Wikipedia(e)tik
2007 |
Egutegi txinatarra |
Txerria |
Egutegi hebraikoa |
5767 - 5768 |
Egutegi musulmana |
1427 - 1428 |
Persiar egutegia |
1385 - 1386 |
Sayana egutegia |
1928 - 1929 |
Data juliarra |
2 454 101,5tik 2 454 466,5ra |
2007a (MMVII) egutegi gregoriarrean astelehenean hasi zen urtea da.
Nazioarteko Urte Polar, Nazioarteko Rumi Urtea eta Nazioarteko Heliofisikaren Urtea izendatu da aurten.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
[aldatu] Euskal Herrian
- Urtarrilaren 9a - ETAk komunikatu bat kaleratu zuen Gara egunkarian, "su-etenak jarraitzen zuela" esanez, eta 2006ko abenduaren 30ko atentatuan "hildakorik egin nahi ez zuela" esanez.
- Urtarrilaren 13a -
- Urtarrilaren 19a - Espainiako auzitegi gorenak talde terroristatzat hartu zituen Segi eta Haika.
- Urtarrilaren 20a - Bilboko metroaren bi geltoki inauguratu ziren Abatxolo eta Portugaleteko geltokiak.
- Urtarrilaren 21a - Kale-borroka erasoaldiak egon ziren Zumarraga, Iurreta, Mungia, Donostia, Etxarri-Aranatz, Bilbo eta Iruñean. Kutxazainak erre, zaborrontziak errepidean gurutzatu eta PSOEren Herriko etxeak eraso zituzten.
- Urtarrilaren 24a - Euskal Herrian egondako hotz-boladak elurteak utzi zituen 200 metrotatik gora, Gasteiz eta Iruñean 10-15 zentimetro inguru pilatu ziren gune batzuetan.
- Urtarrilaren 29a -
- Urtarrilaren 31 - Juan Jose Ibarretxek EAEko auzitegian deklaratu zuen Batasuneko kideekin bildu izanagatik, Foro de Ermua elkarteak aurkezturiko helegitearen ondorioz.
- Irailaren 12a - Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak abenduan bere alderdian egingo ziren barne hauteskundeetara ez zela aurkeztuko eta politikagintza utziko zuela adierazi zuen hainbat hedabidetara bidalitako gutun baten bidez.
- Irailaren 24a - Laurence Le Vert epailearen aginduz, 200 bat poliziak hamabost lagun atxilotu zituzten Lapurdi eta Nafarroa Beherean.
- Irailaren 25a - ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Zarauzko ertzain etxean.
- Urriaren 2a - Batasuneko nazioarteko bozeramaile eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduen eledun Joseba Alvarez eta Oihana Agirre atxilotu zituzten Donostian Espainiako Poliziak. Bi egun barru, gartzeleratu zituzten.
- Urriaren 3a - Michelin enpresa frantziarrak Lasarteko lantegian 400 lanpostu kenduko zituela iragarri zuen.
- Urriaren 4a - Baltasar Garzon Espainiako epaileak Batasuneko mahai nazionala atxilotzeko agindua eman eta Espainiako Poliziak 23 kide atxilotu zituen, horien artean Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena eta Rufino Etxeberria.
- Urriaren 5a - Eusko Legebiltzarraren gehiengoak terrorismoaren biktimei barkamen eskaera publikoa adostu zuen, eta 2008ko maiatzean biktimei buruzko bigarren biltzar monografikoa egitea erabaki.
- Urriaren 7a - Jende andana bildu zen ikastolen alde Bergaran, Kilometroak jaialdian.
- Urriaren 9a - Lehergailua ipini zuen ETAk Galdakaoko zinegotzi baten bizkartzainaren autoan, Bilboko Abusu auzoan, bizkartzaina zaurituz.
- Urriaren 18a - Espainiako Poliziak 7 gazte atxilotu zituen, eta beste batzuk bilatu, Uribe Kostan, ustez kale borrokarekin lotura zutelakoan.
- Urriaren 26a - Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu zituzten euskaltzain oso izateko.
- Urriaren 30a -
- Azaroaren 7a - Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu zituen eta hainbat miaketa egin zituen Donostian, ustez Segirekin lotura izateagatik. Hiru egun geroago, baldintzapean askatu zituzten lauak.
- Azaroaren 20a - Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sei gazte atxilotu zituzten Burlatan (Nafarroa), ustez kale borrokarekin zer ikusia izateagatik. Bost egunez inkomunikaturik izan ostean, horietako lau kartzelatu zituen epaileak. Gazteeek tratu txarrak salatu zituzten.
- Azaroaren 30a -
- Abenduaren 2a - Iñigo Urkullu EAJko presidente izendatu zuten, Euskalduna Jauregian egindako batzar nagusian.
- Abenduaren 4a - 18/98 auzian aste bete lehenago atxilotuetatik 33 kartzelatu zituzten.
- Abenduaren 13a - Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutu (Enai) sortu berriko zuzendaria Xabier Azanza izango zela jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak.
- Abenduaren 16a -
- Abenduaren 18a - Marije Fullaondo Batasuneko zuzendaritzakidea atxilotu zuten Errigoitin (Bizkaia) Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ondoren kartzelatu zuten.
- Abenduaren 19a - 18/98 auziko berrogehita bi auzipeturi 520 urtetik gorako espetxe zigorrak ofizialki jakinarazi zizkieten Espainiako Entzutegi Nazionalean.
- Abenduaren 21a - EAEko Justizi Auzitegi Nagusiaren aginduz, Espainiako banderak Bilboko udaletxean egunero egon beharko zuela jakinari zen.
- Abenduaren 24a - ETAren izenean dei bat jaso ondoren, bonba bat zartatu zen Balmasedako (Bizkaia) PSE-EEren egoitzan.
- Urtarrilaren 1a - Errumania eta Bulgaria Europar Batasunean sartu ziren, eta Irlandako gaelera Batasuneko hizkuntza ofiziala bihurtu zen. Eslovenian euroa erabiltzen hasi ziren. Alemaniak Europako Batasuneko lehendakaritza hartu zuen, Angela Merkelen zuzendaritzapean. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokor bihurtu zen, Kofi Annanen lekua hartuz. Somalian Etiopia eta Somaliako Trantsizio Gobernuak Jilil eta Kismayo okupatu zituzten, Islamisten Batasuneko kideek Keniara ihes egin zuten.
- Urtarrilaren 2a - 103 hildako Indonesian, Adam Air konpainiako hegazkin bat itsasora erori eta gero.
- Urtarrilaren 9a - Turkiatik Irakera zihoan hegazkin bat lainoa zela eta, istripua izan zuen, 32 hildako.
- Urtarrilaren 11- Vietnam Nazioarteko Merkataritza Erakundeko kide bihurtu zen. Txinak orbitan dauden sateliteak deusezteko gai zen misil balistikoa probatu zuen. Herrialde gehienek ekintza militar hori gaitzetsi zuten.
- Urtarrilaren 12a - George W. Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, telebistaz emandako agerraldi batean Irakera beste 20.000 soldatu eramateko bere asmoa erakutsi zuen.
- Urtarrilaren 15a - Lau hildako Italiako Messinako itsasartean bidaiariak zeramatzan ontzi batek karga zeraman beste ontzi batekin talka egin eta gero. Rafael Correa Ekuadorreko presidente bihurtu zen.
- Urtarrilaren 18a - Europako haize ekaitz indartsu baten eurite eta haize indartsuek (200 kilometro orduko haizea) 47 hildako eragin zituzten Erresuma Batua, Frantzia, Belgika eta Alemanian.
- Urtarrilaren 20a - Astebeteko hotz boladaren ostean 65 hildako zenbatu ziren Ameriketako Estatu Batuak
- Urtarrilaren 28a -
- Sinn Fein alderdiak Ulsterreko poliziaren zilegitasuna onartu zuen lehen aldiz.
- Bagdad hegoaldean egondako borroketan 250 hildako izan ziren.
- Otsailaren 1 - Tornado indartsuek Ameriketako Estatu Batuetako Florida estatuan hamalu hildako eragin zituzten.
- Otsailaren 3a - Kamioi bonba batekin egindako atentatu batek 130 hildako eragin zituen Bagdagen.
- Otsailaren 11 - Portugalen abortoa legeztatzeko erreferenduma egin zen.
- Otsailaren 13a - Ipar Koreak bere programa nuklearrari amaiera ematea erabaki zuen, laguntza ekonomikoa eta erregaiaren ordez.
- Martxoaren 7a - Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak. UDP alderdi unionistak eta Sinn Fein errepublikar irlandazaleak garaipena lortu zuten, UUP unionistaren eta SDLP nazionalistaren kaltetan, hurrenez hurren.
- Martxoaren 11 - Atentatu suizida Casablancako ziberkafe batean, Marokon.
- Martxoaren 23a - PlayStation 3aren merkaturatzea Europa, Asia eta Australian.
- Apirilaren 11 - Hiru terroristak bere buruaz beste egin zuten Casablancan, polizia bat hilez, eta laugarren bat tirokatu zuten.
- Maiatzaren 3a -
- Ulstergo Boluntarioen Indarrak (UVF) borroka armatua utzi zuela adierazi zuen agiri baten bidez.
- Eskoziako parlamenturako hauteskundeetan SNP alderdi abertzaleak laboristak garaitu zituen eserleku bakar baten aldearekin. Galesko biltzarra aukeratzeko hauteskundeetan laboristek lehen postua gorde zuten, nahiz eta Plaid Cymru alderdi nazionalistak eta Alderdi Kontserbadoreak igoera esanguratsua izan.
- Maiatzaren 6a - Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia. Nicolas Sarkozy kontserbadoreak botoen %55a lortu zuen.
- Maiatzaren 8a - Ipar Irlandako gobernu autonomoa berriz martxan jarri zen. Ian Pasley unionista erradikala izendatu zuten presidente, eta Martin McGuinness Sinn Feinkidea lehen ministro.
- Maiatzaren 17a - Alex Salmond abertzale eskoziarra lehen ministro izendatu zuten.
- Maiatzaren 24a - Hauteskundeak Irlandako Errepublikan. Bertie Ahernen Fianna Fail alderdiak garaipen estua lortu zuen, Fine Gael oposizioko alderdiaren igoera nabarmenaren aurrean.
- Maiatzaren 27a - Venezuelako gobernuak Radio Caracas Television komunikabide kateari lizentzia kendu zion.
- Ekainaren 27a - Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak dimititu egin zuen. Gordon Brown izendatu zuten lehen ministro.
- Irailaren 16a -
- Kostas Karamanlisen Demokrazia Berria alderdi eskuindarrak Grezian egindako hauteskunde orokorrak irabazi zituen.
- 91 lagun zendu ziren Phuketen (Tailandia) izandako hegazkin istripu batean.
- Irailaren 19a - Khmer Gorrien bigarren buruzagia, Noun Chea, atxilotu zuten Kanputxean, Nazioarteko Epaitegian gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzeko.
- Urriaren 22a - 900.000 lagun lekuz aldatu zituzten Kalifornia hegoaldean (AEB) suteak zirela-eta.
- Urriaren 29a - Cristina Fernandezek Argentinako hauteskunde presidentzialak irabazi zituen.
- Azaroaren 12a - Pakistanen, poliziak Benazir Bhutto lehen ministro ohia atxilotu zuen Pervez Musharraf presidentearen aginduz, salbuespen egoera salatzeko manifestaldi bat egin baino egun bat lehenago.
- Azaroaren 16a - Bangladeshen 3.000tik gora hildako eta milioika lekualdatu izan ziren, Sidr zikloiaren eraginez.
- Azaroaren 22 - Commonwealthek Pakistani behin-behineko suspentsioa ezarri zion, Pervez Musharraf presidenteak salbuespen egoera ez kentzeagatik.
- Azaroaren 24a - Australiako Alderdi Laboristako Kevin Ruddek irabazi zituen hauteskunde federalak.
- Abenduaren 3a - Erreferendum Konstituzionala izan zen Venezuelan, Hugo Chavez presidenteak sustaturik. %51 ingururekin ezezkoak irabazi zuen.
- Abenduaren 11 - Ia batera leherrarazi zituzten bi bonba-autok hirurogei hildakotik gora eragin zituzten Aljeriako hiriburuan, tartean Nazio Batuetako hamar langile.
- Abenduaren 12a - Europako Batasuna eraldatzeko Konstituzioaren Erreforma edo Itun Sinplifikatua sinatu zuten estatu kideek Lisboan.
- Abenduaren 19a - Lee Myung-bakek irabazi zituen Hego Koreako hauteskunde presidentzialak.
- Abenduaren 27a - Benazir Bhutto, Pakistango lehen ministro ohia (1988-1990 eta 1993-1996) eta oposizioko liderra, Rawalpindi hiri pakistandarrean erail zuten. Terrorista batek bi tiro jo ondoren bere burua immolatu zuen, beste 30 pertsona hilez.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 10a - Carlo Ponti, Italiako filme produktorea (j. 1912).
- Urtarrilaren 22a - Abbé Pierre, gobernuz-kanpoko Emaus mundu-mailako erakundearen sortzailea (j. 1912).
- Apirilaren 23a - Boris Jeltsin, errusiar politikaria (j. 1931).
- Apirilaren 26a - Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua (j. 1921).
- Maiatzaren 19a - Eva Forest, idazle eta editorea (j. 1928).
- Ekainaren 19a - "El Fary", abeslari eta aktore espainiarra (j. 1937).
- Ekainaren 20a - Antonio Aguilar, abeslari mexikarra (j. 1919).
- Uztailaren 19a - Fontanarrosa, komikigile argentinarra (j. 1944).
- Irailaren 6a - Luciano Pavarotti opera abeslari italiarra (j. 1935)
- Azaroaren 21a - Fernando Fernan Gomez, idazle, aktore eta zine zuzendari espainiarra (j. 1921).
- Abenduaren 25a - Natividad Junko, Unai Gonzalez presoaren amaginarreba.
- Abenduaren 27a - Benazir Bhutto, Pakistango Lehen Ministro izandakoa (j. 1953).