1945
Wikipedia(e)tik
1945. urtea | |
Urteak: | 1942 | 1943 | 1944 | 1945 | 1946 | 1947 | 1948 |
Hamarkadak: | 1920koa | 1930koa | 1940koa | 1950koa | 1960koa |
Mendeak: | XIX.a | XX.a | XXI.a |
XX. mendearen taula |
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- Urtarrilaren 17a - Sobietarrek indarrez Varsovia askatu zuten naziengandik.
- Urtarrilaren 27a - Sobietar armada Auschwitz konzentrazio esparrura iritsi zen.
- Urtarrilaren 30a - Sobietar urpekuntzi batek "Wilhelm Gustloff" itsasontzia urperatu zuen. 9.000 hil baino gehiago izan ziren; gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak zirelarik.
- Otsailaren 13a - Dresde bonbardatu zuten aliatuek, hauek egindako bonbardaketarik handiena izan zena Bigarren Mundu Gerra osoan.
- Martxoaren 12a- Naziek Anne Frank judua hil zuten.
- Maiatzaren 2a - Sobietarrek Berlin hartu zuten eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
- Maiatzaren 8a - Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez Europan.
- Abuztuaren 6a - Estatu Batuek (AEB) Japoniako Hiroshima hiria lehergailu atomiko batez birrindu zuten, lehen aldiz mota honetako armak pertsonen aurka erabiliz.
- Abuztuaren 9a - AEBek historian bigarrengoz (eta oraingoz azkenezkoz) arma atomikoak guerra garaian erabili zituzten, Japoniako Nagasaki hiria suntsituz.
- Abuztuaren 15a - Bigarren Mundu Gerra bukatu zen Hiro Hito enperadore japoniarra errendituz.
- Abuztuaren 17a - Indonesiak independentzia aldarrikatu zuen Herbehereetatik.
- Urriaren 24a - Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zuten ofizialki.
- Azaroaren 16a - UNESCO nazioarteko erakundea sortu zuten Londresen.
- Azaroaren 20a - Nurembergeko epaiketak hasi zen izen bereko hirian (Alemania), 24 buruzagi nazien aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen zirela-eta.
- Azaroaren 29a - Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten.
- Abenduaren 4a - Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Jaiotzak
- Otsailaren 6a - Bob Marley, abeslari jamaikarra (h.1981).
- Otsailaren 9a - Mia Farrow, AEBetako aktorea.
- Maiatzaren 14a - Yochanan Vollach, futbolari israeldarra.
- Maiatzaren 17a - Jorge Maria Ribero-Meneses, filologo eta idazle espainiarra.
- Ekainaren 9a - Luis Ocaña, txirrindulari espainiarra.
- Ekainaren 19a - Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridun birmaniarra.
- Uztailaren 7a - Kontxu Odriozola, aktore gipuzkoarra.
- Abuztuaren 6a - Mikel Garmendia, aktore gipuzkoarra (h. 2005).
- Abuztuaren 12a - Jean Nouvel, arkitekto frantziarra.
- Abuztuaren 31a - Van Morrison, abeslari irlandarra.
[aldatu] Heriotzak
- Otsailaren 12a - Telesforo Aranzadi, antropologo gipuzkoarra (j.1860).
- Apirilaren 12a - Franklin Delano Roosevelt, AEBetako presidentea (j.1882).
- Apirilaren 30a - Adolf Hitler, politikari eta diktadore alemaniarra (j. 1889).
- Irailaren 26a - Bela Bartok, musikagile hungariarra (j. 1881).
- Urriaren 31- Ignacio Zuloaga, margolari gipuzkoarra (j. 1870).
[aldatu] Nobel saridunak:
- Fisika: Wolfgang Pauli
- Kimika: Artturi Ilmari Virtanen
- Literatura: Gabriela Mistral
- Medikuntza: Sir Alexander Fleming, Ernst Boris Chain, Sir Howard Walter Florey
- Ekonomia: -
- Bakea: Cordell Hull
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |