Portugal
Wikipedia(e)tik
Portugaldar Errepublika República Portuguesa |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: A Portuguesa | |||||
Hiriburua | Lisboa 38°42′ N 9°11′ W |
||||
Hiri handiena | Lisboa | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Portugalera1 | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Aníbal Cavaco Silva José Sócrates |
||||
Eraketa - Independentzia - Onartua |
1128 ekainaren 24 1143 urriaren 5 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
92.391 km² (111.) 0,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
10.566.212 (76.) 114 biztanle/km² (66.) |
||||
Dirua | Euroa2 (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +03) Bai (UTC +13) |
||||
Interneteko domeinua | .pt | ||||
Telefono aurrezenbakia | +351 |
||||
Herritarra | portugaldar | ||||
1Mirandera, Asturieraren aldaera, ofizialki onartua da 1999tik 22002 baino lehen Escudoa 3 Azores uharteetan UTC-1 eta UTC |
Portugal Europa hego-mendebaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea, Iberiar penintsulako mendebaldean kokatua. Gainera bi uhartedi ditu Ozeano Atlantikoan: Madeira eta Azores uharteak.
Hiriburua Lisboa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Portugalgo geografia
Iberiar Penintsula mendebaldean kokatua dago. Ipar eta ekialdean, mugakidea da Espainiarekin, zehazki Galiziarekin, Miño ibaia tartean dutela. Hego eta mendebaldean, aldiz, Ozeano Atlantikoa dauka.
Azoreak (2.333 km2) eta Madeira (801 km2) herrialdeko uhartedi handiak dira. Ponta do Pico (2.351 m) Picoko uhartean (Azoreak) eta Serra da Estrela ("Torre", 1.993 m, Guardako barrutian) tontorrik handienak dira.
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Portugalgo historia
- 1143ko urriaren 5ean Gaztela eta Leongo Alfonso VII.a erregeak herrialdeari independentzia onartu zion behin betiko, Zamorako Hitzarmenaren bidez.
- 1290ean Coimbrako Unibertsitatea sortu zuten, herrialdeko zaharrena.
- 1415ean Portugalek ekin zion bere zabaltze prozesua beste lurralde batzuetan zehar, Portugalgo Inperioaren hastapenak izanda.
- 1974ko apirilaren 25ean "Krabelinen Iraultza" edo "Revoluçao dos cravos" Lisboan lehertu egin zen.
[aldatu] Biztanleen inguruko datuak
- Talde etniko nagusiak: %99.5 portugaldar; %0.2 caboverdetar, %0.1 brasildar, %0.2 beste.
- Biztanleen banaketa: %34.8 hiritar, %65.2 landatar.
- Urteko hazkunde-tasa: 0.8/1.000 (1993).
- Ugaltze-tasa: 1.6/1.000 (1993).
- Heriotza-tasa: 10.7/1.000 (1993). Haurrena: 10/1.000 (1990-1995).
- Bizi-itxaropena: 70.8 urte gizonezkoengan eta 78 urte emakumezkoengan (1994).
- Analfabetismo-maila: %13.2
- Erlijioak: %94.5 katoliko, %3.8 sinesgabe, %0.6 protestante, %0.1 judu, %0.1 musulman.
- Biztanleen banaketa adin-tarteka:
- >15 urte: %22.7.
- 15-29 urte: %24.6.
- 30-44 urte: %18.8.
- 45-59 urte: %16.5.
- 60-74 urte: %12.6.
- >74 urte: %4.8.
[aldatu] Datu politikoak
- Gobernu-mota: Alderdi anitzeko errepublika. Ganbara legegile bakarra (230 kideekin).
- Estatuburua: Lehendakaria.
- Gobernuburua: Lehen ministroa.
[aldatu] Alderdi politikoak
Portugalgo parlamentuan (Errepublikako Asanblea), ondoko alderdi politikoek dute ordezkaritza:
Alderdia | 2002ko hauteskundeak | 2005eko hauteskundeak |
Bloco de Esquerda BE (Ezkerreko Blokea) | 3 | 8 |
Partido Comunista Português PCP | 10 | 12 |
Partido Ecologista "Os Verdes" PEV (Alderdi Ekologista-"Berdeak") | 2 | 2 |
Partido Socialista PS | 96 | 121 |
Partido Social Democrata PSD | 105 | 75 |
Centro Democrático Social / Partido Popular PP | 14 | 12 |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Herrialdea bost erregio edo eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitza azpieskualdetan.
Bestela, 18 barrutitan ere banatzen da, hauexek izanda: Aveiro, Beja, Braga, Bragança, Castelo Branco, Coimbra, Evora, Faro, Guarda, Leiria, Lisboa, Portalegre, Porto, Santarem, Setubal, Viana do Castelo, Vila Real eta Viseu.
Azkenik, 2 eskualde autonomo (Açores eta Madeira) eta menpeko lurralde 1 Makau (1999tik Txinaren lurraldea) ditu Portugalek.
[aldatu] Hiri nagusiak
Udalerriei dagokienez, concelho izena hartzen dute eta freguesia-tan banatuta daude. Hauexek dira hiri eta udalerri portugaldar nagusiak, 2001eko erroldaren arabera:
- Lisboa (ia 491.888 bizt. / Lisboa Handia: ia 2.600.000 bizt.)
- Porto (240.773 bizt. / Porto Handia: 1.500.000 bizt.)
- Amadora (ia 181.179)
- Vila Nova de Gaia(ia 178.526)
- Braga (ia 173.000 bizt.)
- Coimbra (ia 149.000 bizt.)
- Setubal (ia 120.000 bizt.)
- Queluz (ia 116.000)
- Almada (ia 101.500)
- Agualva-Cacem (ia 101.000)
- Funchal (ia 100.500)
- Rio Tinto (ia 61.638)
- Aveiro (ia 56.712) bizt.)
- Odivelas (ia 55.409)
- Amora (ia 54.474)
- Guimaraes (ia 52.182)
- Viseu (ia 50.583 bizt.;2001)
- Barreiro (ia 49.942)
- Leiria (ia 48.837)
- Evora (ia 46.938)
- Ponta Delgada (ia 46.102)
- Matosinhos (ia 45.102)
- Faro (ia 42.138 bizt.)
- Ermesinde (ia 39.944)
- Portimao (ia 39.783)
[aldatu] Ekonomia datuak
- Inportatutako produktu nagusiak:
- Makineria eta garraio-ekipamendua: %35.7.
- Janari eta abereak: %13.8.
- Erregaiak: %8.8.
- Esportatutako produktu nagusiak:
- Ehungintzako produktuak: %28.4.
- Makineria eta garraio-ekipamendua: %21.3.
- Oinetakoak: %9.6.
- Baliabide nagusiak:
- Ardoa: 8.5 miloi hl.
- Garia: 605.000 miloi tona.
- Arrainak: 293.000 tona.
- Kortxoa: 103.000 tona.
- Oliba olioa: 35.000 tona.
- Ardi-azienda: 5.2 miloi buru.
- Behi-azienda: 1.1 miloi buru.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Portugalera herrialdeko hizkuntza ofiziala da lurralde osoan. Halaber, mirandera ofiziala da ere bai Miranda do Douro/Miranda I Douro ko kontzejuan (Bragançako barrutia).
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Portugesezko literatura
Herrialde honek Fernando Pessoa,Luiz de Camões,Florbela Espanca,Miguel Torga,Sophia de Mello Breyner Andresen bezalako poeta handia eta Jose Saramago eleberrigile famatua eta Nobel Sariduna eman ditu, besteak beste.
[aldatu] Musika
Sakontzeko, irakurri: Portugalgo musika
Fadoa da herrialdeko berezko musika mota nagusi eta ezagunena. Fadista klasikoen artean, Amalia Rodrigues abeslaria dugu ezagunenetarikoa. Bestela, abeslari gazte ditugu Mariza eta Cristina Branco, besteak beste, eta taldeei dagokienez "Madredeus" nabarmentzekoa da. Dulce Pontes,Zeca Afonso,Paco Bandeira,Paulo de Carvalho,José Cid.
[aldatu] Zinema
Sakontzeko, irakurri: Portugalgo zinema
Manoel de Oliveira,Laura Alves,Beatriz Costa.
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |