Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa
Wikipedia(e)tik
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF) hizkuntzalariek asmatutako trankripzio fonetikorako sistema bat da. Alfabeto fonetikorik erabiliena da munduan; Estatu Batuetan bertako erakundeetan izan ezik. NAF parisen sortu zen 1886 urtean Nazioarteko Fonetika Elkartearen eskutik eta alfabetoak aldaketak izan zituen 1989, 1993 eta 1996 urteetan.Alfabeto latindarrean oinarrituta dago. 2005an 107 letra eta 56 diakritiko eta supersegmental zeukan alfabeto honek.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
NAF 1886 sortu zuen hizkuntza irakasle Fratziar eta britainiar talde batek. Paul Passyk burutzen zuen taldea, beranduago Elkarte fonetiko internazionala bilakatuko zena. Hasieran hizkuntza bakoitzarako alfabeto fonetiko bat garatzea pentsatu zuten baina azkenean alfabeto fonetiko unibertsal bat garatzea erabaki zuten. Lehen alfabeto fonetikoa 1988an argitaratu zen. Aldaketa sakonak egin dira alfabetoan urteen zehar.
[aldatu] Deskripzioa
Letra gehienetan alfabeto latindarraren antzekoak bilatzen saiatu zuten. Horregatil latindar edo greziarrak dira letra gehienak. Azken urteetan, hala ere, bezte alfabetoetik letra gehiago onartzen hasi dira.
[aldatu] Erabilpena
Transkripzioaren zehaztazunaren arabera transkripzioa estua edo zabala izan daiteke. Transkripzioa estua ahal den bezain zehazki idazten du soinua edo hitza, alfabetoaren letra ezberdin asko erabiltzen. Transkipzioa zabalak berriz bereizketa gutxiago egiten ditu soinuen artean, eta dialektoen edo beste motatako ezberdintasunak era berdinean idazten ditu.
Hiztegi askok alfabeto hau erabiltzen dute gaur egun, bereziki ingelesan edo beste pronunziazio zaileko hizkuntzetan.