egondako errebolta negusienaren buru izan zen eta bigarrenak Hego kurdistaneko KDP alderdi historikoko buruzagiak izaten segitzen dute.

Qadiriya-ri dagokioenez Hego Kurdistanen hegoaldean mantentzen du arrakasta; bertako partaideak dira Talabani familiak PUK alderdiko fundatzaile eta buruzagiak.

Islamiar xiismoari dagokionez: aleviak Ipar Kurdistaneko mendebaldean; dersin, elazig, erzican... ugariak dira (askok zazaki dilektoaz mintzo dira) dena den aleviar gehienak turkiarrak dira. Ekialdeko Hego Kurdistanen Khanaqin eta Kermanshah barrutietan hamafiar xiiak ugariak dira Iraneko erlijio ofizialaren partaide direlarik. Azkenik Ahl-eHaqq edo Kakai aipatu behar dira: Kermanshah eta Kirkuk hegoaldeko barruti batzuetan ugariak direkarik, xiismoaren oso interpretazio heterodoxoa egiten duten taldeak dira eta gehienak gurani dialektoan mintzo dira.

Aipamen berezia Yezidi-ek merezi dute: deabruaren adoratzaile ospea hartu zuten inguruko auzokide kurdu islamiarren artean bainan aditu askok islamaren oso interpretazioa berezia egiten duten taldetzat hartzen dituzte gaur egun. Errepresio handi jasan izan duten historian zehar eta gaur egun Hego Kurdistaneko Sinjar barrutietan ugariak dira kristau kaldeoekin batera eta Armeniako errepublikan, Ipar Kurdistanen bizi ziren gehien gehienak Alemaniara ihesi egin zuten, gehienak kurmanji dialektoaz mintzo dira.

Aintzinetik egon dira komunitate kurdu eta ez kurdu kristauak eta judutarrak. Lehenengoak gaur egun Mendebaleko Kurdistanen aurkitzen dira eta bigarrenak Israelera ihes eginak daude.

Azkenik 2001 urtetik aurrera fenomeno berri baten sorrera adierazi behar da: islamismoa integrismoa bihurtzearena. Herri musulman askotan bezala kurdistanen fenomeno hau ere gertatu da, bai Ipar Kurdistanen bai Hegoaldean. Bietan gobernu zentralek indarra hartzen ari ziren talde nazionalisten aurka promozionatu dituzten talde islamiarrak, integrismoaruntz saltoa eman dute. Turkian Hezbollah izeneko talde bat sortuaz, PKKren aurkako armatzat erabilia izan delarik azkenik Istambulen egondago kotxe bonbek egileak bilakatu arte. Iraken IMK alderdia paper berdina bete du, azkenik Ansar al islam izeneko talde salafia bilakatu delarik. Honek Halabja inguruko distritoetan lurralde bat menpea izan du, bertan Talibanek Afganistanen osatutako errejimen antzeko bat sortu zuten ustez Iraneko laguntzarekin, 2003 inbasioa arte. Gaur egun inbasioa borrokatzen, barneko elkarbizitza oztopatzen ari diren Al Qaeda, talde terrorista sareetan parte hartzen ari dira.

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kurdistan

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -