Bretainia
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Bretainia eskualde historikoari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Bretainia (argipena)
Bretainia Breizh, Bertaèyn |
|||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
|
|||
Ereserkia: Bro Gozh ma Zadoù | |||
Hiri nagusiak | Naoned, Roazhon, Brest, an Oriant, Kemper | ||
Eremua | 34.034 km² | ||
Biztanleria | 4.271.000 (2005) | ||
Dirua | euroa | ||
Herritarra | bretoi | ||
Hizkuntza(k) | bretainiera, frantsesa, galoa | ||
Ofiziala(k) | frantsesa | ||
Bretainia (bretainieraz Breizh, /bʁejs/ ahoskatua, frantsesez Bretagne, galoz Bertaèyn) antzinatiko lurralde bat da, bost Nazio zeltetako bat.
Bretainiak Frantzia ipar-mendebaldeko penintsula osoa hartzen du, Mantxako itsasoaren eta Bizkaiko Golkoaren artean kokatua.
[aldatu] Historia
Antzina erresuma burujabea eta dukerria izan zen. 1532. urtean Frantziari atxikitako atzerriko probintzia bihurtu zen, 1790. urtean administratiboki desagertu eta bost departamendutan zatitu zutelarik: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-eta-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique).
Eskualdekatzean, horietako lauekin Bretainia eskualdea sortu zuten, Liger-Atlantel kanpoan utziz eta Pays de la Loire eskualdearekin bat eginez.
[aldatu] Lurralde historikoak
Bretainiako abertzaleek aldarrikatzen duten lurraldea (Bretainia historikoa bezala ezagutua) egun Bretainia izena duen eskualde edo erregioaz landa, Loira Atlantiarreko departamendua ere barne biltzen du. Horrela, Bretainia historikoa 9 herrialdetan banatzen da:
- Bro Leon
- Bro Dreger (Treguier)
- Bro Kernev
- Bro Gwened (Vanetès)
- Bro Sant Brieg edo Penteur (Penthièvre)
- Bro Zol
- Bro Sant Malou
- Bro Roazhon
- Bro Naoned
[aldatu] Ikus, gainera
Bretainiako departamenduak | ||
---|---|---|
Aodoù an Arvor • Penn-ar-Bed • Il-ha-Gwilen • Mor-Bihan • ( Liger-Atlantel ) |
Europa | ||
---|---|---|
Herrialdeak: Albania Alemania Armenia Andorra Austria Azerbaijan Belgika Bielorrusia Bosnia-Herzegovina Bulgaria Danimarka (Faroe Uharteak) Erresuma Batua (Gibraltar Man Uhartea Guernesey Jersey) Errumania Errusia Eslovakia Eslovenia Espainia Estonia Finlandia (Aland Uharteak) Frantzia Georgia Grezia Herbehereak Hungaria Irlanda Islandia Italia Kosovo Kroazia Letonia Liechtestein Lituania Luxenburgo Malta Mazedoniako Errepublika Moldavia Monako Montenegro Norvegia ( - Svalbard eta Jan Mayen Uharteak) Polonia Portugal San Marino Serbia Suedia Suitza Turkia Txekiar Errepublika Ukraina Vatikano Hiria Zipre |