Habsburgo
Wikipedia(e)tik
Habsburgo edo Austriako Etxea, Austrian 1278tik 1918ra erregea izan den familia. Izenaren jatorria Suitzan XI. mendean eraikitako Habichtsburg familia gazteluan dago.
Nahiz eta hasierako eremuak Suitzako iparraldean eta Alsazian egon, Habsburgotarra eta bere oinordeko Habsburgo-Lorena familia Europako Dinastia nagusienetariko bat zen eta zenbait herrialde agindu zituen, besteak beste:
- Alemanian Erromatar-Germaniar Inperio Santuaren enperadoreak.
- Austriako subiranoak (Dukeak 1282-1453, Artxidukeak 1453-1804 eta Enperadoreak 1804-1918).
- Hungariako erregeak (1437-1439, 1445-1457, 1526-1918).
- Kroaziako erregeak (1437-1439, 1445-1457, 1526-1918).
- Espainiako erregeak (1516-1700).
- Portugalgo erregeak (1580-1640).
- Bohemiako erregeak (1306, 1437-1457, 1526-1918).
- Galizia eta Lodomeriako erregeak (1772-1918).
- Transilvaniako Printzipe Handiak (1690-1867).
- Toskanako Duke Handiak (1737–1801 eta 1814-1860).
- Parmako Dukeak (1814–1847).
- Modenako Dukeak (1814–1859).
- Mexiko Enperadorea (1864–1867).