Judu
Wikipedia(e)tik
Juduak (Yehudim hebreeraz edo Yidn yidishez) dira judaismo izeneko erlijio monoteistaren jarraitzaileak. Kontzeptu honi osagarri etniko-historikoa emateko, esan dezakegu juduak "Israelgo seme-alabak" ere badirela.
Gaur egun munduan 14.5 milioi judu inguru bizi dira, batez ere AEBetan eta Israelen.
Euren hizkuntzen artean, hebreera eta ingelesa dira nagusi, yidisha, ladinoa, errusiera, frantsesa, gaztelania, portugesa eta alemanarekin batera.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa geografikoa
- Amerika 6.500.000 inguru
- Asia: 5.520.000 inguru
- Europa: 2.000.000
- Hegoafrika 106.000
- Australia 100.000
[aldatu] Talde etnikoak
- Ashkenaziak
- Sefardiak.
- Mizrahiak.
- Tribu galduak.
[aldatu] Historia
- 1269an - Frantzian, Louis IX Erregeak judu guztiek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eraman zezaten agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean mehatxatuz.
- 1492an Errege Katoliko deitutakoek juduak Espainiatik egotzi zituzten. Ordutik, jatorri honetako juduei sefardiak deitzen zaie, Sefarad baita Espainia deitzeko hebreerazko izena.
- 1938ko azaroaren 8an "Kristalen gaua"ren istiluak gertatu ziren Alemanian zehar, Holokaustoren hasiera markatu zuena. 1945 arte 6 milioi pertsona inguru akabatu zituen erregimen naziak, batez ere kontzentrazio esparruetan.
- 1948ko maiatzaren 14an Israelgo estatua sortu zuten Ekialde Hurbileko lurretan.
- 1972ko irailaren 5ean Munichen 11 atleta israeldar hil zituen komando palestinar batek, Joko Olinpikoetan parte hartzen ari zirenak.
- 1982ko irailean Beiruteko errefuxiatu gune bietan (Sabra eta Shatila) 1.000tik gora zibil palestinar hil zituzten, Israelen eginduz.
[aldatu] Politika
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Yochanan Vollach (1945-), futbolari israeldarra.
- Yehuda Halevi (1070-1141), poeta, filosofo eta mediku tuterarra.
- Abraham Ben Meir Ibn Ezra (1092-1167), idazle eta zientzialari tuterarra.
- Benjamin Tuterakoa (1130- 1173), idazle eta bidaiari tuterarra.
- Sigmund Freud (1856-1939), psikiatra austriarra.
- Theodor Herzl (1860—1904), politikari hungariarra.
- Albert Einstein (1879-1955), fisikari alemaniarra.
- Golda Meir (1898-1978), politikari israeldarra.
- Groucho Marx (1890-1977), aktore estatubatuarra.
- Irene Nemirovsky (1903-1942), idazle ukrainarra.
- Isaak Rabin (1922-1995), politikari israeldarra.
- Woody Allen (1935-), zinemalari estatubatuarra.
- Matisyahu (1979-), abeslari estatubatuarra.
[aldatu] Kanpo loturak