Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Wikipedia(e)tik
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Socijalistička Federativna Republika Jugoslavija |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Senidetasuna eta Batasuna | |||||
Ereserkia: Hej, Sloveni/Slaveni/Slovani | |||||
Hiriburua | Belgrado 44°52′I 20°32′E |
||||
Hiri handiena | Belgrad | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Serbo-Kroaziera, Mazedoniera, Esloveniera | ||||
Gobernua
Burua
|
Estatu sozialista Tito eta beste batzuk |
||||
Ezarpena - Bigarren Mundu Gerran |
1943 azaroaren 29 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
255.804 km² (-) - |
||||
Biztanleria - Estimaketa (-) - Errolda (1989) - Dentsitatea |
- (-) 21.522.972 80 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Jugoslaviar dinarra (XAF ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
CET (UTC +1) CEST (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .yu | ||||
Telefono aurrezenbakia | +38 |
||||
Herritarra | jugoslaviar | ||||
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista edo soilik Jugoslavia Bigarren Mundu Gerratik Balkanetako Gerrak arte iraun zuen Europako estatu sozialista-plurinazionala izan zen. Gaur egun Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Serbia, Kosovo eta Montenegro diren lurrak hartzen zituen.
Herrialdea 1945ean sortu zen gerra aurreko Jugoslaviako Erresumatik, hasieran ‘’’Jugoslavia Federal Demokratikoa izena hartuz, geroago ‘’’Jugoslaviako Errepublika Federal Popular’’’ (1946) eta ‘’’ Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista’’’ra (1963) izena aldatu zuelarik.
Jugoslaviako Erresumak bezala, JEFS-ak Italia eta Austriarekin iparmendebaldean, Hungaria eta Errumaniarekin iparraldean, Bulgariarekin ekualdean, Grezia eta Albaniarekin hegoaldean, eta itsaso Adriatikoarekin mendebaldean egiten zuen muga.
Gerra Hotzaren garaian Ez-lerrotutako Herrialdeen Mugimenduaren kide garrantzutsua izan zen.
[aldatu] Historia
Jugoslavia Federal Demokratikoa, Jajcen antolatu zen AVNOJ-ren (Jugoslaviaren Askapenerako Kontseilu Antifaszista Nazionala) bilera batean sortu zen (1943ko azaroaren 29tik abenduaren 4 arte), erbestean zen errege-familiarekin negoziaketak ziharduten bitartean. 1945eko azaroaren 29an estatu sozialista aldarrikatu zen. 1946ko urtarrilaren 31an Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren konstituzio berria onartu zen, herria sei errepublikatan antolatzen zuena.
Lehenengo presidente eta lehen ministroa Ivan Ribar eta Josip Broz Tito izan ziren hurrenez hurren. Beranduago Tito presidente aukeratu zuten, eta 1963an ‘’bizitza guztirako presidente’’ izendatu zuten.
Beste ekialdeko herrialde komunistek ez bezala, Jugoslaviak Sobietar Batasunarekiko bide propioa egitea erabaki zuen, eta ez zen inoiz Barsobiako Itunaren kide izan. Ez eta NATOkoa ere, Ez-lerrokatutako Herrialdeen Mugimendua sortuz 1956an.
Titoren heriotzaren (1980) ondoren errepubliken arteko tentsioak handituz joan ziren. 1991tik aurrera, eta Balkanetako gerrak medio, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedoniak independentzia prozesuak hasi zituzten, 1992an gelditzen ziren bi errepublikek, Serbia eta Montenegrok Jugoslaviako Errepublika Federala sortu zutelarik. 2002 urtean izena aldatu zitzaion eta Serbia eta Montenegro izena hartu.
[aldatu] Zatiketa administratiboak
Herrialdea sei Errepublika Sozialista eta Serbiako Errepublika barnean zeuden bi Probintzia Autonomo Sozialistatan banatzen zen. Hiriburu federala Belgrado zen. Errepublikak eta hauen hiriburuak:
- Bosnia eta Herzegovinako Errepublika Sozialista, hiriburua Sarajevo.
- Kroaziako Errepublika Sozialista, hiriburua Zagreb
- Mazedoniako Errepublika Sozialista, hiriburua Skopje
- Montenegroko Errepublika Sozialista, hiriburua Titograd (Podgorica).
- Serbiako Errepublika Sozialista, hiriburua Belgrado, eta honen barruan:
-
- 5.A Kosovoko Errepublika, hiriburua Pristina
- 5.B Vojvodinako Probintzia Autonomo Sozialista, hiriburua Novi Sad.
6. Esloveniako Errepublika Sozialista, hiriburua Ljubljana
[aldatu] Demografia
JEFS-k ‘’nazioak’’ (narodi) eta ‘’nazionalitateak’’ (narodnosti) definitzen zituen, lehenengo terminoa gehiengo indigenenei eta bigarrena gutxiengoei eta inmigranteei egokitzen zitzaielarik. Errepublika bakoitzak bazuen bere gehiengo nazional argia:
- Eslovenian esloveniarrak.
- Kroazian kroaziarrak
- Serbian serbiarrak
- Montenegron montenegroarrak
- Mazedonian mazedoniarrak
- Bosnia eta Herzegovina salbuespena zen, bertan serbiarrak, kroaziarrak, eta musulmanak (nazionalitatetzat ‘’musulman’’ hartuta) bizi baitziren.
Nazioen aniztasuna faktore garrantzitsua izan zen federazioaren disoluzioan. Titoren heriotzaren ondoren, nazionalismoak berpiztu ziren, eta federazioaren porrota ekidinezina izan zen.
Nazioen aniztasun honek, eta nazionalismoen erradikalizazioak Balkanetako Gerrak sortarazi zituen, hauetan izugarrizko garbiketa etnikoak eta zibilen kontrako sarraskiak eman zirelarik.