Euro
Wikipedia(e)tik
Aldaera | |
Euro 1 (€) | Antzinako txanpona |
13,7603 | txelin austriar (ATS) |
40,3399 | franko belgikar (BEF) |
1,95583 | marko alemaniar (DEM) |
166,386 | peseta espainiar (ESP) |
5,94573 | marko finlandiar (FIM) |
6,55957 | libera frantziar (FRF) |
0,787564 | irlandako libra (IEP) |
1936,27 | italiar lira (ITL) |
40,3399 | luxenburgeko franko (LUF) |
2,20371 | florin holandar (NLG) |
200,482 | eskudo portugaldar (PTE) |
340,750 | greziar drakma (GRD) |
239,640 | tolare esloveniar (SIT) |
Estatistikak | |
---|---|
Billeteak | |
Txanponak Aurpegi amankomuna |
|
Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamabost estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.
Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.
Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.
Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.
Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.
Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).
[aldatu] Ikurrak
Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.
Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;
[aldatu] Historia
1 Euro (€) | Lehen Txanpona |
13,7603 | Austriar txelina (ATS) |
40,3399 | Belgiar libera (BEF) |
1,95583 | Alemaniar markoa (DEM) |
166,386 | Espainiar pezeta (ESP) |
5,94573 | Finlandiar markoa (FIM) |
6,55957 | Frantziar libera (FRF) |
0,787564 | Irlandar libra (IEP) |
1936,27 | Italiar lira (ITL) |
40,3399 | Luxenburgotar libera (LUF) |
2,20371 | Herbeheretar florina (NLG) |
200,482 | Portuges ezkutua (PTE) |
340,750 | Greziar drakma (GRD) |
239,640 | Esloveniar tolarra (SIT) |
Dibisa hasi zen ofizialez 1999.eko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburg, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehen txanponak bizi ziren bere herrietan, bere kotizazio galdutaz, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehengo dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, hau askenen bizitza amaitu arte.
Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suedia ez dute euroa onartu oraindik.
2002ko uztailan, euroak estatubatuar dolarra gainditu zuen dibisa merkatuan.
2004.eko maiatzean EBean sartu ziren Estatu berriak ez dute oraindik euroa onartu, baina beharreko baldintza ekonomikoak betetzeko asmoa dute, eta aurten urte batuzetarako bere sarrera euro-gunean espero da.
Herri batzuetan 1 cent eta 2 cent txanponak kendu nahi dituzte, zeren eta bere egin-prezioa bere balio-prezioa baina handiagoa da. Susmatu duen irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.
[aldatu] Ikus, gainera
- Vatikanoko euro txanponak
- San Marinoko euro txanponak
- Monakoko euro txanponak
- Portugalgo euro txanponak
- Luxenburgoko euro txanponak
- Italiako euro txanponak
- Irlandako euro txanponak
- Herbereetako euro txanponak
- Greziako euro txanponak
- Finlandiako euro txanponak
- Austriako euro txanponak
- Alemaniako euro txanponak
- Belgikako euro txanponak
- Espainiako euro txanponak
- Esloveniako euro txanponak
- Zipreko euro txanponak
- Maltako euro txanponak