Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Bilbo - Wikipedia, entziklopedia askea.

Bilbo

Wikipedia(e)tik

Artikulu hau Bizkaiko hiriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Bilbo (argipena)

Bilbo

BizkaiaBizkaia
Bilboko bandera Bilboko armarria
Izen ofiziala Bilbao
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Posta-kodea 480XX
Koordenatuak 43°15′25″N 2°55′25″W / 43.25694, -2.92361 Koordenatuak: 43°15′25″N 2°55′25″W / 43.25694, -2.92361
Garaiera 16 m
Eremua 41,26 km2
Biztanleria 354.145 (2006)
Dentsitatea 8.583 bizt/km2
Euskaldunak  %15,32 (2001)
Sorrera 1300 ekainaren 15
Herritarra bilbotar
Alkatea Iñaki Azkuna Urreta (EAJ)
www.bilbao.net
Bilboko planoa Francisco Coello geografoak egina 1857an. Zazpi kaleek osatzen duten hiribildua eta plaza berria ikus daitezke, ipar eta hegoaldeko errebalekin batera.
Bilboko planoa Francisco Coello geografoak egina 1857an. Zazpi kaleek osatzen duten hiribildua eta plaza berria ikus daitezke, ipar eta hegoaldeko errebalekin batera.

Bilbo Bizkaiko hiriburua, eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. Bestalde Espainia eta Europako hiri nagusietako bat ere bada. 353.567 biztanle (bilbotarrak) ditu eta 41 kilometro karratuko azalera, eta "Bilbo Metropolitarra" edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.

Izenari dagokionez, Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara arte iparraldetik hegoaldera. Ingurune honek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira. Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago bilduz.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta Klima

Bilboko irudi panoramikoa
Bilboko irudi panoramikoa

Bilboko hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago. Izan ere, Bilboko itsasadarra da bere ardatz naturala, hamaika zubik zeharkatzen duena.

Biztanleria era homogeneo batean banaturik dago ibaiaren bi aldeetan. Ezkerraldean Basurtu-Zorrotza, Abando eta Errekalde distrituak aurkitzen dira. Eskuinaldean berriz Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña distrituak. Ibaiondoko distritua, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatzen da, distrituaren gehiengoa ezkerraldean dagoen arren, Alde Zaharra eskuinaldean aurkitzen delako.

Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute besteak beste eta, zulo moduko batean gelditzen denez, "Botxo" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, Ganekogorta mendia altxatzen da, 998 metrorekin, kostaldetik hurbil gaudela kontutan izanda, altuera desberdintasun handia.

Hiriaren ikuspegia Zorrotzatik
Hiriaren ikuspegia Zorrotzatik

Duen kokaleku horrek eman dio Bilbori duen izaera eta egitura urbanistikoa. Eremu lauak urriak dira, Abando eta Deustun aurkitzen dira bereziki. Hori dela eta, hazkunde industrialak eragindako immigranteen etorrerak, mendien maldetan zehar hedatzera behartu zuen Bilboko hiria. Gaur egun Bilbo inguruan dauden mendiek hiriko "gerriko berdea" osatzen dute eta aisialdirako gune bilakatu dira.

Ipar mendebaldean Bilbok Barakaldorekin egiten du muga, ipar ekialdean Erandiorekin, ekialdean Sondikarekin, hego ekialdean Etxebarri, Basauri eta Arrigorriagarekin, eta mendebaldean Alonsotegirekin.

HIDROGRAFIA

Hiria zeharkatuta dago Ibaizabal ibaitik, zein altuera hauetan itsasadarraren forma hartzen du. Antzinan hainbat errekak Bilbo inguratzen duten mendikoa, Elguera ibaia adibidez, hiria ere ibiltzen zuten, baina lurperatutak izan ziren garapen urbanistikoa zela eta.

[aldatu] Klima

Artikulu nagusia: Bilboko klima

Bilbo inguruko mendian elurtuta
Bilbo inguruko mendian elurtuta

Bilboko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar tenperatura lasaiekin. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai uda zein neguetan egun oso hotzak eta termometroa 40ºC-tik gora igotzen den egunak badaude.

Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan. Bilboko datu meteorologiko ofizialak Loiuko aireportuan jasotzen dira. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak Euskalmet sortu eta gero, estazioak ezarri dira Deustu eta Abusuko auzoetan.

Urteko prezipitazioa 1.200mm ingurukoa da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du. Historian zehar muturreko gertakari batzuk egon izan dira, 1983eko uholdeak esaterako. Orduan 24 ordutan metro karratuko 250 litro baino gehiago jausi ziren hiribildu Bizkaitarraren gainean.

[aldatu] Barrutiak eta auzoak

Artikulu nagusia: Bilboko banaketa administratiboa

Barrutiak
Barrutiak

Bilbok zortzi barruti dauzka. Egungo banaketa administratiboa 1983an ezarri zen, Bilborenak izandako Txorierriko herriak desanexionatzean.

Auzo ez diren bestelako gune garrantzitsuak: Abandoibarra, Elorrieta, Etxetxu, Mintegitxueta, Miribilla, Zorrotzaurre.

[aldatu] Historia

Artikulu nagusia: Bilboko historia

Santiagoko Gotzain-eliza
Santiagoko Gotzain-eliza

Diego Lopez de Harok, orduko Bizkaiko jaurerriko jaunak sortua 1300eko Ekainaren 15ean. Hiribilduari Logroñoko foruak ezarri zitzaizkion.

Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren, Somera, Artekale eta Dendarikale, Santiagoko Katedralarekin batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren.

Bilbo beti egon da bere errekarekiko oso loturik, antzinako portuaren iharduerak San Anton Elizaren aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportura arte. Bere kokalekuagatik, hiria berehala hasi zen garrantzia irabazten, Gaztelako produktuen igarobide bezala. Horrela biztanleria pixkanaka hazten joan zen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoelarik.

XV. mendean, Bizkaian eta euskal probintzietan gertaturiko familia ezberdinek arteko gerrateek eragina izan zuten hirian.

XVI. mendean zehar sute batek eta bi uholdeek, arriskuan ipini zuten hiriaren etorkizuna. Orduan Bilbotarrek Begoñako Andra Mariren basilikara jo zuen babes eske. Historian zehar, ohiko gauza izan dira uholdeak. Ordurako hiria babesten zuten hormak pixkanaka eraisten joan ziren, eta horrela Erronda kalea sortu zen. 1511n Bilboko Kontsulatuak eskumena lortu zuen Espainiako korotik Gaztelan sortzen zen Merino artilea Europako iparraldeko herrietara esportatzeko, Antwerpen gisa. Modu honetan Bilbo Iberiar Penintsularen iparraldeko porturik garrantzitsuena bilakatu zen.

XVIII. mendean, San Nikolasko baseliza txikia egon zen tokian, gaur egungo eliza eraiki zen, eta honen aurrean zegoen Areatzan, Bilboko parkea. Horrela, berez Bilboren "hondartza" zenean, zuhaitzak landatu ziren eta hirirako aisialdi gune bilakatu zen. San Antongo elizatik hurbil, garai hartarako oso modernoa zen ospitale bat eraiki zen (Atxurikoa), gizonak emakumeetatik bereizten zituena.

Zazpikaleen iparraldera, kale berriak sortu ziren, Posta eta Bidebarrieta horien artean. Eta Plaza Barria. Hauxe jotzen da hiriaren "lehen zabalgunetzat", Sendeja eta Itxaropen kaleetan zehar egindakoarekin batera (gaur egun Udaletxearen eraikina ezartzen den gunean alegia).

[aldatu] Zabalgunea

Ibaizabal ondoko lurraldea txiki geratu zitzaion Bilbori eta horregatik hiria zabaltzeko plan baten beharra aztertzen hasi zen. Horrez gain, biztanleria erabat pilatuta bizi zen Alde Zahar eta Bilbo Zaharrean, osasunarentzat kaltegarria zen moduan. Egitasmoaren atzean, industriak eta merkataritzak aberasturiko burgesia zegoen. Izan ere, burgesia izan zen Abandoko lur berriak populatu zituena. Alde Zaharrean jende pilaketa handiegia zegoen ordurako, eta horrek higiene egoera txarra eta gaixotasunak kutsatzea errazten zuen.

Zabalgune baterako lehen plana hamazortzigarren mendearen amaieran egin zen, baina ez zuen Bilbok egin. Historian zehar Bilboren arerio izandako Abandoko elizateak egin zuen plana. Dena dela, Espainia eta Frantziaren arteko gerraren eraginez ezereztu egin zen plan hau, Zamakolada deritzana gertatzerakoan.

Gaixotasunei dagokienez, 1834ko abuztutik urri arte kolerak 778 pertsona hil zituen (hiriak 15.000 biztanleak zituenean). Bakteria horren bigarren pandemia zen, 1830ean Errusiatik Euskal Herrira iritsi zena. Halaber, Lehen Gerra Karlistaren garaiak ziren, horrek eragina edukiz izurritea zabaltzeko.

Administratiboki, beste hirurogeita hamar urte igaro beharra izan zuten gauzak mugitzen hasteko. Horretarako Abandoko elizatea anexionatu zuen Bilbok, 1872. urtean, eta bertan Zabalgune proiektua martxan jarri zen. Proiektu hau, Severino Achucarro arkitektoak, eta Pablo de Alzola eta Ernesto de Hoffmeyer ingeniariek sinatu zuten.

Zabalgunearen prozesua gauzatzeko, hamarkada asko behar izan ziren. Proiektuaren gune nagusia "San Mameseko Bide Nagusia" zen, gaur eguneko On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia, 30 metroko zabalerarekin. Proiektuaren mugak, Urkixo Zumarkalea mendebaldetik, eta Mazarredo Zumarkalea ekialdetik ziren. Hasieran Moyua plazarteko tartea bakarrik garatu zen. Moyuatik Jesusen Bihotzaren plazarteko tartea 1920. urtetik aurrera joan zen garatzen.

[aldatu] Industria Iraultza eta Garapenkeria

Industria-iraultzaren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko altu bat eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta bestelako guneekin batera. Bilbo enpresa askoren sorburua izan zen, Iberduero, Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya, Seguros Bilbao, Altos Hornos de Vizcaya eta ontzigintza inguruko hainbat enpresa.

Barku bat itsasadarrean sartzen
Barku bat itsasadarrean sartzen

Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorren bitartean, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren, Deusto eta Begoña. 1940ean Frankoren diktaduraren garaietan Erandio, eta urte batzuk beranduago Sondika, Loiu, Lezama, Zamudio eta Derio (Asuako Haran osoa). Herri hauek 1981ean lortu zuten Bilbotik banatzea eta gaur egun Bilbotik bananduta jarraitzen dute. Hiriko biztanleria izugarri hasi zen eta Bilbo Espainiako pertsona askoren jomuga bilakatu zen, lana erraz lortzen zelakoan.

Abando eta Alde Zaharraz gaindi, langile auzo berriak eraiki ziren. Inolako plangintzarik gabe eraiki zituzten bloke eta bloke asko, Errekalde, Santutxu, Zorrotza, eta beste hainbat auzo. Prozesu honi, Garapenkeria deritzo. Dena dela, salbuespenak ere bazeuden, San Ignazioko auzoa esaterako, bertan kale zuzen eta eraikin ordenatuak dira nagusi. Urbanismo kaotikoaz gain, txabolismoa asko zabaldu zen Bilbo inguruko mendietan. San Inazion, La Peñan eta Errekaldeko auzoetan esaterako.

Bizitzeko duinak ez ziren etxebizitza hauek ordezkatzeko ahaleginak egin zituen garai hartako gobernu eta udaletxeak, horretarako txaboletako biztanleak Otxarkoagako auzoan eraiki zen "etxe merkeen" auzo berrira eraman zituzten 1960. urtean. Dena dela, etxe hauen kalitatea eta zerbitzu falta ikaragarria zen, eta horrez gain, hirigunetik oso urruti zeuden. Horregatik, ondorengo hamarkadetan, auzo hauetako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat ekimen egingo ziren.

[aldatu] Krisialdia eta gainbehera

Artikulu nagusia: 1983ko uholdeak

Hazkunde ekonomikoak muga izan zuen eta petrolioaren krisialdiak eta industria astunarekin batera, hiriak gainbehera hasi zuen inguruko eskualde guztiek bezala. Aurreko urteetan ez bezala, kontrako prozesua suertatu zen, enpresek ez zuten behar horrenbesteko langilerik, eta produkzioa beheraka joan zen. Enpresa askok ateak itxi zituzten eta Bilborako immigrazio itzela, emigrazio bihurtu zen.

Honi gehitu behar zaio, 1983ean Bizkaia osoan egondako uholde larriak. Hildako eta kalte material ugari sortuz. Bilboko Alde Zaharra oso kalteturik suertatu zen. Askok diote uholde hauek izan zirela Bilboko eraberritzea hastea posible egin zutenak, pixkanaka eraikinak berritzen joan zirelako eta nolabaiteko "erreakzio" edo erantzun bat gertatzea posible egin zutelako.

[aldatu] Berritzea eta azken urteak

Artikulu nagusia: Bilboren berritzea

Bilboko Bide Nagusia
Bilboko Bide Nagusia

Eraberritzeko proiektuak dozenaka dira Bilbo guztian. 1995eko Metro berria, aireportua, Guggenheim Museoa (1997), Euskalduna Jauregia... Nazioarteko arkitekto ezberdinak erabilita eta Guggenheim Museoaren mundu famaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta gehiago dauka herri turistiko baten antza, antzinako itxura industriala atzean utziz.

Horrez gain, gune degradatuak berreskuratzen ari dira, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko esaterako. Etxebizitza berriak eraiki, zaharren ordez, eta iharduera kulturalak sustatuz, ingurune "bohemio" bat eratu nahian. Bilboko alderdi hauek berritzeko lanak 1998an hasi zirenean, etxebizitza askok ez zeukaten ez komunik ezta ur berorik ere.

Bidarteko parkea Deustun
Bidarteko parkea Deustun

Abandoibarrako gunea eraberritzeko lanetan ari dira orain, eta errekaren inguruan lehen industrialak ziren lurrak biztanleriarentzako berreskuratzen. Uribitarten Arata Isozaki arkitekto japoniarrak bi dorre eraikitzen dihardu, Isozaki Atea. Eta Abandoibarran bertan Cesar Pellik 165 metroko dorre bat egingo du Iberdrola euskal konpainiarentzat.

Etorkizunera begira hainbat erronkari aurre egin beharko dio Bilbok. Leku faltaren arazoa gero eta handiagoa da, eta horrekin batera etxebizitzen prezioak goraka doaz. Bilbok hazteko daukan aukera bakarra, antzinako gune industrial zaharkituak eraberritzea da. Horretarako, udalak bi gune industrial berreskuratzeko planak egin ditu, Olabeaga eta Zorrotzaurre. Garrantzitsuena Zorrotzaurreko auzo berria izango da, 5.300 etxebizitza berrirekin. Hamabost urteko epean 10.000 etxebizitzatik gora eraikiko dira, horietako asko babes ofizialekoak.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Artikulu nagusia: Demografia Bilbon

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1842 10.243
1860 17.969
1877 35.227
1887 51.314
1897 74.076
1900 81.956
1910 92.116
1920 115.014
1930 156.920
1940 192.351
1950 216.417
1960 294.174
1970 405.908
1981 433.115
1991 369.839
2001 349.972

Bilbok gaur egun 353.000 biztanle inguru dauzka, 2005eko datuen arabera. Azken urteetan biztanleria beherantz doa, oraindik 1970eko krisialdiaren eraginagatik eta etxebizitzen prezioen garestitzeagatik. 1980 inguruan biztanleriak mailarik altuena lortu zuen, 430.000 biztanle inguru.

XX. mende osoan zehar Bilbora eta inguruko herrietara milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren, bai Bizkaitik zein Espainiako toki ezberdinetatik bizi egoera hobeen bila. Hori dela eta biztanleriaren hazkunde oso handia izan zen mendean zehar. Bi hazkunde garai banandu daitezke, bata Gerra Zibilaren aurretik eta bestea honen ondoren.

1970etik aurrera ordea krisialdia zabaldu zen hirian, Industriaren gainbeherak eta ingurunearen degradazioak biztanlerian kontrako efektua eragin zuen. Aurretik milaka pertsona etorri ziren bezala orain milaka pertsona ziren Bilbo uzten zutenak lan baldintza hobeen bila.

[aldatu] Immigrazioa

Azken bost urteetan immigrazioaren fenomenoa nagusitzen joan den heinean biztanleria egonkortuz joan da. Gaur egun 20.308 inmigrante daude Bilbon bizitzen, biztanleriaren ia %6. 2005. urtean zehar 3.000 atzerritar gehiago izan dira erroldan izena eman dutenak.

Hala ere, esan daiteke Bilbo ez dela Espainiako beste hiri batzuk bezain beste etorkin erakartzen ari. Batetik hiriak ez duelako eskaintzen etxebizitza prezio merkeak horretarako, eta bestetik Bizkaiak orokorrean bezala, ez dagoelako nekazaritzan eta sektore primarioetan lan askorik.

[aldatu] Gehiago jakiteko

[aldatu] Ekonomia

Bilboko hiriaren iharduera ekonomikorik nagusiena hirugarren sektorea da gaur egun, hau da, zerbitzuen sektorea. Orain dela gutxi arte, hala ere, industria izan da hirian langile gehien enplegatu dituena. Meatzaritza, metalurgia eta portuko merkataritzarekin loturiko iharduerak izan ziren garrantzitsuenak Bilbon. Hiria sortu zenetik itsasoko merkataritza garrantzia handia izan zuen. Horrek, ontzigintzaren sektorea bultzatu zen.

Industria gehienak, Ibaizabal ibaiaren bi alboetan ezarri ziren, horrez gain, hiriko beste hainbat gunetan, tailerrak eta bestelako industria txikiak ezarri ziren, esaterako Deustuko San Pedron, Ametzolan, Basurtun... 1970eko hamarkadako krisialdiaren ostean ordea enpresa hauetako askok porrot egin zuten. Langabeziak gorakada nabarmena izan zuen, eta 1990rako %25 ingurura igo zen.

[aldatu] Turismoa

Ordutik, hiriaren egoera hobetu eta iharduera ekonomiko berriak topatzeko ahalegina egin du udalak. Bilbo zerbitzuen hiri bilakatu da, Guggenheim Bilbao Museoaren zabalketak, turismoa bultzatu zuten, eta horrekin batera hotel eta jatetxe ugari zabaldu ziren. 1992an hirian hiru izarretik gorako 11 hotel zeuden bitartean, gaur egun, 21 hotel dira maila horretatik gora daudenak. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gora egiten dute lan hotel hauetan eta beste hainbeste turismoarekin erlazionaturiko iharduera ezberdinetan.

[aldatu] Langabezia

Gaur egun, Bilboko langabezi tasa Euskal Autonomia Erkidegoaren bataz-bestekoaren gainetik dago. Hiriak eta Bilbo Handiak zeukaten industriarekiko menpekotasunak, 1970eko hamarkadan hasitako krisialdi ekonomikoak eragin handiagoa izatea ekarri zuten. Horrela, 2005. urte amaieran, 15.688 langabetu zeuden hirian (urte hasieran kopuru hori 15.227koa zen).

Horrez gain, langabeziaren eragina nabarmenagoa da emakumeengan, lurraldeko beste leku gehienetan gertatu bezala. 8.654 emakume langabetu daude, 7.034 gizon langabeturen aurrean.

[aldatu] Langabezia sexua eta adinaren arabera

  • <20 urte: 238 langabetu
  • 20-24 urte: 1.068 langabetu
  • 25-54 urte: 11.415 langabetu
  • >54 urte: 2.967 langabetu

[aldatu] Hauteskundeak

Artikulu nagusia: Hauteskundeak Bilbon

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilboko alkateen zerrenda

Iñaki Azkuna Urreta (Euzko Alderdi Jeltzalea) da Bilboko alkatea 1999.eko hauteskundeez geroztik. Eusko Alkartasuna eta Ezker Batuarekin batera gobernatzen du Bilboko hiria. 2003ko hauteskundeetan EAJ-EA koalizioak 13 zinegotzi lortu zituen (EAJk 9 zinegotzi lortu zituen, Eusko Alkartasunak 2 zinegotzi lortu zituen), PPk 8, PSOEk 5 eta EBak 3.

Boto kopuruari dagokionean, EAJ eta EAk 82.176 boto lortu zituzten, PPk 51.499, PSOEk 37.206 eta EBk 20.308. Baliogabeko botoak 11.018 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 2.207. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak (Herria Aurrera) Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

Emaitzak distrituka (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ-EA  %40,41  %38,67  %35,23  %39,26  %42,10  %40,83  %35,40  %38,47
PP  %22,82  %23,94  %19,31  %21,84  %17,57  %36,79  %24,60  %24,64
PSOE  %17,62  %18,84  %27,02  %20,01  %14,85  %10,80  %20,50  %18,69
EB  %10,37  %10,25  %9,29  %9,37  %11,01  %5,95  %11,86  %10,15
Aralar  %1,24  %1,34  %1,40  %1,58  %1,95  %0,93  %0,92  %0,96
PKD  %0,59  %0,55  %0,72  %0,65  %0,79  %0,59  %0,55  %0,44
Baliogabe  %5,20  %4,55  %5,22  %5,64  %9,92  %2,58  %4,27  %4,88
Zuriak  %1,11  %1,16  %0,83  %0,94  %1,07  %1,06  %1,15  %0,98

[aldatu] Garraiobideak

Bilbok 13 zubi ditu hiriko bi aldeak batzen dituztenak. Horietatik azkena eraikitzen Pedro Arruperen zubia, Deustuko Unibertsitatearen aurrean.

Calatrava zubia
Calatrava zubia

[aldatu] Metroa

1995. urtean Bilboko metroa inauguratu zen. Lehen momentu batean metroa Alde Zaharrean amaitzen bazen ere, 1997an hiru geltoki berri zabaldu ziren hiriko beste hainbat auzotan, metroaren ibilbidea Boluetaraino luzatuz. Gaur egun metroak bi linea ditu, Bilbo Handiko eskuinalde eta ezkerraldetik bidaiariak garraiatuz, eta . Bideekin, hurrenez hurren. 2005. urtean 78 milioi bidaiari eraman ditu metroak, eta 2007.ean 86 milioi bidaiari.

Metroa zabaltzeko lanek aurrera darraite. Ezkerraldetik doan Bidea Portugaletera heldu da, eta Santurtzira zabaltzeko obretan ari dira momentu honetan. Santurtziko Mamarigako auzora 2009an helduko da metroa, eta Kabiezeseko auzora, eta baita Basauri eta Arizera ere 2010. urtean ailegatzea aurreikusten da. Horrez gain, oraindik aztertzeke dagoen proiektuan, metroa Galdakaoko udalerriraino helduko da, zehaztugabeko data batean.

Horrez gain, Bilboko ekialdeko auzoak (Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaran eta Uribarri) hirigunearekin batuko dituen Bidearen proiektua martxan da. Lanak 2008ko ekainean hasiko dira. Bide hau EuskoTrenek kudeatuko duen arren, metro batek dauzkan maiztasunak izango ditu, eta trenak bost minuturo ibiliko dira Etxebarri eta Bilboko Alde Zaharraren artean.

[aldatu] Trena

Renfe Barakaldon
Renfe Barakaldon

Aldirietako zerbitzua hiru konpainiek eskaintzen dute. Batetik Espainiako estatuaren menpe dauden FEVE eta Renfe enpresen bitartez. Eta bestetik Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen EuskoTrenen bitartez. Renfe Aldiriakek, hiru linea dauzka, Bilbao-Urduña, Bilbao-Santurtzi eta Bilbao-Muskiz. FEVEk linea bakarra dauka, Bilbo eta Balmaseda batzen dituena.

EuskoTrenek ere hiru linea dauzka, Bilbao-Lezama, Bilbao-Ermua eta Bilbao-Bermeo. Horrez gain, eraikiko den metroaren hirugarren linea, EuskoTrenek kudeatua izango da.

Euskotreneko hiru lineetako bidaiari kopurua 2005ean: -Euskotren Durangaldea 2.653.621 -Euskotren Urdaibai 2.288.212 -Euskotren Txorierri 2.202.550

[aldatu] Tranbia

Artikulu nagusia: Bilboko tranbia

EuskoTran Abandoibarran
EuskoTran Abandoibarran

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik XX. mendearen erdialdera kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: EuskoTran

[aldatu] Autobusa

Bilboko hiriak 30 autobus linea ezberdin dauzka, auzo desberdinak batzen dituztenak, Bilbobus deritzon zerbitzuaren bitartez. Horrez gain, 2003an Gautxori zerbitzua ezarri zen, ostiral eta larunbatetan metrorik ez duten auzoek garraio aukera bat izateko.

Pronbintzi mailan, Bizkaiak 100 lineatik gora dauzka, Bizkaibus izenarekin ezagunak.

[aldatu] Funikularra

Artikulu nagusia: Artxandako funikularra

Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo. 1915eko urriaren 7an Artxandako funikularra lehenengo bidaia egin zuen, Castaños auzoa Artxanda mendiarekin lotuz.

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Bilbotar ospetsuak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilbotar ezagunen zerrenda

Bilbotar ezagunen artean, Juan Crisostomo Arriaga musikagilea, Miguel de Unamuno idazle eta filosofoa, Ramon Rubial politikaria, Pedro Arrupe eta Jon Sobrino jesuitak, Gabriel Aresti eta Blas de Otero olerkariak, Juanjo San Sebastian alpinista, Alex de la Iglesia zinemagilea, Sabino Arana Goiri politikaria eta Kepa Junkera trikitilaria ditugu, beste hainbaten artean.

[aldatu] Kultura

Urtean zehar hainbat ekitaldi kultural antolatzen dira Bilbon. Horrez gain, hainbat antzoki daude hirian, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Ayala antzokia esaterako.

[aldatu] Monumentuak

Hirian hainbat munumentu dago, eta bereziki azken urteetan hiriko plaza eta parkeetan monumentuak ezartzeko joera nagusitu da. Hiriko gune berrietan, Abandoibarrako gunean esaterako, hamar eskulturatik gora jarri dira 2001. urtetik.

Bilboko Guggenheim museoa: Jeff Koons' Puppy
Bilboko Guggenheim museoa: Jeff Koons' Puppy

Horrez gain, hirian eraikin ezberdinek "monumentu" izaera dute, eta udaletxeak babestuta daude. Orokorrean XIX. mendean zehar egindako eraikinak dira eta duten izaera bereziagatik udaletxeak babesteko maila desberdinak erabiltzen ditu, A, B eta C hizkiak erabilita. Babesturik dauden eraikinetako batzuk honakoak dira:

[aldatu] Museoak

Guztira Bilbon sei museo daude, egin den azkena, Bilboko Itsas adarra Itsas museoa. Unamuno plazan, zientzia gaiak jorratuko dituen museo baten proiektua egiten dabil Bilboko udalak.

[aldatu] Guggenheim Bilbao Museoa

Artikulu nagusia: Guggenheim Bilbao Museoa

Bilboko Guggenheim museoa
Bilboko Guggenheim museoa

1997. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu. Bai kanpokoak zein Euskal Herritik bertakoak ere. Txillida eta Oteizaren lanak erakutsi izan dira museoan. Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistek bisitatu dute museoa, hiriaren ikur berri bihurtuz. 2005. urtean 900.000 bisitari izan zituen.

[aldatu] Arte Ederretako Museoa

1945. urtean zabaldua, Bilbok Estatu mailako arte ederretako museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zen.

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.

[aldatu] Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Bilboren itsasoarekiko tradizioa jorratzeko, 2002. urtean zabaldu zuten museoa, Euskalduna zubiaren azpikaldean, Bilboko itsasadarraren mendebaldeko aldean. Museoak Bilboko itsasadarraren historia eta nabigazioan izandako berrikuntza eta tresna ezberdinei buruzko informazioa eskaintzen du. Horrez gain, denbora baterako diren erakusketak ere izaten dira, esaterako 2005. urtean Titanic untziari buruz eginiko erakusketa.

[aldatu] Beste museo batzuk

  • Bilboko Artelan Berreginen Museoa
  • Eliz Arteari buruzko museoa
  • Euskal Museo Etnografikoa
  • Aste Santuko Irudien Museoa
  • Zezengintza Museoa

[aldatu] Euskara

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilboko euskera

Hiriko bertako hizkera jatorrizkoa mendebaleko euskararen aldaera bat da, oraindik orain Mahatserrian, Errekaldeko mendialdean eta Buian.

2001eko datuen arabera, Bilboko biztanleriaren %15,32a da euskalduna. Euskaraz hitz egiteko gaitasuna, asko handitu da hirian azken urteotan, euskarazko hezkuntza zabalduz joan den heinean. 1981ean %6,38koa baino ez zen euskaraz zekiten pertsonen kopurua. Dena den, adinaren arabera desberdintasun handiak daude, 15 urtetik beherako umeen artean euskaldunen kopurua %40 inguru da, baina 40 eta 60 urte bitarteko pertsonetan ez da %5era ere iristen.

2001eko ikerketaren emaitzak:

  • Elebidunak (1): 51.302 pertsona
  • Elebidun hartzaileak (2): 71.189
  • Erdaldun elebakarrak (3): 212.485
  • (1) Euskaraz ondo hitz egin eta ulertzen duten pertsonak.
  • (2) Euskaraz ondo edo nekez ulertu eta nekez hitz egiten duten pertsonak.
  • (3) Euskaraz batere ulertu ez eta hitz egiten ez duten pertsonak.

[aldatu] Biztanleria ama-hizkuntzaren arabera

  • Gaztelania: 304.443
  • Euskara: 15.303 pertsona
  • Euskara eta gaztelania: 8.353 pertsona
  • Besterik: 6.877 pertsona

[aldatu] Euskara Elkarteak

Bestela, hiriko euskal txoko edo elkarteak hauexek dira:

[aldatu] Zinema

  • Zinebi jaialdia.
  • Fant jaialdia.

[aldatu] Antzerkia

[aldatu] Musika

[aldatu] Literatura

[aldatu] Kirolak

Hirian kirola praktikatzeko hainbat instalazio daude. Guztira sei polikiroldegi daude auzo desberdinetan, Errekalden, Zorrotzan, San Ignazion, Deustun Artxandan eta Txurdinagan. Zorrotza eta Errekaldekoek atletismo pista bat daukate gainera. Bi frontoi, Errekalde Zumarkaleko Club Deportivo frontoia, eta Itxaropen kaleko frontoia.

Etorkizunari begira, pilota frontoi berri bat eraikiko da Miribillako auzoan, polikiroldegi eta saskibaloi areto berri batekin batera.

[aldatu] Hiriko kirol talde batzuk

San Mames futbol zelaia kanpotik
San Mames futbol zelaia kanpotik

San Mameseko futbol zelaian jolasten du 1912. urteaz geroztik. Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aitzindarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da Lehenengo mailan.

La Casillako udal kiroldegian jolasten du. 2001. urtean sorturiko proiektua. Aurrerago hirian Caja Bilbao saskibaloi taldea izan zen, baina arazo ekonomikoek desagertzera eraman zuten. Normalean La Casillako udal kiroldegian jolasten duen arren, noizbehinka BECen antolatzen dira partiduak, Tau Baskonia edo Real Madril bezalako taldeen aurkako partiduetan esaterako.

  • GSI Bilbao (areto futbol taldea).

1984ean Bilboko aurrezki kutxaren baitan sorturiko areto futbol taldea da. La Casillako udal kiroldegian jolasten du.

[aldatu] Hedabideak

Hiriko egunkari nagusiak "El Correo" eta "Deia" ditugu, Bizkaia osoan hedatuta daudenak, lehenengoa izanda salduen eta irakurriena.

Euskarazko irratiei dagokienez, Bilbotik probintzia osorako emititzen duten "Bizkaia Irratia" eta "Bilbo Hiria Irratia" (Bilbo Handian hedatuta) aipatzekoak dira.

Azkenik, auzo aldizkarien artean "Berton" (Mahatserri), "Prest!" (Deustu) eta "Zorrotz-Morrotz" (Zorrotza) ditugu.

[aldatu] Jaiak

Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jai desberdin daude Bizkaiko hiriburuan.

Auzoetako jaiak:

[aldatu] Bitxikeriak

Txileko hiriburuan, Santiago de Txilen San Migueleko komunaren barnean bada auzo bat "Bilbao" izenarekin.

[aldatu] Hiri eta herri senidetuak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bilbo
Nabarmendutako artikuluak


Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com