Eslovenia
Wikipedia(e)tik
Esloveniako Errepublika Republika Slovenija |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Zdravljica | |||||
Hiriburua | Ljubljana Koordenatuak: |
||||
Hiri handiena | Ljubljana | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Esloveniera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Demokratikoa Danilo Türk Janez Janša |
||||
Independentzia -Aldarrikatua - Onartua |
Jugoslaviatik 1991ko ekainaren 25a 1992 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
20.273 km² (150.a) 0,6 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2008) - Errolda (2002) - Dentsitatea |
2.023.358 (143.a) 1.964.036 96 biztanle/km² (80.a) |
||||
Dirua | Euroa (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .si | ||||
Telefono aurrezenbakia | +386 |
||||
Herritarra | esloveniar | ||||
Esloveniako Errepublika (Republika Slovenija) Europa Erdialdeko eta Europar Batasuneko herrialdea da.
Mugakide hauexek ditu: Italia mendebaldean, itsaso Adriatikoa hego-mendebaldean, Kroazia hegoalde eta ekialdean, Hungaria ipar-ekialdean eta Austria iparraldean.
Eslovenia Jugoslaviako Erresumaren parte izan zen 1945 arte eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako errepublika federatua, 1991n independentzia lortu arte.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Europako lau eremu geografikok bat egiten dute Eslovenian: Alpeek, Dinariar Alpeek, zabaldi panoniarrak eta Mediterraneoak. Esloveniako puntu altuena Triglav (2.864 m) da, eta herrialdeko bataz besteko altuera 557 metrokoa da.
Herrialdearen azaleraren erdia (10,124 km²) basoek hartzen dute: Finlandia eta Suediaren ondoren, baso portzentaiaz denaz bezainbatean, Europako hirugarrena da Eslovenia.
Klima azpimediterraneoarra da kostaldean, alpinoa mendietan eta kontinentala ekialdeko ordoki eta bailaretan. Bataz besteko tenperaturak urtarrileko -2°C eta uztaileko 21°Cen artean dabiltza. Prezipitazioen bataz bestekoa hauxe da: 1.000 mm kostaldean, 3.500 mm Alpeetan, 800 mm hego-ekialdean eta 1.400 erdialdean.
[aldatu] Historia
Badirudi egungo eslobeniarren arbaso eslaboak gaur Eslovenia den eremuan VI. mendean iritsi zirela. VII. mendean, lehen estatu esloveniartzat har daitekeen Karantaniako Dukerria sortu zen, baina 745 urtean independentzia galdu zuen, Frankoen Inperioaren menpe erortzean. Horren ondorioz, hainbat eslabiarrek fede kristaua besarkatu zuten.
Gutxi gorabehera 1000 urtean, eslovenierazko lehen dokumentua idatzi zen, Freising eskuizkribua: hortaz, latin alfabetuaz baliatu zen lehen hizkuntza eslabiarra da. XIV mendean zehar, lurralde gehienak Habsburgoen menpe egon ziren, gerora Austria-Hungariako Inperioa osatuko zuten lurraldeekin batera. Esloveniarrak gehienak ziren Karniola, Gorizia eta Gradiscako lurraldeetan, baita ere Istria, Karintia eta Etiriako zati batzuetan ere.
1848an, Eslovenia aske eta batuaren aldeko mugimendua indartu zen, Austrian gertatu zen "Nazioen Udaberri" izeneko mugimenduaren barnean.
1918ko Austria-Hungariar Inperioaren gainbeherarekin batera, eslobeniarrek, kroaziarrek eta serbiarrek Esloveniar, Kroaziar eta Serbiarren Estatua sortu zuten, berehalaxe Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izango zena. 1929an berriro ere izena aldatu eta Jugoslaviako Erresuma bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren parte izan zen, 1991ko ekainaren 25ean, Hamar Eguneko Gerraren ondoren independentzia lortu arte. 2004ko martxoaren 29an NATO sartu zen eta maiatzaren 1ean, Europar Batasunean.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Eslovenia estatu zentralista da, zatiketa administratiboa soilik helburu estatistikoetarako dira baliagarri. Lurralde estatistikoak hauek dira:
- Pomurska (1)
- Podravska (2)
- Koroška (3)
- Savinjska (4)
- Yasavska (5)
- Spodnjeposavska (6)
- Jugovzhodna Slovenija(7)
- Osrednjeslovenska (8)
- Gorenjska (9)
- Notranjsko-kraška (10)
- Goriška (11)
- Obalno-kraška (12)
[aldatu] Udalerriak
Eslovenia 193 udalerritan (občine) zatituta dago.
[aldatu] Lurralde Historikoak
Aintzinako hiru koroetan (Karniola, Estiria eta Goriška) egin zen zatiketaren araberakoak dira lurralde tradizionalak:
- Gorenjska (Karniola Garaia)
- Štajerska (Estiria)
- Prekmurje (Transmuralandia)
- Koroška (Karintia)
- Notranjska (Erdialdeko Karniola)
- Dolenjska (Karniola Behera)
- Goriška
- Slovenska Istra (Istria Esloveniarra)
Azken biak normalean batera hartzen dira kontuan Primorska (Kostaldeko Lurraldea) izenekoan.
[aldatu] Lurralde Naturalak
Esloveniako lehenengo lurralde naturalen zatiketak Anton Melik geografoak eta Svetozar Ilešič-ek egin zituzten 1936an eta 1968an. Ivan Gams-en zatiketa berrian, lurralde hauek bereizten dira:
- Visokogorske Alpe (Alpeak).
- Predalpsko Hribovje (Muino prealpinoak).
- Ljubljanska Kotlina (Ljubljanako lautada).
- Submediteranska – primorska Slovenija (Submediterranear – kostaldeko Eslovenia).
- Dinarski kras notranje Slovenije (Eslovenia barnealdeko karst dinarikoa).
- Sobpanonosnka Slovenija (Eslovenia subpanonikoa).
[aldatu] Politika
Estatuaren burua presidentea da, bost urtetik behin hautatzen dena. Botere betearazlearen buru lehen ministroa eta ministroen kontseilua dira, parlamentuak hautatua.
Parlamentuak bi kamera ditu: Asanblada Nazionala (Državni Zbor) eta Kontseilu Nazionala (Državni svet). Asanblada Nazionalak 90 kide ditu, batzuk zuzenean hautatuak eta beste batzuk sistema proportzionalaren bidez (hungariar eta italiar gutxiengoentzako bi eserleku gordetzen dira). Kontseilu Nazionalak 40 eserleku ditu eta gizarte, ekonomia, lanbide eta beste zenbait arlotako ordezkariek osatzen dute.
Asanbladarako hauteskundeak lau urtetik behin egiten dira; kontseilukideak bost urtetik behin izendatzen dira.
[aldatu] Ekonomia
Esloveniako ekonomia bere testuingururako aski aberatsa da, Europar Batasuneko kide berrien artean BPG per capita altuena baitu. Inflazio tasa nahiko altua izan da azken urteotan eta hazkunde ekonomikoak goranzko joera duela dirudi. Orokorrean, herrialdeak ekonomia sendoa du, baina oraindik badago zereginik, batez ere pribatizazioen eremuan.
2007ko urtarrilaren 1ean, tolarea erabiltzeari utzi eta euroa hartu zuen errepublikak.
[aldatu] Demografia
Eslovenian bizi diren talde etniko nagusiak hauek dira: esloveniarrak (% 89); kroaziar, bosniar, serbiar eta Jugoslavia ohiko bestelako taldeak (% 10); eta hungariar eta italiar gutxiengoak (% 0,5).
Dentsitatea 95 biztanle/km²-koa da. Biztanleriaren erdiak hiri giroan bizi dira eta beste erdiak landa giroan.
Hizkuntza ofiziala esloveniera da, hegoaldeko hizkuntza eslaviarren taldekoa. Hungarierak eta italierak estatus ofiziala dute Hungaria eta Italiako mugen ondoko lurraldetan.
[aldatu] Kultura
Primož Trubar erreformatzaile protestanteak idatzi eta 1550ean argitaratu ziren Catechismus eta “Abecedarium” dira Esloveniako lehen edizioak. Bi autore nagusiak France Prešeren (1800-1849) poeta eta Ivan Cankar (1876-1918) idazleak dira. Pinturari dagokionez, Ivana Kobilca eta Rihard Jakopič inpresionistak dira garrantzitsuenak. Arkitekturan, Jože Plečnik da adierazgarriena.
Musikari dagokionez, Jacobus Gallus (1550-1591) Errenazimentuko konpositoreak Europako erdialdeko musika klasikoan eragin handia izan zuen; XX. mendean, Bojan Adamič filmetako musikagileak.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
- Esloveniako Errepublika (ingelesez eta eslovenieraz)
- Esloveniako Errepublikaren Bulego Estatistikoa (ingelesez)
- Ljubljanako Unibertsitatea
- Maribor-eko unibertsitatea
- Primorska-ko Unibertsitatea
- The Slovenia Times, Esloveniako berriak ingelesez.
- Esloveniako datu ekonomikoak (ingelesez)
- Esloveniako turismo webgunea (hainbat hizkuntzatan)
Europa | ||
---|---|---|
Herrialdeak: Albania Alemania Armenia Andorra Austria Azerbaijan Belgika Bielorrusia Bosnia-Herzegovina Bulgaria Danimarka (Faroe Uharteak) Erresuma Batua (Gibraltar Man Uhartea Guernesey Jersey) Errumania Errusia Eslovakia Eslovenia Espainia Estonia Finlandia (Aland Uharteak) Frantzia Georgia Grezia Herbehereak Hungaria Irlanda Islandia Italia Kosovo Kroazia Letonia Liechtestein Lituania Luxenburgo Malta Mazedoniako Errepublika Moldavia Monako Montenegro Norvegia ( - Svalbard eta Jan Mayen Uharteak) Polonia Portugal San Marino Serbia Suedia Suitza Turkia Txekiar Errepublika Ukraina Vatikano Hiria Zipre |
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |