Hebreera
Wikipedia(e)tik
Hebreera | ||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Israel eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. | |
Eskualdea: | Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua | |
Guztira hiztunak: | 7 milioi inguru | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Afro-Asiatikoa Semitikoa |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | ez du | |
Araugilea: | Hebreera Akademia (האקדמיה ללשון העברית ) |
|
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | he | |
ISO 639-2: | heb | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Hebreera edo hebraiera afroasiar hizkuntza da, zehazki semitar hizkuntzen taldekoa.
Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Gaur egun, Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta 7 bat miloi pertsonak berba egiten dute bai estatu juduan bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Alfabetoa
Normalean, alfabeto hebrearra: אלף-בית
Hala ere, alfabeto erromatarra ere erabiltzen dute.
[aldatu] Hebreera klasikoa
Lehendabiziko aztarnak Jesukristo aurreko VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.
[aldatu] Hebreera modernoa
Gaur egungo mintzairak "Hebreera Berria", "Hebreera israeldarra" edo "Hebreera israeldar standard" izenak ere hartzen ditu.
Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:
- Ashkenaziera edo askenaztera: Yiddishak eta eslaviar hizkuntzek eragindako aldaera da. Gaur egun, erlijio-funtzioa dauka batez ere.
- Sefardiera edo judu-gaztelania: XV. mendean Sefarad-etik (Espainia) Errege Katolikoek egotzitako juduen hizkuntza, erbestean mendeetan gordetakoa izan dena. Gaztelaniak, ladinoak,portugesak, nederlanderak, turkierak eta arabierak eragindako aldaera da.
- Ekialdeko hebreera edo Mizrahi-hebraiera: Yemengo aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.