Kristautasun
Wikipedia(e)tik
Kristautasuna erlijio Kristauaren izena da. Bere doktrina Nazareteko Jesusen aginduetan oinarritzen da.
Kristautasuna erlijio duen gizon-emaztekien multzoak Kristauteria du izena, eta jarraitzaileak kristauak edo giristinoak dira.
[aldatu] Sarrera
Kristautasuna munduko hiru erlijio monoteistetako zabalena da, Judaismoa eta Islama dira besteak. Kristautasuna Judaismotik dator, eta gaur egun gauza asko dauzkate elkarren arteko. Kristautasunak Torah liburu sakratuan dauden liburuak hartzen ditu eta Itun Zaharra deitzen dio, baina bere erlijio-oinarria Itun Berrietan dago idatzita. Biek osatzen dute Biblia liburua. Judaismoaren lege bakarra, aldiz, Torah da (hori esan nahi du Torah hitzak: "lege").
- Kristau-ikaspide oinarrizko batzuk:
- Monoteismoa
- Maxiajren existentzian sinestea, Mesias edo Kristo, Jaungoikoaren Semea, eta gizakien askatzailea.
[aldatu] Kristau Taldeak
Kristautasuna historian zehar hainbat taldetan banatu da, bai giro kulturalak hala aginduta, baita fede kontutan izan diren bereizketak direla eta. Kristautasunaren baitan, eta Erreforma Protestantetik aurrera, hiru adar nagusi egon dira:
- Katolizismoa: 1000 milioi bateatu baino gehiago ditu. Bere baitan adar garrantzitsuena Eliza Katoliko Erromatarra da, baina badaude beste talde erlijioso batzuk, Ekialdeko Elizak deitzen direnak. Doktrinan Erromarekin bat egiten dute, baina ohitura eta liturgia kontuetan bereizten dira.
- Ortodoxoa: 240 milioi bateatu ditu. Bere baitan Ekialdeko Eliza Ortodoxoa, Ekialdeko Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko Asiriako Eliza daude.
- Protestantea: Erreforma Protestantetik sortutako taldeak, gaur egun 600 milioi bateatu baino gehiago dituzte. Bertan kokatzen dira luteranoak, anglikanoak, baptistak (kalbindar)rak, metodistak, adbentistak eta pentekostalak, besteak beste.
- Bestelako taldeak: talde hauek Erreformaren ondoren banatu ziren Eliza Katolikotik: Eliza Katoliko Zaharra, Eliza Katoliko Apostoliko Brasildarra eta Lefevre artzapezpikuaren jarraitzaileak, esaterako. Euren buruak katolikotzat dituzte, baina ez dute egungo katolizismoaren doktrina ofizialarekin bat egiten, arrazoi desberdinak direla eta.
Banaketa hau ez dute talde guztiek onartzen: anglikano askok beraien buruak katoliko eta protestanteen arteko via media bezala ikusten dituzte eta hori dela eta beste atal batean kokatzen dituzte beraien buruak. Beste batzuk (Jehovaren lekukoak, mormoiak, etab. ez dute banaketa hori inola ere onartzen, eta, gainera, beste taldeek ez dituzte kristautzat hartzen.
[aldatu] Ikus, gainera