Estatubatuar dolarra
Wikipedia(e)tik
Estatu Batuetako Dolarra Ameriketako Estatu Batuetako txanpon ofiziala da. Nahiz eta txanpon hauen emisioa EEBBetan bakarrik egin ondoko herrialde batzuek ere txanpon hau hartu dute ofizialtzat, Ekuador eta Salbadorek.
[aldatu] Dolar izenaren jatorria
Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako Dolarretik dator, Espainiako Independentzia Gerraren garaian erabiltzen zen txanpona baitzen. Aldi berean, Espainiako dolarrak beste txanpon batean zuen jatorria, erdieuropako, Thaler izeneko zilarrezko txanpon batetik.
[aldatu] Dolarraren ikurra
Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Simbolo hau txanpon ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.
Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.