2008
Wikipedia(e)tik
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz. |
2008. urtea | |
Urteak: | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 |
Hamarkadak: | 1980koa | 1990koa | 2000koa | 2010koa | 2020koa |
Mendeak: | XX.a | XXI.a | XXII.a |
XXI. mendearen taula |
2008 | |
Egutegi txinatarra | 4704 - 4705 |
Egutegi hebraikoa | 5768 - 5769 |
Egutegi musulmana | 1429 - 1430 |
Persiar egutegia | 1386 - 1387 |
Sayana egutegia | 1929 - 1930 |
Data juliarra | 2 454 101,5tik 2 454 466,5ra |
2008. urtea (MMVIII), 2007koaren ondorengoa eta 2009.aren aurrekoa da. Gregoriar egutegian, asteartez hasitako bisurtea hain zuzen ere.
Hurrengo ospakizunen urtea da 2008a:
- Arratoiaren Urtea, txinatar horoskopoaren arabera.
- Patataren Nazioarteko Urtea, FAOren arabera.[1]
- Lurra Planetaren Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[2]
- Ama Hizkuntzen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[3]
- Osasunbidearen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[4]
- Elkarrizketa Interkulturaleko Europako Urtea, Europar Batasunaren arabera.[5]
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Urtarrila
[aldatu] Euskal Herrian
- Urtarrilaren 3a - Errealaren administrazio kontseilu berria aukeratzeko hauteskundeak ospatu ziren, presentatu zen Iñaki Badiola donostiarra presidente bihurtuz.
- Urtarrilaren 7a - Arrasaten, etakideak izatearen akusaziopean, Espainiako Guardia Zibilak bi gazte lesakar atxilotu zituen, eta horietako bat Donostia Ospitaleko arta intentsiboko gunean ingresatu zuten, inkomunikaturik. Ondoren, bi gazteek torturak salatu zituzten.
- Urtarrilaren 9a - Ken Follett idazle galestarrak Gasteizko Katedralean The World Without End bere liburu berria aurkeztu zuen.
- Urtarrilaren 23a - Hamar atxiloketa izan ziren Bizkaian eta Araban, polizia iturrien arabera kale borrokaren eta GRAPOren aurkako bi polizia operazio desberdinetan. Ondoren, gehienak espetxeratu zituzten.
- Urtarrilaren 25a - Euskarazko Wikipediak Argia Saria irabazi zuen Sareko argia atalean.
[aldatu] Munduan
- Urtarrilaren 1a - Malta eta Zipre estatu europarrek euroa hartu zuten txanpon ofizial bezala.
- Urtarrilaren 1a - Kenia: Mwai Kibaki presidenteak hauteskundeak berriz irabazi zituela jakinarazi ostean, hamarna hildako egon ziren hauteskunde iruzurra salatzeko istiluetan.
- Urtarrilaren 4a - Hilaren 5ean Lisboan hasiko zen Dakar Rallya ez zela korrituko jakinarazi zuten, islamisten erasoei beldurra zela eta.
- Urtarrilaren 10a - Kolonbiako FARC gerrillak bi bahitu askatu zituen: Clara Rojas eta Consuelo Gonzalez Perdomo.
- Urtarrilaren 22a - Irakeko Parlamentuak bandera nazionala ofizialki aldatzea erabaki zuen, "batasuna, askatasuna eta sozialismoa"ren ikur ziren izar berdeak kenduz.
- Urtarrilaren 23a - Eyak hizkuntzaren azkenengo hiztuna hil zen Alaskan, Marie Smith Jones 93 urterekin; hizkuntza desagertuz.
[aldatu] Otsaila
[aldatu] Euskal Herrian
- Otsailaren 8a - Baltasar Garzon epaileak EHAK eta EAE-ANV alderdien jarduerak etetea agindu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak, berriz, hauteskundetan parte-hartzea debekatu zien, baina ez zituen jarduerak eten.
- Otsailaren 11 - Garzon epailearen aginduz, Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren 14 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "erakunde terroristako" laguntzaile izatea leporatuta.
- Otsailaren 14a
- LAB sindikatuak eta ezker abertzaleak deitutako greba orokorra izan zen "Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoera stop! lelopean".
- Ertzaintzak hiru ekintzaile islamiar atxilotu zituen Gasteizen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek askatu zituen hiru egun geroago.
- Otsailaren 18a - Sei gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Gasteizen, ustez "kale erasoekin harremana izateagatik". Ondoren, Segiko kideak izatearen akusaziopean espetxeratu zituen epaileak.
- Otsailaren 24a - ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Bilboko Arnotegi mendiko hedagailu batean.
- Otsailaren 29a - Derioko PSE-EEren egoitzan ETAk bonba lehertu zuen, kalte materialak eraginez.
[aldatu] Munduan
- Otsailaren 4a - Ekialdeko Pirinioetako (Frantzia) Kontseilu Orokorrak katalana ofizialki onartu zuela jakinarazi zen.
- Otsailaren 17a - Kosovok independentzia aldarrikatu zuen.
- Otsailaren 24a -
- Kubako Herri Boterearen Asanblea Nazionalak (parlamentuak) Raul Castro aukeratu zuen Kubako presidente berri, Fidel Castroren ordez.
- Dimitris Christofiasek irabazi zituen Zipreko hauteskunde presidentzialak.
- Otsailaren 26a - Mikel Essery, Magie Alvarez eta Mariasun Vitorica euskal herritarrak hil zituen Yemengo atentatua Al Kaidak bere gain hartu zuen.
- Otsailaren 27a - 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
[aldatu] Martxoa
[aldatu] Euskal Herrian
- Martxoaren 4a - Bermeo inguruan 'Bou Nabarra' gerraontzia aurkitu zutela uste zutela adierazi zuten AZTIko zientzialariek.
- Martxoaren 11 - Euskal kostaldeak jasandako enbatak kalte ugari eragin zituen, bereziki Bermeo, Zarautz eta Donostian.
- Martxoaren 21a - Gazte Topagunea hasi zen Lezon (Gipuzkoa), hilaren 24ra arte milaka gazte independentista bilduz.
- Martxoaren 23a - Elurte garrantzitsua izan zen Euskal Herriko herrialde desberdinetan.
- Martxoaren 30a - Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek irabazi zuten eskuz binakako txapelketa, Titin III.ari eta Aritz Laskuraini 22 eta 17.
[aldatu] Munduan
- Martxoaren 9a - Espainiako Hauteskunde Orokorrak PSOEk irabazi zituen gehiengo absoluturik lortu gabe.
- Martxoaren 21a - ETAren izenean dei bat jaso ostean, auto-bonba bat zartatu zen Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, kalteak eta zauritu bat eraginez.
- Martxoaren 26a - Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.
- Martxoaren 27a - Mumia Abu-Jamal AEBetako ekintzaile afroamerikarraren aurkako heriotza zigorra bertan behera utzi zuten.
[aldatu] Apirila
[aldatu] Euskal Herrian
- Apirilaren 9a - Saski Baskoniak Euroligako lauko finalerako sailkatzea lortu du, laugarren urtez jarraian.
- Apirilaren 12a - ETAk bi lehergailu ipini zituen Lapoblaciongo (Nafarroa) hedagailu batean, zeinetatik bakarra lehertu baitzen.
- Apirilaren 18a - Hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Errenteria, Oiartzun eta Arrasaten ustez Oarsoaldean "Segi gazte mugimenduko kideak" izateagatik. Bost egun inkomunikatuta eman eta beste bi lagun atxilotu ostean, bost espetxeratu eta besteak askatu zituzten, gehienek tratu txarrak salatu ondoren.
- Apirilaren 20a -
- Apirilaren 21a - Amnistiaren aldeko mugimenduko 27 kideren aurkako epaiketa hasi zen Madrilen.
- Apirilaren 30a - Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea, espetxeratzeko agindu zuen Baltasar Garzonek, EAE-ANVren jardueraren debekua ez betetzea egotzita.
[aldatu] Munduan
- Apirilaren 14a - Silvio Berlusconiren koalizioak (Askatasunaren Herria, PdL) Italiako hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituen.
[aldatu] Maiatza
[aldatu] Euskal Herrian
- Maiatzaren 1a - ETAk hiru lehergailu zartarazi zituen Arrigorriagan, Espainiako Lan Ministerioaren lokal batean, eta Donostian, Osalanen egoitzan.
- Maiatzaren 3a - Milaka lagun bildu zen Arrasateko kaleetan, Ino Galparsoro askatzeko aldarrikatuz.
- Maiatzaren 6a -
- Bost gazte atxilotu ziturn Ertzaintzak Barakaldon Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduz, ustez "kale borrokarekin lotura" izateagatik. Hiru egun geroago, bost gazteetatik aske utzi eta bi espetxeratu egin zituzten.
- Espetxean 21 urte eman zituen Fernando Etxegarai plentziarra atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Parot doktrina delakoaren ondorioz beste lau espetxe urte betetzeko.
- Maiatzaren 14a - ETAk guardia zibil bat hil zuen Legutioko kuartelean bonba-auto bat lehertarazita.
- Maiatzaren 17a -
- Iñaki Arriola, Eibarko alkatea, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia aukeratu zuten botoen %98,31arekin. Miguel Buenen lekua hartu zuen.
- Imanol Murua 1985tik 1991ra Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izandakoa hil zen.
- Maiatzaren 18a -
- Fernando Etxegarai preso plentziarra askatu zuten, 21 urte espetxean eman ondoren "Parot Doktrina" aplikatuz berriz kartzelatu zutena.
- Trantsizioaz gero lehen aldiz, eta Bilbon bezala, Donostiako udaletxean Espainiako bandera ezarri zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren agindua ez jasotzearren.
- Maiatzaren 19a -
- ETAk 60 kilo lehergaiko bonba-furgoneta zartarazi zuen Areetako (Getxo) Abra Erret Itsas Klubaren aurrean, eta kalte material handiak eragin.
- Sabin Zubiri, Eusko Alkartasunaren sortzaileetako bat, hil zen Bilbon.
- Maiatzaren 21a - ETAko ustezko zuzendaritzako kide Francisco Javier Lopez Peña, Jon Salaberria, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiola atxilotu zituen Poliziak Bordelen, eta Guardia Zibilak Andoaingo alkate ohi Jose Antonio Barandiaran.
- Maiatzaren 22a - Maria San Gilek uztailean PPko zuzendaritza eta Eusko Legebiltzarreko eserlekua utziko zituela iragarri zuen.
- Maiatzaren 23a - Iñaki Otxoa de Olza mendizale iruindarra hil zen Annapurnan.
[aldatu] Munduan
- Maiatzaren 4a - Nargis Zikloiak 100.000 hildakotik gora utzi zituen Myanmarren.
- Maiatzaren 12a - Lurrikara batek milaka hildako utzi zituen Txinan; Richter eskalan 7,9ko balioa izan zuen lurrikarak.
- Maiatzaren 24a - Manuel Marulanda, Tirofijo, FARCeko buruzagia eta munduko gerrilaririk zaharrena hil zela jakinarazi zuten.
- Maiatzaren 26a - Extremeñozko Wikipedia sortu zen.
- Maiatzaren 28a - Nepalgo parlamentuak errepublika aldarrikatu zuen, 240 urteko monarkiarekin amaituz.
[aldatu] Ekaina
[aldatu] Euskal Herrian
- Ekainaren 1a -
- Euri-jasak uholdeak eragin ditu Euskal Herriko udalerri askotan, Getxo eta Erandion nagusiki.
- Zarauzko Amenabar enpresaren aurka eztanda egin zuen ETAren lehergailu batek.
[aldatu] Munduan
- Alberto Contador txirrindulariak irabazi zuen Italiako Giroa.
[aldatu] Uztaila
[aldatu] Abuztua
[aldatu] Iraila
[aldatu] Urria
[aldatu] Azaroa
[aldatu] Abendua
[aldatu] Heriotzak
- Urtarrilaren 6a - Fernando Beorlegi, margolari euskalduna. (j. 1928).
- Urtarrilaren 10a - Edmund Hillary, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (j. 1919).
- Urtarrilaren 18a - Bobby Fischer, xake jokalaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 19a - Jose Alberdi Elorza "Buruntxali", euskal eskultorea. (j. 1922).
- Urtarrilaren 22a - Heath Ledger, aktore australiarra. (j. 1979).
- Otsailaren 9a - Genaro Zelaieta, futbolari nafarra (j. 1954).
- Otsailaren 11 - Miguel Soroa, pilotari elduaindarra (j. 1926).
- Martxoaren 31 - Carlos Chivite, politikari zentronikoarra (j. 1956).
- Apirilaren 5a - Charlton Heston, aktore estatubatuarra (j. 1923).
- Apirilaren 30a - Henrike Knorr, euskal hizkuntzalaria, euskaltzaina eta idazlea (j. 1947).
- Maiatzaren 3a - Leopoldo Calvo-Sotelo Espainiako presidentea 1981 eta 1982 urte bitartean (j.1926).
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Patataren Urtea
- ↑ Lurra Plametaren Nazioarteko Urtearen Deklarazioa
- ↑ Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen Deklarazioa
- ↑ Osasunbidearen Nazioarteko Urtearen Deklarazioa
- ↑ Elkarrizketa Interkulturaleko Europako Urtea
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |