See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Telesforo Aranzadi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Telesforo Aranzadi

Wikipedia(e)tik

Telesforo Aranzadi Unamuno (Bergara, Gipuzkoa, 1860 - Bartzelona, 1945eko otsailaren 12a) antropologo eta zientzialaria izan zen. Aranzadi Zientzia Elkarteak haren omenez darama izena.

Farmazian eta zientzi naturaletan doktorea zen, marrazkilari zientifikoa, Mineralogiako eta Zoologiako katedraduna Granadako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Botanika Deskriptiboko katedraduna Bartzelonako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Antropologiako katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean. Hainbat zientzia erakundetako kide, bazkide eta akademikoa izan zen eta jardunaldi eta biltzar ugaritan hartu zuen parte.

Antropologiaren eta Natur Zientzien hainbat alorretan ikerketa-lan sakona egin zuen eta egin zituen lan etnografikoak bere ikerketekin batera burutu zituen. Kultura materialaren edo landako teknologiaren elementuei buruzko ikerketaren sartzailea izateaz gain, botanikari eta zoologiari ere eskaini zien bere ahaleginaren eta denboraren zati handi bat. Euskal Herriko perretxikoak eta onddoak deritzon bere lehenbiziko lan botanikoan herrialdeko landaredia du sakoneko gai. Jose Miguel Barandiaranekin eta Oviedoko Unibertsitateko irakasle Enrique Eguren gasteiztarrarekin batera, lehen indusketak eta ikerketak abiarazi zituen Aralarreko trikuharrien artean, Gipuzkoako aldean. Hurrengo hogei urteetan hainbeste prospekzio, indusketa eta ikerketa egingo zituen Aranzadi-Barandiaran-Eguren historiaurreko ikerketarako lan-taldea horrelaxe sortu zen, 1936ko gerra zibilak hiru ikerlariak sakabanatu zituen arte.

Liburuen, artikuluen eta beste argitalpen batzuen artean, guztira, hirurehun idazlan eman zituen argitara.

1985eko abenduan Telesforo de Aranzadiren omenezko Astea antolatu zuten Bergaran. Aste hartan, Bergarako ikertzaile ospetsu honen nortasuna eta lanak glosatu zituzten hainbat hitzaldi egin ziren. Azkenik, astea amaitzeko, Jose Miguel Barandiaran buru zuen ekitaldi batean, Telesforo de Aranzadi. Vida y obra deritzon liburua aurkeztu zuten, Angel Goikoetxea Markaidak idatzia eta Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratua.

Gizon handi honen figura ahaztezina eta haren ekarpenak zirela eta, natur Zientzien Taldea (Aranzadi Zientzia Elkartearen lehenbiziko izena) sortu zutenek “Aranzadi” izena eranstea erabaki zuten.

[aldatu] Ikus, gainera

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -