Antisemitismo
Wikipedia(e)tik
Antisemitismo adigaia juduen aurkako aurriritzi eta aurkako jarrerari deitzeko erabiltzen da; juduak talde erlijioso, etniko nahiz arrazial gisa ulerturik. Antisemitismoak hainbat forma hartzen ditu eta hartu ditu historian zehar, gizabanakoen arteko gorrototik hasi eta erakundeetatik ezarritako jazarpen eta bereizkerian bukatu.
Antisemitismo hitza semita hitzaren erabilera oker batetik datorrela dirudi, semitak juduekin parekatzen baititu. Itun Zaharrean, Sem Noeren biloba zen, eta tradizio judu-kristauan, herri-multzo handi baten lehen arbasotzat hartu izan da. Semita hitza, berez, hizkuntzalaritzatik hartutako adigaia da eta Arabiako Penintsulatik datozen hizkuntzak izendatzeko erabiltzen da: arabiera, hebreera, feniziera, arameoa, etiopiera, eta beste. Honen eraginez, hizkuntza hauetan mintzo diren giza-taldeak ere "herri semitak" edo "semitikoak" dira. Juduak beraz, semiten adar bat baino ez dira.
Adigaiaren esanahi jatorra kontuan hartuta, mendebaldean arabiarren aurka piztu den gorrotoa eta beldurra, islamofobia deitua, antisemitismo mota bat bezala ere uler liteke. Egun ordea, antisemitismo hitza juduen aurkako aurreiritziez ari garenean bakarrik erabiltzen da.
[aldatu] Espainiako Errege-erregina Katolikoak
Espainian, Errege-erregina Katolikoek miloika judu eta musulman egotzi zituzten penintsulatik XV. mende bukaeran. Gerorako, judu hauen ondorengoek "sefardi" izena hartu zuten diasporan, "Sefarad", beren hizkuntzan Espainiari ematen zioten izena baitzen. Judu sefardiek, gainera, gaztelania bizirik gorde dute Mediterraneo Itsasoan barna dituzten komunitateetan. Egun, sefardi gehienak Israelgo estatuan bizi dira. Espainiako legeen arabera, sefardi oro, espainiarren ondorengoa denez gero, espainiar naziotasuna eskatzeko eskubidearen jabe da. Musulmanez ez da ezer esaten.
[aldatu] Holokaustoa
XX. mendearen lehen erdialdearen bukaeran, aldiz, naziek egin zuten juduen aurkako krimenik handiena historia osoan, denbora laburrean egin ere: Lau urtetan 5 milioi gizon-emakume judu inguru hil zituzten Europan, beste gutxiengo etniko eta aurkari politikoekin batera. Zoritxarreko garai honek "Holokausto" izena hartu zuen.